Joko Panhelenikoak

Antzinako Grezian ospatutako Jaialdi Panheleniko ezagunenak lau urtetan behin Olinpiako Zeusen Santutegian izaten ziren. Joko Olinpiko izenaz ezagutzen ziren haiek, erromatarren garaian ere ospe handia izan zuten, baina ez ziren antzinako Grezian egin ziren mota honetako lehiaketa bakarrak izan.

Haiekin batera, Apoloren omenez Delfosen ospatzen ziren Joko Pitikoek, Poseidonen ohoretan egiten ziren Korintoko Joko Istmikoek eta Zeusentzat prestatutako Nemeako Jokoek proba panhelenikoen zikloa osatzen zuten.

Aurreko guztiek, Jokoen ardatz zirela esan litekeen lehiaketa jakin batzuk barne hartzen zituzten: pentatloia, zeina disko- eta xabalina-jaurtiketak, luzera-jauziak, stadion lasterketak eta pugilatoak osatzen zuten; pankrazioa, aurrez aurre egiten zen beste borroka bat; oinez egiten ziren lasterketak; eta zaldi zein gurdi-lasterketak.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest