Belvedereko Torsoa

Mendeetan zehar nor irudikatzen zuen jakin ez den arren eta artelana osorik gorde ez den arren, antzinaroko eskultura honek garai guztietako artistak erakarri izan ditu: Michelangelo, Rubens, Goya, Turner, Picasso…

Ikerketa berrienek Ayax Telamonio heroi grekoaren irudia dela diote eta harri baten jesarrita dagoela, lehoinabar-larru baten gainean, bere bizitzari buruz gogoeta egiten, bere buruaz beste egin baino lehenxeago. Eskulturak aro helenistikoko bi obrarekin, Pergamoko Aldarearekin eta Laocoonte-arekin, erlazionatzen dituen ezaugarri estilistikoak eta anatomikoak dauzka. Hala ere, badirudi Apolonio atenastarrak egin zuela, K.a. III edo II.mendeko brontzezko eskultura bat oinarritzat hartuta.

  • Atenasko Apolonio
  • Greziar artea. Aro helenistikoa. K.a. I.mendea
  • Jatorrizkoa Erromako Vatikanoko Museoetan dago.
  • Kopia Madrilen Benito Bartolozzik zuen tailerrean egin zen, 1930ean.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest