Troia

Antzinako Greziako ziklo epiko ospetsuena Troiako Guda da. Gertaera horri buruzko narrazio ugariek greziar eta troiar armaden arteko borroka famatua kontatzen dute. Guztien artean famatuenean, Homeroren Iliadan, borrokaldiaren azken hamar urteak bakarrik azaltzen dira.

Gudaren hastapenak Parisen Epaiketan kokatu behar dira, printze-artzainak, Afrodita jainkosetan ederrena izendatu zuelako sari gisa, Helenarekin ezkontzea lortu zuenean. Honen bahiketak eta Troiara eramana izateak emakumearen senarra zen Espartako Menelaoren haserrea piztu zuen, baita Greziako errege gorena eta haren anaia zen Agamenonena ere.

Grezia osoak erantzun zion Melenao laidotuaren ohorea medekatzeko deiari. Horrela izanik, Akiles, Ajax, Ulises... heroi ospetsuenek espedizioan parte hartu zuten.

Bi bandoen hildakoak zenbakaitzak dira, baina hamar urteren ostean, Ulisesek greziarrei garaipena eman zien behin betiko amarrua asmatu zuen: tropak ezkutatzea eta Troiako harresiak gainditzea ahalbidetuko zien egurrezko zaldi bat egitea eta troiarrei opari gisa eskaintzea.

Laokoonte apaiza izan zen zaldia Troian sartzearen aurka agertu zen bakarra, baina jainkoek hil egin zuten eta ondorioz, hiri legendarioa suntsipenera eraman zuten gertakariak jazo ziren.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest