Grand Tour

XVII. mendeaz geroztik, britainiar familia handietako gazteek euren ikasketak osatzeko Europa zabalean zehar bidaia bat egiten hasi ziren.

Grand Tour izenaz ezagutzen zen bidaia egitea ohitura bihurtu zen, XIX. mendearen hasieran Industria Iraultzaren ondorioz zenbait pribilegio desagertu ziren arte. Bidaia horri esker, aristokraziako nobleek, hauen laguntzaileek eta mota guztietako artistek garaian garaiko arte-bildumez eta aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuenez gozatu ahal izan zuten: Vatikanoko eta Kapitolioko museoetako bildumak, Ponpeia, Atenas...

Ohiko ibilbideak modaren gune zen Paris, Italiako iparraldea, Florentzia, Erroma, Napoles, Suitza eta Alemania hartzen zituen. XIX. mendetik aurrera Grezia aurkitu berria eta protagonista ukaezina bihurtu zen Partenoia gehitu zitzaizkion ibilbideari.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest