Gabiesko Diana

Gabiesko Diana izenaz  ezagutzen den Artemisen irudi hau, Praxitelesek K.a.330aren inguruan egindako lan baten kopia omen da. Ohi den legez, Artemis, ehizaren jainkosa, tunika labur bat jantzita agertzen da. Artelan honen kasuan, diplax izeneko beste tunika bat darama gainean, zeina emaztegaiek eta haien amek Atenastik gertu zegoen Brauroneko santutegian egindako eskaintza izaten zen, eta baita Akropolian Artemis Brauroniak zeukan tenpluan ere.

Eskultura hau 1972an aurkitu zen Gabies herrian eta Borghese Bildumarena izan zen, 1807an Napoleonek eskuratu eta Louvreko bildumak osatzera pasatu zen arte.

  • Praxítelesen jatorrizko baten kopia.
  • Inperio garaia. K.a.14 – K.o.34
  • Jatorrizkoa Parisko Louvreko Museoan dago.
  • Kopia Parisko Louvreko Museoan egin zen, 1932an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest