Belvedereko Apolo

Leocaresek egin omen zuen eskultura hau izan zen Julio II Aita Santua izango zenak eskuratu zuen lehenengo antzinako pieza garrantzitsua. Vatikanoko Cortile del Belvederen kokatu zuen eta gaur egun bertan dirau.

Edertasunari eta unibertsoaren ordenari lotuta dagoen eta musikaren, poesiaren edota matematikaren jainkoa den Apolo, bere buirakarekin agertzen da irudikatuta eskultura honetan. Ezkerreko eskua ez duen arren, Piton sugea hiltzeko erabilitako arkua zeramala uste da, animaliak greziarrentzat oso garrantzitsua zen eta jainkoak Delfosen zuen santutegiko igarpenen leizeko sarrera eragozten baitzuen.

  • Leocares
  • Greziar Artea. Aro postklasikoa K.a.380 – K.a.330
  • Jatorrizkoa Erromako  Vatikanoko Museoetan dago.
  • Kopia hau Erromako Vatikanoko Museoetan egin zen, 1932an.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest