Borrokalariak

Eskultura-multzo honek bi pankrazio-borrokalari irudikatzen ditu, lehia bete-betean. Erroman aurkitu zuten, XVI.mendearen bukaeran. Antzina egileak aro klasikoko eskultore garrantzitsuenetako batzuk izan zirela uste bazen ere, gaur egun artelana aro helenistikoko brontzezko obra baten oinarritutako inperio garaiko erromatar pastiche bat delakoan gaude.

Orain arte egindako ikerketek borrokalarien buruak jatorrizko eskulturarekin bat ez datozela erakutsi dute, hau da, eskultura ezberdinetakoak direla. Izan ere, arte erromatarrean ohitura zen zatika zeuden eskultura-pieza ezberdinak bakar bat osatuz muntatzea. Beraz, ikusgai dugun hau artelan ezberdinetako zatiak erabiliz osatu zutelako ustea guztiz zuzena izan daiteke.

  • Ezezaguna
  • Inperio Garaiko erromatar artea. I.mendea
  • Jatorrizkoa Florentziako Uffizi Galerian dago.
  • Kopia hau Florentziako Artearen Errege Institutuan egin zen, 1930ean.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest