Publiko orokorra

Berreginen Museoaren Bildumari buruz ikuspuntu osoa eta ulergarria eskaintzen dituen publiko guztientzako programak.

Inaugurazio-bisitaldiak

Aldi baterako erakusketen komisarioak eramandako bisitaldi espezializatuak. Bisitaldi hauek erakusketa bakoitza inauguratzen den hurrengo asteetan egiten dira. Agenda kontsultatu.

Bisitaldi-azalduak

Artelan garrantzitsuen panoramika eskaintzen dituen Bildumara edota aldi baterako erakusketetara bisitaldi tematikoak.

Bisitaldi-azalduak, hilero, urritik ekainera, lehenengo eta azken ostiral eta larunbatetan, 17:30etan, egingo dira. Aldez aurretik Hezkuntza Zerbitzuan erreserba egin behar da. Bisitaldiak gauzatzeko gutxienez bost pertsona batu behar dira.

  • Ostiraletan, 17:30etan: Bilduma iraunkorra
  • Larunbatetan, 17:30etan: Aldi baterako erakusketa (aldi baterako erakusketa izango den epean bakarrik)

Artelana bere testuinguruan

Museoaren klasikoa. Hitzaldi-bisitaldia Bildumaren pieza bat sakonean aztertzeko.

Programa honen barruan, datorren hilabetetan hurrengo hitzaldi-bisitaldiak eskainiko dira. Agenda kontsultatu.

Bisitaldi-express

15 edo 20 minutu irauten dituen bisitaldi-azalduak, Bildumaren edota aldi baterako erakusketaren pieza bat ikusteko. Bisitaldi-express hauek hilean behin zenbait ostegunetan, 17:30etan egiten dira. Ez da aldez aurretik erreserbatu behar. Hilabete bakoitzaren programazioa ezagutzeko agenda kontsultatu.

Aretoetan kontsultatzeko orriak

Museaoak bisitarien eskura erakusgai dauden pieza batzuen informazio osagarria jartzen du Museo bertako saletatik sakabanatuta dauden kontsulta orrien bitartez.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest