Antzerki hutsa

K.a.IV. mendeaz geroztik, ekialdeko herrien eragina gero eta handiagoa zenez, greziar artea pixkanaka aldatuz joan zen. Heleniar arte berri horren ekoizpen gune garrantzitsuenak Mediterraneoko ekialdeko zonaldean egon ziren, Pergamoko eta Rodasko eskoletan.

Orduko artistek euren obrak handitasunaren, gehiegikeriaren, mugimenduaren, adierazkortasunaren eta nabarmenkeriaren parametro berrien arabera sortu zituzten. Eskulturek barrokoaren ezaugarriak zituzten eta, marmolaren indarraz baliatuz, istant jakin bateko ekintza irudikatzeko joera zabaldu zen.

Giharrak tenkatzen ziren, aurpegiek oihu egiten zuten, jantziak hegan zebiltzan, gorputzak kiribiltzen ziren... eta hori dena ikuslea txunditzeko asmoz sortzen zen, azken finean, garai zail horietako sentipenak irudikatzeko asmoz.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest