Erromatar merkatua

Nahiz eta artistikoki greziar idealistak baino pragmatikoagoak izan, Erromatar Inperioak hasiera-hasieratik antzinako Greziako estetikaren aldeko jarrera azaldu zuen, eta batez ere, Atenasen garai oparoenean, hau da, K.a.V. mendean sortutako artelanen aldekoa.

Inperioaren zaletasunei jarraituz, Erromako patrizioek antzinako estatuen kopien eta interpretazio berrien merkatu izugarri handia sortu zuten. Batzuetan Greziatik inportatzen eta besteetan Erromako tailerretan egiten ziren lan haiek gune publikoetan eta villa pribatuetan erakusten ziren.

Polikletoren, Fidiasen edo Praxitelesen modeloak artista berrientzat erreferente bihurtu ziren. Augustok, adibidez, bere burua lehenengoaren eskultura baten aurpegiarekin erretratatu nahi izan zuen. Bestalde, Miloko Venusetik hasi eta Arantzadun Umea arte, gainontzeko obra guztietan klasizismoaren eraginak nabariak izan ziren.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest