Laocoonte eta bere semeak

Laocconte, jainkoek zigortuta hil zen troiar apaiza, bere semeak bi itsas-sugerengandik libratu nahian agertzen da hemen irudikatuta. Bere anatomiak patua ezagutzen duen gizakiaren sekulako ahalegina erakusten du. Gorputzen konposizio diagonal garbiak eta, batez ere, aurpegiaren trataerak – gora begira, ahoa erdi zabalik, begiak sartuta eta ilea nahastuta – hilzorian dagoela argi adierazten dute. Hori dela eta, eskultura-lanen artean, oinazearen irudikapenaren eredu adierazgarriena bihurtu da.

Eskulturak Pergamoko barrokoaren eragina du, bai gihar nabarietan, zein trepanatze-teknikaren erabilera adierazgarrian eta, batik bat, argi eta garbi Zeusen Aldareko Alcioneon inspiratutako Laocoonteren aurpegiaren fisionomian.

  • Agesandros, Atenodoros eta Polidoros
  • K.a. I.mendea
  • Jatorrizkoa Erromako Vatikanoko Museoetan dago.
  • Kopia hau Erromako Vatikanoko Museoetan egin zen, 1934an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest