Lorenzo Medicikoa

Il Pensieroso, Michelangeloren garaitik horrela ezagutzen baita, Errenazimentuko bertutezko bizitzari zegozkion bi ereduetako bati jarraituz egindako Lorenzo Medicikoa Urbinoko Dukearen irudi ideala da. Lorenzok kontenplaziozko bizitza adierazten du; aitzitik, hilobi-kaperan aurrez aurre duen anaia, Giuliano, bizitza aktiboaren irudia da.

Dukea alla antica jantzita dago. Ezkerreko eskuan zapi bati eusten dion bitartean, erakuslearekin ezpaina ikutzen du, denboraren iragateari buruz gogoeta egiten balego bezala, kontzeptu horretan baitago inspiratuta hilobiaren eskultura-multzo osoa.

  • Michelangelo Buonarroti
  • Errenazimentu garaia. 1524-1531
  • Jatorrizkoa Florentziako Medici Kaperetan dago.
  • Kopia hau Erromako tailer baten egin zen, 1934an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest