Miloko Venusa

Miloko Venusa, edo Melosko Afrodita, antzinaroan gehien goraipatu den eskulturetako bat da. 1820an aurkitu zen Greziako Melos uhartean, Aro helenistikoan gimnasio bat izan omen zelakoan egindako indusketetan.

Beso barik eta ezkerreko oinik gabe aurkitu izanak, identifikazioari, sorkuntzari eta funtzio originalari buruzko hipotesi ezberdinak proposarazi ditu. Konposizioa eta estilo-trataera kontutan hartuta, eskultura modelo klasikoen interpretazio helenistikoa dela dirudi. Aurpegi orekatu eta geldiak, jarrera hotzarekin batera, K.a. V.mendeko eskulturak ekartzen ditu gogora; aitzitik, beste aspektu batzuek, gorputzaren sentsualitateak adibidez, Praxitelesen obra gomutarazten dute. Hala ere, garai zaharragoetako ezaugarri hauekin batera, guztiz helenistikoak diren beste batzuk antzeman daitezke, gorputz-enborra luzatzea edota ikusleari ikuspegi ezberdinak eskaintzen dizkion espiral itxurako konposizioa, hain zuzen ere.

  • Ezezaguna
  • Greziar artea. Aro helenistikoa. Ca. K.a. 150-50
  • Jatorrizkoa Parisko Louvreko Museoan dago.
  • Kopia hau Parisko Louvre Museoan egin zen, 1932an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest