Patioei eta eskulturei buruz

XV. mendetik aurrera, Errenazimentuko humanisten artean antzinako obren bildumak egiteko interesa zabaldu zen. Erroma altxorrez josita zegoen, lurpetik atera behar ziren bakarrik.

Aurkikuntza garrantzitsuena 1506an egin zen, Felice de Fredisek, bere lurretan putzu bat eraikitzeko zuloa egiten zebilenean, Laocoontek eta bere semeek osatutako multzo eskultorikoa aurkitu zuenean. Gertakari horrek eta Joan II Aita Santuak artelan hori eskuratzeak, antzinako obrak erakusteko bereziki diseinatutako lehen patioa eraiki zedin lagundu zuen. Belvedereko estatuen Cortile-a izan zen eta garai horretako arkitekto entzutetsuena zen Donato Bramantek egin zuen.

Aita Santuaren antzera, erregeak, gobernariak edo bankariak ere euren antzinako artelan bildumak erakusten saiatu ziren, baina batek ere ez zuen orduan sortu berriak ziren Vatikanoko Museoen ospea eta kalitatea lortu.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest