2012 Acropolis. Mito biziak

Cartel de la exposición

Akropolia antzinako Atenasko ospakizun erlijioso garrantzitsuenen agertokia izan zen. Bertan, hiriaren iragana goratzeko, eta batez ere, Atena jainkosa laudatzeko, mitologia eta historia elkartzen ziren.

K.a. V. mendean, Atenasek goreneko aldia bizi zuenean, Periklesek hiriaren ohoretan harkaitza tenpluz eta monumentuz josi zuen eraikitze-programa bat sortu zuen. Haren bitartez, eta lekuarekin lotutako mitoez baliatuz,  jainkosa bera hiria Greziarra zenaren paradigma bihurtzeko ondo aztertutako propaganda-egitarauaren muina bilakatu zen.

Atenaren ohorezko gurtza greziar tenplu ezagunenarekin lotu ohi da, hots, Partenoiarekin. Hala ere, jainkosaren santutegi nagusia, antzina Atena Poliasen Tenplu Zaharra zen eta egun Erekteion gisa ezagutzen dugun jauretxea izan zen.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest