Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK | IRAILA - URRIA 2017

Osteguna, 14 Iraila 2017 10:55

Bidea: Gaurkotasuna

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

IRAILA / URRIA 2017

PAISAIA BIZIA,

paisaien eraikuntza

 
Mendiak, itsasoa, baserriak, eraikinak, zuhaitzak,
pertsonak… Geure paisaiak sortzen du geure kultura.
Geure nortasuna eratzen laguntzen du. Definitu
egiten gaitu, biak bat garelako.
 

Laster gure jardueren gainean informatuko zaituztegu!

KIZOMBA ETA AFRO HOUSE TAILERRA BERREGINEN MUSEOAN (Antolatzaile: Azkuna Zentroa)

Asteartea, 12 Iraila 2017 12:15

Bidea: Gaurkotasuna

2017(E)KO IRAILAREN 24(E)AN

Dantza-tailerraSF Koop 34-ren eskutik: Angolan sortu eta Europan oso ospetsua den Kizomba dantza, eta erritmo elektronikoak dantza afrikarrarekin uztartzen dituen Afro house-a.

SF Koop 34
SF Koop 34 mikroenpresa sozialen Saharaz azpiko mintegia da. Haren helburua da San Frantzisko auzoan gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden lagunei lana eskaintzea, eta desagertzeko zorian dagoen auzoko aniztasuna balioestea. Euskal gizartearen barruan ahots nabarmena izaten saiatzen da Koop SF34, gehienbat bazterreko aldeetako garapen ekonomikoari eta pertsonalari dagokionez. Ereduzko proiektua izan nahi du, hala tokian, nola eskualdean edota Europan bertan: kultura-arteko haztegien programa batean ari da lanean, Europako Kontseiluarekin elkarlanean.

ORDUA: 11:30EAN.

LEKUA: BILBOKO BERREGINEN MUSEOA.

SARRERA DOHAINIK.

HITZALDIA, PROZESIOA ETA ‘7 ESKAINTZA, 7 TOKI’ (Antolatzaile: Azkuna Zentroa)

Astelehena, 11 Iraila 2017 13:23

Bidea: Gaurkotasuna

2017(E)KO IRAILAREN 14(E)AN

Hitzaldia 18:30ean

Julia Morandeira komisario ikertzaileak koordinatutako hitzaldia, Janari Santuaren unibertso teoriko-sentsuala ezagutarazteko, Aida Esther Bueno Sarduy gonbidatutako hizlariarekin.

Hitzaldian, Atlantiko beltzeko erlijioetan sentsualitateak duen ardatz izaera nabarmenduko da: gorputza, afektua, ahoa, eskaintza, erritmoa, keinua, sukaldea edo janzkera bitarteko hartuta, adierazpenak nola harilkatzen duen eguneroko ehundura, ikurrez eta esanahiz janzteko moduz betez.

“Gure asmoa da candomblea, winti kultura, vudu edo santeriaren praktikak ikertzea. Sistema kultural eta espiritual konplexu horiek Amerikan agertu ziren, kolonialismoaren aurkako erresistentziako taktika gisa, diáspora afrikarraren ideiak eta pertsonak tokiko jakintzekin uztartzearen emaitza modura.

Gorputzean inskribatzen diren praktikak dira, barnekoa eta errituala, egunerokoa eta jainkozkoa zeharkatzen dituztenak, era fraktalean.”

Prozesioa 20:00etan

Hitzaldiaren ondoren, kaleko jai giroan murgilduko gara, Afrikako kulturaren ildoan, eta zazpi orisha (santu) eramango ditugu Bilboko Artelan Berreginen Museora, San Frantzisko auzoko zazpi kolektiborekin batera prozesioan.

‘7 eskaintza, 7 toki’ 21:30ean

Ibilbide gastronomikoa egingo dugu, San Frantzisko auzoko zazpi tokitatik, Sarean-en amaituta, 22:30ean. Hor, Antoni Miraldarekin hitz egin ahal izango dugu eguneko gaiei buruz.

HITZALDIA: SARRERA DOHAINIK, GONBIDAPENA IZANEZ GERO (JASO INFOPUNTUAN), LEKU GUZTIAK BETE ARTE.

Swinga inoiz baino indartsuago bueltatuko da Bilboko Berreginen Museora

Asteartea, 05 Iraila 2017 12:10

Bidea: Gaurkotasuna

Irailaren 10ean, Bilboko erakundeak bere jardueren denboraldia abiaraziko du, Swing Museoan! arrakastatsuarekin. Ekimen horri esker, dantzaz goza daiteke, baina artelanez inguratuta

Bilboko Berreginen Museoak denboraldi berriari ekingo dio, bere ekimen arrakastatsuenetako batekin: Swing Museoan delakoarekin, alegia. Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

Artelan Berreginen Museoak 2017-2018 ikasturterako marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikula-epea ireki du

Asteartea, 05 Iraila 2017 10:15

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko Artelan Berreginen Museoak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, 2017-2018 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin. Eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula-epea irailaren 12an  irekiko da, eta irailaren 29an itxiko da.

Ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira; era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira:           

Urriaren 2tik abenduaren 22ra

Urtarrilaren 9tik martxoaren 23ra

Apirilaren 10etik ekainaren 22ra

Klaseek bi orduko iraupena dute, eta honako txandak ezarriko dira:

Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era

Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era

Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara

Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko baterako, 185 eurokoa bi hiruhilekorako, eta 280 eurokoa hiru hiruhilekoko ikasturte osorako.Pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren.

Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.

BILBOKO ARTELAN BERREGINEN MUSEOA

San Frantzisko 14

Telefonoa: 94 6790255

www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

Matrikulen ordutegia:asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Bilboko Berreginen Museoak Marrazki eta Pintura Ikastaroko ikasleek egindako margolanak jarriko ditu ikusgai

Ostirala, 16 Ekaina 2017 11:20

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Bilboko Berreginen Museoak 2016-2017 ikasturtean Marrazki eta Pinturako eskoletan parte hartu duten ikasleek egindako 70 artelan inguru aurkeztuko ditu Museoan.

Museoak urtero eskaintzen duen ikastaroko ardatzak marrazkia eta pintura dira; izan ere, ikaskuntza artistikoan interesa dutenei eskainitako ikastaroa da. Ikastaroak teknika artistiko anitzetan sakontzeko aukera eskaintzen die ikasleei: mihiztadura eta proportzioko tekniketatik hasi, apunte azkar eta marrazki naturalera igaro, eta akuarelarekin edo akrilikoarekin amaitzeko. Horiek ikusteko aukera egongo da Berreginen Museoko lehenengo solairuan, uztailera arte.

Erakusketa bihar inauguratuko da, 18:00etan, eta irailera arte egongo da irekita jendearentzat, Museoaren ohiko ordutegian.

BLV-ART Berreginen Museoan

Ostirala, 09 Ekaina 2017 10:51

Bidea: Gaurkotasuna

PERFORMANCEAK, ANTZERKIAK, HIRIKO ARTEAK ETA SORKUNTZA ESPAZIO BERRIETARA EGINGO DIREN BISITEK, GUZTIA POESIAZ ETA MUSIKAZ GOZATUTA, ZENTRATUKO DUTE DATORREN ASTELEHENEAN ABIATUKO DEN BLV-ART-EN PROGRAMAZIOA

 

  • Bilboko Udalak antolatzen duen eta abangoardiako hiriko arte adierazpen motekin lotuta dagoen ekimena, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dago

 

  • Programazioaren barruan, BLV-ART-ek ekoiztutako bi performance estreinatuko dira, piperraren inguruko afaria barne hartzen duen María Ptqken eta Macarena Recuerdaren “Misión Käpsa”eta Bilbo Zaharrean sortu den “Coctail: Mezclar y servir templado” sorkuntza prozesua.

 

  • Anna Taratiel artista katalana izango da hiriko beste esku-hartze artelan bat sinatuko duena. Hiru Zutabeen plazan dagoen higiezin baten atzealdea hartuko du.

 

Bilbo Zaharra ingurua abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko da berriro ere, inguru horren garapenerako eta goitik beherako berriztapenerako elementu dinamizatzaile gisa kulturaren aldeko apustua egiten duen eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak, inguruko zenbait kultur eragilerekin batera, antolatzen duen “BLV-ART” programaren beste edizio batekin.

Beste urte batez, antzerki garaikideak, arreta berezia jarriz performancean, site specific muntaketek eta dramaturgia berri izenez ezagutzen direnek, Bilbo Zaharra inguruan izango dute hitzordua, musikarekin, poesiarekin edo sorkuntza artistikoarekin erlazionatutako abangoardiako beste proposamen batzuekin batera, dagoeneko ohikoak diren espazioetan, Bilborocken, San Frantziskoko Udaltegian, BilbaoArten edo Berreginen Museoan, baina baita auzoa dinamizatzen duten gune pribatuetan ere, Sareanen, Bilbi hotelean, Anti-Liburudendan, La Karpinterian edo Zubiburu garagardotegian. 

Programazioa datorren asteazkenean, ekainaren 7an, abiatuko da Anti-Liburudendan, Marcos Gimeno bertsolari, pailazo eta umoregilearen “SkizopozikS” ikuskizunarekin, 20:00etatik aurrera poesia esperimental saio bitxia, euskaraz eta gaztelaniaz, eskainiz. Hurrengo egunean programazio eszenikoa hasiko da, Bilborock-era “Allegro ma non troppo” ikuskizuna eramango duenMiren de Miguel artista beteranoarekin. Musika elektroniko kontzertua da, operarekin, videomapping-arekin eta zuzeneko dantzarekin.

Antzerkiarekin eta dantzarekin lotuago dagoen egitarauaren barruan beste hainbat ikuskizun jasoko dira, Bea Insaren eta Leyre Berrocalen “Vidas pasadas”, lau emanaldirekin Bilbi hotelean; Mal Peloren eta Federica Porelloren “Bach” edo Dxusturi Antzerkiaren “Karramarroa”. Horrez gain, performanceen inguruko eremu esperimentalagoan, BLV-ARTeko programazioak May Serranoren, Sebastián H-W mexikarraren edo Bárbara Bañuelosen partaidetza izango du.

EKOIZPEN PROPIOA

Baina horrez gain, berrikuntza gisa, edizio honetan Bilboko Udaleko Kultura Sailak BLV-ART barruan estreinatuko diren bi ikuskizun ekoiztu ditu. Lehenengoa María Ptqken “Misión käpsa” da,Macarena Recuerdarekin lankidetzan, Terri Floridoren musikarekin. Sarean ikusi ahal izango da, ekainaren 14an eta 15ean, –gaueko 21:00etan– eta piperrean oinarritutako afaria ere barne hartuko duen esperientzia eszeniko gisa dago planteatuta. Muntaketa horrek 20 pertsonarentzako lekua baino ez du, eta ordaindu beharreko jarduera bakarra da (sarrerak 12 eurotan), eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea Sareanen (Mariaren Bihotzaren plaza, 4).

BLV-ARTek ekoiztutako bigarren pieza “Coctail: Mezclar y servir templado” da. Ekainaren 12tik 16ra Bilbo Zaharrean forma hartuz joango den sorkuntza prozesua da. Hainbat jatorriko eta diziplinako lau sortzaile San Frantziskon, Bilbo Zaharrean eta Zabalan arituko dira gizarteratze kontzeptuaren inguruan, gentrifikazio prozesuen aurrean jarriz (erosteko maila altuagoa duten beste biztanle batzuek, pixkanaka, auzoko jatorrizko biztanleria baztertzeko prozesua). Lankidetzan oinarritutako prozesua izango da, eta bertan Ixi García, Joke De Vries eta Antonio Quiles, Marisa Lafuenteren aholkularitza artistikoarekin, elkarrekintzan arituko dira eragileekin, taldeekin eta auzokideekin, auzo barruan pieza irekia, kritikoa eta sorkuntzazkoa eratzeko. Emaitza ekainaren 17an estreinatuko da ikus-entzuleen aurrean, Berreginen Museoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Horrez gain, BLV-ARTek musikarako lekua ere gorde du, datorren ostegunean Sareanen kontzertua eta jam sesiona eskainiko duten Garazi Gorostiagaren eta Fernando Carvalloren eskutik. Beste alde batetik, Crazy Jazzersek swing-ez betetako bi ordu eskainiko dituzte Berreginen Museoan, goizeko 11:30etik 13:30era. Beste jarduera batzuek musika eta poesia fusionatuko dituzte, ekainaren 11n bertan, Inun kantautoreak Zubiburu garagardotegian eskainiko duena, besteak beste.

HIRIKO ARTEA

Gainera, ohikoa denez, BLV-ARTen aurtengo edizioak dimentsio handiko beste horma-irudi bat gehituko dio hiriko paisaiari. Oraingo honetan, Anna Taratiel (Terrasa, 1982) artista katalanak, hiriko artearen nazioarteko figurak –estudio barruan ere lanak egiten dituen arren– sinatuko du. 2006tik hogei horma-irudi proiektu inguru sinatu ditu Europa osoan, eta baita Brasilen ere. Anna Taratiel artistak paisaia eta hirigunea integratzeko duen ikuspegia, higiezinaren edifikazio bera errespetatuz eta horrekin jolastuz, hiriaren skylinean kontu handiz sartzea lortzen duen lan geometrikoan oinarritzen da.

Horma-irudi hori Hiru Zutabeen plazako 1 zenbakian dagoen eraikinaren atzealdean egongo da, eta aurreko edizioetako artelanak bezala, inguru horretan ikusi ahal izango den eta elementu erakargarri garaikidea bilakatu nahi du auzokideentzat eta auzo horretan bizi ez diren gainerako pertsonentzat. Horma-irudiak 300 metro karratuko horma hartuko du eta 20 metroko garaiera izango ditu.

Aurreko edizioan bezala, BLV-ART jarduera nagusien artean azpimarragarriak dira, baita ere, inguru horren aldeko apustua egin duten sortzaileen ekimenari esker sortu diren galeria berrietara eta hiriko artearekin erlazionatutako guneetara egingo diren doako bisita gidatuak. Walks – Arte Zirkuitoa partaidetzan oinarritutako bisita interaktiboak dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta Bilbo Zaharreko hainbat gune bisitatuko dituzte.

Bisitak ekainaren 9an, eta 10ean egingo dira, goizez eta arratsaldez (11:50ean eta 17:50ean), bi ordu inguruko iraupenarekin. Jarduera horretan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea www.kulturabarrutik.euswebgunearen bitartez. Arty Walks-ek Bilbao Arte bezalako lekuak bisitatuko ditu, baina baita galeria, estudio eta tailer txikiak eta merkataritza establezimendu berritzaileak ere. Leku horietan sustatzaileekin eta artistekin hitz egiteko aukera egongo da.  

Beste alde batetik, eta ikus-entzule gehiagorengana heltzeko xedez, aurten ere familia osoari zuzendutako tailerrak programatu dira. Collage topaketak! izenburuarekin, sorkuntza jarduera ekainaren 17an izango da Berreginen Museoan, goizeko 11:30etik 13:30era, sarrera librearekin. Dena den, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea kulturabarrutik.eus webgunean.

BLV-ART-en helburua Bilboko gune horren kultur espezializazioa da, bertan bizi direnen beharrei erantzuteko baina, batez ere, auzo horiek herritar guztientzat erakargarri izan daitezen, abangoardiako kultur polo bilakatuz, bertan musikarekin, arte plastikoekin, zinearekin edo modarekin erlazionatutako sorkuntza era berriak sortzen ari direlako. Horrela, programak balioa eman nahi dio auzoari, eta hiriaren gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu, inguru horretan sortu diren eta bertako kaleak biziberritzen lagunduko duten kultur proposamenak ezagutaraziko dituzten zenbait jarduera eskainiz.

 

ERANSKINA: AGENDA

EKAINAK 7

20:00   - ANTI-LIBURUDENDA       

MARCOS GIMENO VESGA. “SkizopozikS”

Poesia ele-eskizoa 

Elebiduna

EKAINAK 8

19:30-22:00 – SAREAN

GARAZI GOROSTIAGA & FERNANDO CARVALLO

Kontzertua + Jam Session Share    

20:00 - BILBOROCK

MIREN DE MIGUEL. “Allegro ma non Troppo”

Kontzertua musika elektronikoa + opera + bideomapping-a + dantza zuzenean

EKAINAK 9

19:30 / 20:30 - BILBI HOTELA

BEA INSA & LEYRE BERROCAL. “Vidas pasadas”  antzerkia

19:30 –SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

Performance ExtremmE. May Serrano “Bucéame”           

20:00 – SAREAN

SEBASTIAN H–W (Mexiko). “Chocolatl” Performance, show cooking-a            

EKAINAK 10

18:30 / 19:30 - BERREGINEN MUSEOA   

MAL PELO – FEDERICA PORELLO. “BACH” dantza site-specific         

19:30 / 20:30 - BILBI HOTELA

BEA INSA & LEYRE BERROCAL. “Vidas pasadas”  antzerkia

21:00 - LA KARPINTERIA

Los Descalzos. Kontzertu poetikoa (2Bat)   

EKAINAK 11

11:30-13:30- BERREGINEN MUSEOA                             

CRAZY JAZZERS. SWING MUSEOAN!

13:00 – SAREAN

BARTOLOMÉ FERRANDO (ahotsa) eta TRUNA (biolontxeloa + maleta magikoa) + VERMOUTH.  “JOP” poesia, musika esperimentala.

18:00-20:30 – ZUBIBURU

NUEVOS JUGOS DE ANDRÓMEDA ahora con + vitaminas y minerales

“Música + prosias + performans”

EKAINAK 14
19:30   SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

PERFORMANCE IBILTARIA

Bastardas MMXVII “Corredor” (Ana de Vicente) 20´

Bastardas XXVII “Trapos Sucios” (Haizea Murgia) 20´

Bastardas XXVVII “Algo Vivo” (Eloisse Louisse) 20´

Bastardas  MMXVII “Desintegración” (Eneritz Garcia) 20´ 

21:00 SAREAN

MISION KÄPSA. Esperientzia eta afaria

Maria Ptqk Macarena Recuerdaren laguntzarekin, Terri Floridoren musika. Izen emateak Sarean. (Mariaren Bihotzaren plaza, 4)

Afaria: 12 €

EKAINAK 15

20:00 – SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA

ENERITZ ARTETXE DXUSTURI TEATROA. “Karramarroa”                  

Euskaraz

21:00 SAREAN

MISION KÄPSA. Esperientzia eta afaria

Maria Ptqk Macarena Recuerdaren laguntzarekin, Terri Floridoren musika. Izen emateak Sarean. (Mariaren Bihotzaren plaza, 4)

Afaria: 12 €

                                                                                                                                      

EKAINAK 16 – BILBAOARTE

BARBARA BAÑUELOS. “Inventario. Memorias  de una aspiradora”

Performance instalazioa

EKAINAK 17

11:30-13:30 - BERREGINEN MUSEOA

COLLAGE TOPAKETAK!!!

Sormen espazioa. Adin guztietarako jarduera

18:00-19:30 - MARTZAAKO KAIA

MILONGA Gizarte Dantza Elkartea. GARUA Tangoa       

19:30 – BERREGINEN MUSEOA

COCTAIL: MEZCLAR Y SERVIR TEMPLADO

Bilbo Zaharrean sortutako sorkuntza prozesua       

Jarduera guztiek sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte, eta doakoak izango dira, 12 euroko prezioa duen Misión Käpsa ikuskizunak izan ezik.

Berreginen Museoak José Luis López "Kubi"k eginiko master-class bat antolatu du

Asteartea, 06 Ekaina 2017 12:15

Bidea: Gaurkotasuna

Euskal Akuarelarien Elkartearekin batera bigarren urtez jarraian antolatu den jarduera ekainaren 8an ospatuko da 18:00ak eta 20:00ak bitartean.

Ikastaroa doakoa izango da. Zuen zain izango gaituzue arteaz gozatzeko asmoz!

Masoiak Bilboko Berreginen Museora etorriko dira, euren 300. urteurrena ospatzeko

Astelehena, 05 Ekaina 2017 13:28

Bidea: Gaurkotasuna

Tolerancia 16 Logia Errespetagarriak tenplu masoniko bat eta Logiaren saioetan erabilitako zenbait objektu ikusteko aukera emango digu, ekainaren 6tik irailaren 30era, Bilboko Berreginen Museoan

Ekainaren 24an, Masoneriak hirugarren mendeurrena ospatuko du mundu osoan. Hori dela eta, Bilboko Berreginen Museoak erakunde horri eskainitako erakusketa bat hartuko du, ekainaren 6tik irailaren 30era. Gaur egun, erakundeak mehatxupean jarraitzen du 23 herrialdetan. Erakusketaren bitartez, tenplu masoniko baten ezaugarri nagusiak berreraikiko dira, eta, kasu honetan, Tolerancia 16 Logia Errespetagarriak bere saioetan erabilitako zenbait objektu egongo dira ikusgai.

Bere ohorea aintzatestea helburu hartuta, lehenengo logia masonikoa, ‘LA VIGILANCIA’, 1839. urtean iritsi zen Bilbora.Ondoren, besteak beste, ‘LA CARIDAD Nº200’ logia heldu zen; azken horrek hamar kide fundatzaile zituen 1885ean, eta Bilboko bizilagunak ziren. Zenbait urte geroago, 1896an, `Meritu onekoa´ titulua eman zioten, Ordenaren alde egiten zuen etengabeko ahaleginarengatik.

Berreginen Museoko lehenengo solairua logia txiki bat bihurtuko da uda osoan, eta erakundera datozen guztiek bisitatu ahal izango dute. Bilbon lehen aldiz, Masoneria hurbiletik ezagutzeko aukera izango du publikoak.

Berreginen Museoak marrazketa eta pinturako uztaileko ikastaro trinkorako matrikula-epea ireki du

Astelehena, 05 Ekaina 2017 11:54

Bidea: Gaurkotasuna

Eskaintzen diren 50 plazetarako matrikulak ekainaren 13tik 23ra bitartean formalizatu daitezke

Bilboko Berreginen Museoak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, uztaileko ikastaro trinkoarekin.

Ikastaro trinkoan, marrazketa natural eta, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere.          

Ekainaren 26tik uztailaren 27ra

10:00etatik 13:00etara.

Astehelenetik Ostegunera

Tokia: Conde Mirasol, 2 kalea

 

Matrikularen prezioa 210 eurokoa da.

Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.

BILBOKO ARTELAN BERREGINEN MUSEOA

San Frantzisko 14

Telefonoa: 94 6790255

www.museoreproduccionesbilbao.org

Matrikulen ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest