Borghese Gladiadorea

Aurreko garaietan jarri zitzaion izena gorabehera, ikerketa berriek, enborrean Efesoko Agasiasen sinadura duen obra hau greziar gerlari baten irudia dela, Akiles agian, eta zaldizko aurkari batekin borrokan ari dela adierazten dute. Eskultura helenistikoa da. Ziur aski IV.mendeko brontzezko artelan baten oinarrituta eta garaiko zaletasunei moldatua egin egin zen.

Pergamoko estilo barrokoaren eragin argia konposizioaren diagonal gogorrean eta gihar handituetan antzematen da. Gorputz-adar luzatuek eta buru txiki samarrak inspirazio iturria Lisiporen obra bat izan zitekeela erakusten dute.

  • Agasias Efesokoa
  • Greziar artea. Aro helenistikoa. Ca. K.a.100
  • Jatorrizkoa Parísko Louvreko Museoan dago.
  • Kopia Parisko Louvre Museoan egin zen, 1934an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest