Erekteioneko Kariatidea

Irudi hau, Kariatideen Ataria bezala ezaguna den eta Erekteion-eko hegoaldeko sarrerari eusten zioten sei kariatideetako bat da. Eskulturak aurrean kokatutako Partenoiko Panateneen Frisoko irudien antz handia du. Horregatik uste da Erekteion-ek Panateneen Jaialdiaren muina zen peploaren (Ateneak emakume atenastarrei ehotzen irakatsi zien jantzia eta urtero jainkosari oparitzen zitzaiona) eskaintze-zeremonian garrantzi handia izan zuela.

Izan ere, kariatideek ildodun peplo bana daramate. Berorren  konposizio-erritmoa aurrera egiten duen belaunak eteten du. Bestalde, kariatideetako bakoitzak txirikordaz osatutako orrazkera konplexu desberdin bat darama.

  • Ezezaguna
  • Greziar Artea. Aro klasikoa. K.a. 420 – K.a. 400
  • Jatorrizkoa Londresko Britaniar Museoan dago.
  • Kopia hau Londresko Britaniar Museoan egin zen, 1934an.

 

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest