Eskilinoko Venusa

Eskultura hau Erromako Horti Lamiani-etan aurkitu zen 1874an. Praxiteles eskultore atenastarrak K.a. IV.mendean egindako lan baten inspiratutako erromatar bertsio neoatikoa dela uste da.

Afrodita, edertasunaren jainkosa, Praxitelesen Cnidoko Venusaren antzera, Venus Anadiomene edo uretatik irteten den Venusa balitz legez irudikatuta dago. Bere jantziak kobra batek inguratzen duen egiptoar itxurako loreontzi baten gainean daude. eskultura xehetasunez beteta dago: ilea zintaz lotutako orrazkera konplexu batek oratzen du eta loreontzia arrosa ugariz apaindutako kaxa baten gainean kokatuta dago.

  • Ezezaguna
  • Inperio Garaiko erromatar artea. K.a. I.mendea
  • Jatorrizkoa Erromako Kapitolioko Museoetan dago.
  • Kopia hau Madrilen Benito Bartolozzik zeukan tailerrean egin zen, 1931an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest