Izaki fantastikoak

Antzinako Greziako mitologia izaki fantastiko ugarik osatzen dute. Haietariko asko, erdi gizon erdi zaldi ziren zentauroak bezala beste asko ere, gure egunerokotasunaren parte izatera heldu dira.

Hala ere, badaude oso arrotz egiten zaizkigun kreaturak, are gehiago, badaude greziar mitologiarekin zerikusirik ez duten irudiekin erlazionatzen ditugun izakiak. Nike edo Garaipena da adibideetako bat: hegaldun emakumea izanik, aingeru gisa ezagutzeko ohitura dugu, nahiz eta antzinako Grezian horrelakorik ez existitu.

Baliteke izaki fantastikoen artean liluragarriena Medusa izatea. Ilearen ordez sugeak zituen kreatura honek begietara zuzenean so egiten zion guztia harri bihurtzen zuen. Horrela izanik, Pertseo heroia, Atena jainkosaren ezkutuak egiten zuen islaz baliatuz, Medusarengana burua mozteko nahikoa hurbiltzea lortu zuen. Sari preziatua, hau da, burua lagundu zion jainkosari eskaini zion eta ordutik, Medusaren burua Atenaren ikur esanguratsuenetako bat da.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest