Ikastetxeak

Hegoak, buztanak eta adarrak

Museoan era guztietako pertsonaiak bizi dira. Denak desberdin eta misteriotsuak. Bilatu Museoko aretoetan ezkutuan dauden hegoak, buztanak eta adarrak.

Lehen hezkuntzako 1. ziklorako. Tailer-bisita. Gutxi gorabeherako iraupena: 60 min.

Jainko eta planetak

Eguzki Sistemako planeten izenak ezagutzen al dituzu? Ba al dakizu erromatar jainko-jainkosen izenenak direla? Aurkitu zeren jainko-jainkosa ziren eta zelan irudikatzen zituzten.

Lehen hezkuntzako 2. ziklorako. Tailer-bisita. Gutxi gorabeherako iraupena: 60 min.

Zer diozu?

Eskultura askoren atzean istorio harrigarriak ezkutatzen dira: borrokak, abenturak, maitasuna... Geuk horien berri izango dugu, artelanei begiratuta bakarrik.

Lehen hezkuntzako 3. ziklorako. Tailer-bisita. Gutxi gorabeherako iraupena: 60 min.

Troia

Antzinako ziklo epiko famatuena pasrte garrantzitsuenen bidez kontatzen da, Museoko Bildumaren eskulturen laguntzaz.

Bigarren hezkuntzako 2. ziklorako. Tailer-bisita. Gutxi gorabeherako iraupena: 90 min.

Moda kontua

Kultura bakoitzak bere edertasun-eredua du, Zein zen antzinako Greziakoa? Eta geurea? Zertan dute antza?

Bigarren hezkuntzako 2. ziklorako. Tailer-bisita. Gutxi gorabeherako iraupena: 90 min.

Apolodorok esaten zuen...

Letok, Apolo eta Artemisaren ama, Heraren haserretik ihes egin behar izan zuela bere bikiak erditzeko. Idazle klasikoen bidez jainko greziarren historia sinestezinak aurki itzazu.

Bigarren hezkuntzako 2. Ziklorako. Tailer-bisita. Gutxi gorabeherako iraupena: 90 min.

Bilbo industriala

XIX. mendeaz geroztik, industria hiriko eragile ekonomiko nagusia izan zen. Ibilbidearekin, iraganeko hiriaren leku nagusietara hurreratuko gara.

Bigarren hezkuntzako 2. ziklorako. Gutxi gorabeherako iraupena: 90 min.

Zure txanda

Ikasgelan bereganatutako ezagutza praktikan jartzeko aukera da, eta selektibitateko azterketara begira edukiak prestatzeko.

Batxilergorako. Gutxi gorabeherako iraupena: 75 min.

Gizarte

Betiko programa da, ikasgela bakoitzari egokituta, errebalidari begira arteari buruzko ezagutza zabaltze aldera. 3 saiotik 8ra bitartean egingo dira Museoan eta handik kanpo, eta, besteak beste, gai hauek jorratzen dira: arte-lanari buruzko azalpena (eskultura, arkitektura eta pintura), terminologia edo ikonografia.

Plaza mugatuak. Erreserbak irailean eta urrian bakarrik.

Hiri ibilbidea

Bilbo zehar ibiltzeak, San Franziskotik hasi Zabalguneraino sortu zenetik gaur egunera arte izan duen hiri-garapena ezagutzeko aukera emango digu.

Batxilergorako. Gutxi gorabeherako iraupena: 90 min.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest