Michelangelo eskultorea

Arkitektoa, pintorea, poeta eta, batez ere, Eskultorea. Horrelaxe aurkeztu zuen artistak bere burua idazkietan. Michelangelo XVI. mendeko eskulturaren ordezkari bikainena izan zen. Beste inork ez zuen haren trebetasun mailara heltzea lortu.

Hasiera baten, giza-gorputzaren anatomian zuen interes handia zela eta, Michelangelok hilotzak zabaldu egin zituen beranduago bere artelanetan irudikatuko zituen gorputzak ikertzeko. Horietan giharretako, tendoietako eta zainetako bakoitza azalaren azpitik irten behar zela ematen zuen eta adierazten zuten errealismoa, indarra eta ahalmena liluragarriak ziren.

Gaztaroan sortutako eskulturak idealizazio kutsu handia bazuten, aro gorenean Moises bezalako energiaz jositako izaki beldurgarriak egin zituen. Zahartzaroan, berriz, indar hori bai Mediciko Dukeak ziren Lorenzo eta Julianoren irudietan, zein azken urteetan egin zituen pietateetan antzeman daitekeen malenkonia eta ahultasun bilakatu ziren.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest