Priklesen Atenas

K.a.480an persiarrek greziarrak garaitu eta ondorengo hamarkadetan, Atenasek heleniar munduan eragin handiena zuen hiri bilakatzea lortu zuen. Gaitasun politikoez eta ontzidi indartsuaz baliatuz, Atenasek Grezia osoa menderatu zuen itsas inperioa osatu zuen.

Arrakasta politiko hauek Atenasko demokraziaren ezaugarriak goratzea helburu zuen arkitektura-programa erraldoi baten gauzatu ziren. Garai hartan itzal handikoa zen Perikles politikaria izan zen hiria edertzeko obren zuzendaria eta lan handienak lekurik santuenean, hau da, Akropolian egin zituen.

Hiriko muino gorenetik eta Fidias eskultorearen laguntzaz, Periklesek persiarrek suntsitutako eraikuntzak berreraikiarazi zituen eta Partenoian, orduko esentziaren ikur ukaezina zen Atena Partenosen tenpluan, arreta berezia jarri zuen.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest