Arantzadun umea

Aro helenistikoaren bukaeran, Erroma Grezia klasikoko eskulturaren iragan ospetsua berpizteko irrikitan zegoen benetako mezenasgo-gune bilakatu zen. Testuinguru honetan, K.a. V.mendeko kontzeptuak berreskuratu eta ikonografia helenistikoarekin bat egin zuten obra asko sortu ziren.

Arantzadun Umea edo Spinario-a adibide argia da, non berez helenistikoa den gaia, haurren irudikapen naturalista, alegia, eta greziar klasizismoan zehaztutako ereduetan oinarrituz taillatutako aurpegi eta adats idealizatutak konbinatzen diren.

  • Ezezaguna
  • Greziar Artea. Aro helenistikoa. K.a.330 – K.a.30
  • Jatorrizkoa Erromako Kapitolino Museoetan dago.
  • Kopia Madrilen Benito Bartolozzik zuen tailerrean egin zen, 1930ean.
FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest