Delfosko Auriga

Delfosko Auriga Greziar garaian brontzez egin zen eta gaur egun arte gorde den artelan bakarrenetako bat da. Argizari galduaren teknika erabiliz egin zen, pieza ezberdinetan galdatuz, alegia. Gaur egun aurigaren irudia eta jatorrizko eskultura-multzoaren zati txiki batzuk baino ez dira gordetzen. Izan ere, konposizio osoa lau zaldik tiratutako gurdiak, gerlari edo eskaintzaileak eta ukuiluzainak osatzen zuten.

Eskultura Estilo Soila izenaz ezagutzen den aro arkaikoaren eta klasikoaren arteko trantsizio-estiloaren adibide ezin hobea da. Alde batetik, gorputz-enborraren eta buruaren biraketa txikiak, zutikako egitura duen irudiaren frontaltasuna eteten du. Bestalde, aurpegi sorgor eta burgoia K.a.V.mende hasierako lanen eredu da. Azkenik, diademako zilarrezko eta ezpainetako kobrezko eranskinek, begietako beira-inkrustazioekin batera, ileko grabatu geometriko fin eta arkaizanteengandik aldentzen duten naturalismo kutsu bat ematen diote.

  • Pitagoras Samoskoa
  • Greziar Artea. Estilo Soila. K.a.480 – K.a.460
  • Jatorrizkoa Delfosko Arkeologi Museoan dago.
  • Kopia hau Parisko Louvreko Museoan egin zen, 1932an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest