Historikoa

2008tik aurrera, Berreginen Museoa aldi baterako hainbat erakusketa antolatzen aritu da, beti bere Bilduman kontserbatutako funtsen kalitate bikainean eta ugaritasunean oinarrituta.

Artikuluak

2013 Via Renacimiento | Florentzia. Eskultura

Florentziako Errenazimenduko eskulturaren sortzaileak izan ziren protagonistak Berreginen Museoaren 2013ko aldi baterako erakusketan. Erliebe eta mukulu biribileko eskulturen selekzio bat izan ziren protagonistak, Donatello, Verrocchio, Baccio Bandinelli edota Michelangeloren artelan selekzio batek Errenazimenduko eskultura florentziarraren ikuspegia bisitariari eskainiz.

Gehiago irakurri...

2012 Acropolis. Mito biziak

Cartel de la exposición

2012ko amaieratik 2013ko erdialdera, Bilboko Berreginen Museoan aldi baterako erakusketa, Akropolis | Mito Biziak, ikusgai izan zen.

Gehiago irakurri...

2008 Olipia buru eta bihotz

Erakusketaren kartela

Pekingo Joku Olinpikoak ospatu ziren urtean, Bilboko Berreginen Museoak lehenengo aldi baterako erakusketa antolatu zuen antzinako Grezian Jokuen sorrera aztertzeko asmoz.

Erakusketak Jokuen antolakuntza, lehiak eta espirituaren ikuspegia eskaintzen zuen. Erakustaldia Erakundearen Bilduma osatzen duen artelan-selekzio baten bidez gauzatu zen.

Gehiago irakurri...

2009 Manuel Balsa, el Ruso. Omenaldia

2009an, Berreginen Museoak Manuel Balsari, el Ruso, bere etengabeko arduragatik gorazarre egin zion. Omenaldia ospatzeko antolatu ziren ekitaldien artean, aldi baterako erakusketa gauzatu zen eta bertan urteetan zehar egindako 20 akuarela ikusgai izan ziren.

Gehiago irakurri...

2009 Noren esku? Los Derechos Humanos en la historia

Erakusketaren kartela

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren promulgazioaren 60. Urteurrena ospatzen zela eta, Bilboko Berreginen Museoak NOREN ESKU? Los Derechos Humanos en la Historia aldi baterako erakusketa antolatu zuen. Erakustaldia gutun unibertsalaren artikuluetan oinarritzen zen eta bisitariari Historian zehar eta zibilizazio desberdinetan gizabanakoek eta gizataldeek dituzten giza eskubideen betetzea aztertzeko aukera ematen zion.

Gehiago irakurri...

2010 Maisu-Lanak. Manuel Balsa "El Ruso". Retrospectiva

2010ean, Bilboko berreginen Museoak Manuel Balsaren, el Ruso ezizenaz ezagutua, maizu-lanen erakusketa antolatu zuen. Horretan, Museoko marrazketa irakaslea izan zenaren 40 marrazki eta akuarela ikusgai izan ziren.

Gehiago irakurri...

2010 Faktoria Michelangelo

Erakusketaren kartela

Bilboko Berreginen Museoak, 2010-2011ko urteetan FAKTORIA Michelangelo aldi baterako erakusketa antolatu zuen, artista florentziar honen produkzioa, Museoarekin lotura handia duen ikuspuntu guztiz berritik aztertzeko. Kopien eta artisten inspirazioaren ideiak erakusketaren ildoa markatzen zituen eta Michelangeloren produkzioa antzinako, bere garaiko eta ostean etorri ziren artelan eta artistekin lotzen zuen.

Gehiago irakurri...

2011 Greziar simmetria. Belleza al desnudo

Greziar simmetria: belleza al desnudo aldi baterako erakusketak, greziar artearen eragile izan zen edertasunaren etengabeko bilaketa partekatzeko aukera eskaintzeaz gain, bere erroak eta gureak noraino diren berdinak ulertzeko parada ematen zuen.

Gehiago irakurri...

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest