Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

Swingak dantzan jarriko du Bilboko Berreginen Museoa

Asteartea, 03 Urria 2017 11:54

Bidea: Gaurkotasuna

Urriaren 8an, erakunde bilbotarrak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskaintzen jarraituko du. Jarduera horrek artelanen artean dantza egiteko aukera eskaintzen du. (11.30 h.)

MUSIKA KORALEKO ETA INSTRUMENTALEKO HOGEI KONTZERTU INGURU EGINGO DIRA BILBOKO AUZOETAN URTEAREN AZKEN HIRU HILETAN (barikua, 2017/09/29. Berreginen Museoan)

Osteguna, 28 Iraila 2017 12:18

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko Udalak programazio oparoa bultzatu du abendura bitartean, besteak beste, Bilboko Udal Musika Bandaren eta Txistularien Bandaren kontzertuak, Akordeoien Orkestra Sinfonikoaren emankizunak Gabonetarako berariazko proposamenak izango ditugu.

Musika proposamen eklektiko hau entzuteko aukera Uriko zortzi barrutietan egongo da; Udala da sustatzaile nagusia, baina beste zenbait kultur erakundek ere parte hartzen du; izan ere, proposamen hau auzoetako musika-programazioa, Musikauzo, maiatzean eta ekainean egiten dena uriko barruti guztietan eta Auzoz Auzo, Bilbao 700 - III Millenium Fundazioak sustatutako ekimena, osatzera dator.

Horiek horrela, urte amaierarako programatutako jarduerek jarraipena izango dute hil honen amaieratik. Zikloari hasiera emateko, Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak Bilboko Udalaren laguntzarekin lau kontzertu antolatu ditu zenbait kokalekutan, eta amaierako saioa, urriaren 27an, Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. Emanaldi guztiak barikuz izango dira, 20:00etik aurrera.

‘Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoa’

“Auzoko kontzertua”

Lekua: Artelan Berreginen Museoa (San Frantzisko, 14 San Frantzisko)

Eguna: barikua, 2017/09/29

Doako sarrera

Ostegun honetan, Bilboko Berreginen Museoaren “Artelana bere testuinguruan” zikloko hitzaldian, San Frantziskoko lehengo Komentuko hondakin arkeologikoak izango dira protagonista

Ostirala, 22 Iraila 2017 09:51

Bidea: Gaurkotasuna

ARTELANA BERE TESTUINGURUAN BERRITUAK HARTU DU BILBOKO BERREGINEN MUSEOKO PROGRAMAZIO BERRIA

Programa honetan, hilean behin, Berreginen Museoko piezak aztertzen dira, doako hitzaldi eta bisita gidatu baten bitartez

Bizkaiko erakundeak lehen aldiz egingo du hitzaldi arrakastatsu hau berriki inauguratutako aztarnategian. Hitzaldi eta bisita bat eginda (irailaren 28an, ostegunean, 18:00etan, sarrera librearekin), aztarnategiaren erreferentzia historikoak aztertuko dira.

Ostegun honetan, hilaren 28an, hitzaldiak oso obra gonbidatu berezia izango du; hain zuzen ere, San Frantziskoko komentu izandako hondakin arkeologikoak. Horrelako jarduerei esker, hobeto ezagutu ditzakegu Bilboko Berreginen Museoaren bilduman dauden piezak edo, kasu honetan, lekuak. Bestalde, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia, museoaren patronoak, aipatu behar ditugu, babesa ematen baitiote museoan egiten diren proiektu guztiei. Hitzaldiak doakoak izango dira, eta 18:00etan hasiko dira.

Oraingoan, indusketan parte hartu duen Leandro Sánchez Zufiaurre arkeologoak aztertuko ditu XV. mendeko komentu frantziskotarreko hondakin arkeologikoak. Aztarnategi garrantzitsua da, eta iragan irailaren 21ean ireki zen publikoarentzat. Egun hartan, Bilbo Zaharreko hainbat elkartek izan zuten aukera espazio harrigarri hori lehen aldiz ikusteko.

Hitzaldira doazenek aukera izango dute auzoaren eta hiriaren historia eta kultura aberasten duen leku harrigarri horrekin gozatzeko. Hitzaldia aztarnategian bertan izango da, eta parte-hartzaileak denboran zehar egindako bidaia batean murgilduko dira.

Jarduera osatzeko, ibilaldia egingo da hondakinetatik; hortaz, gunea zuzenean ikusteko ez ezik, txoko guztiez hurbiletik gozatzeko aukera egongo da.

Dagoeneko, ziklo hau erreferentea da museoaren programazioren barruan, eta museoaren alderdi pedagogikoa eta kulturala sendotzen ditu.

Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan berrireki zen gaur egun dagoen tokian, hau da, Mariaren Bihotza eliza zegoen lekuan, eta Bizkaiko hiriburuko museoetan zaharrenetarikoa da. Orain dela 80 urte sortu zen, eta genero honetan dagoen onenetakoa da, ikusgai dauden erreprodukzioen aukeraketagatik zein kalitateagatik.

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: 2017ko irailaren 28a, osteguna

•           Ordua: 18:00etan

•           Lekua: San Frantziskoko lehengo Komentuko hondakinak

•           Sarrera librea; ez da aurrez erreserbatu behar.

Museoaren ohiko ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeak: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehenak eta jaiegunak.

2017ko Ondarearen Europar Jardunaldietan jarduera ugari izango Bilboko Euskal Museoan eta Berreginen Museoan

Astelehena, 18 Iraila 2017 09:17

Bidea: Gaurkotasuna

Bisita gidatuak eta familientzako tailerrak eskainiko dira bi erakundeetan urrian zehar

Bizkaiko Foru Aldundiak berriro bultzatuko ditu aurten Ondarearen Europar Jardunaldiak, "Paisaia bizia. Paisaien eraikuntza Bizkaian" izenburuarekin. Kultur Ondareari buruzko sentsibilizazio programa handinahia da, Europar Kontseiluak sustatua, Europar Batasunarekin lankidetzan. Urrian izaten dira jardunaldiak, eta ondarearekin eta historiarekin zerikusia duten hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak ere bat egingo dute jai kulturalarekin, eta doan eskainiko dizkiete bisitariei bisita gidatuak eta familientzako tailerrak. Hona hemen jarduera horiei buruzko informazioa:

BISITA GIDATUA.

Paisajes Conventuales | Komentu-bazterrak 2. San Frantzisko eta San Andres artean. (Eleiz Museoa arduratuko da 1. ibilbideaz)

Ibilbide gidatua

Topalekua: Berreginen Museoa

Ordua: 17:00etan

Egunak: urriak 4 eta 18 (euskaraz) eta urriak 11 eta 25 (gaztelaniaz)

Antolaketa: Berreginen Museoa eta Euskal Museoa.

Informazioa eta erreserbak: 944150231

Parte-hartzaile kopurua mugatuta dago.

Ibilbidean, aukera izango dugu San Frantziskoko Komentuaren hondar zaharberrituak ezagutzeko. XV. mendean eraiki zen komentua, baina kuartel bat jarri zen bertan XIX. mendean, dagoeneko desagertua. Ondoren, San Andres Ikastetxe zaharrera joango gara, Zamudioko Atearen –bertan dago gaur egun Euskal Museoa– eta Joan Santuen elizaren alboan, eta han ikusiko dugu nola joan zen berritzen antzinako Bilboren paisaia historiko aldakorra, gaur egungo egiturara iritsi arte.

FAMILIENTZAKO TAILERRA.

Paisajes aromáticos| Paisaia lurrintsuak

Familientzako tailerra

Klaustroa zen fraideen bizitzaren erdigunea. Harrizko patioa zen, bertan landatutako landareen paisaia berde eta lurrintsuez tindatua. Tailer honen bitartez, gazte zein helduek klaustroek izan zuten erabilera antzinakoenetako bat ezagutzeko aukera izango dute; eta klaustro batean egingo dugu hori, San Frantziskoko Komentu zaharrean, hain zuzen ere. Gune horretan, sendabelarrak eta belar lurrintsuak landatu, eta horien hainbat erabilera ezagutuko ditugu.

Topalekua: Bilboko Berreginen Museoa

Ordua: 11:00etan (2 orduko iraupena)

Datak: urriak 15 eta 29, igandeak

Euskaraz izango dira bi tailerrak

Jarduera guztietarako, aurretik eman behar da izena, 944150231 telefono zenbakian.

San Frantziskoko lehengo komentuko hondakin arkeologikoak ikusgai egongo dira Bilbon, Berreginen Museoaren eskutik

Ostirala, 15 Iraila 2017 11:37

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak –berau da bisitak kudeatzeko ardura duena– Bilboko auzo horretakoei emango die aukera lehen aldiz gune hori bisitatzeko, datorren irailaren 21ean

Bilboko San Frantzisko auzokoMariaren Bihotza Plazaren azpian altxor bat dago ezkutatuta, eta hemendik aurrera hara doan edonork ikusi ahal izango du. XV. mendeko komentu frantziskotarra da. Plazan zundaketa arkeologikoa egin ondoren (izan ere, gune arkeologikoa izan zitekeela uste zuten), Alfontso Printzearen Kuartelaren hondakinak, XIX. mendekoak, eta San Frantziskoko Komentuaren hondakinak aurkitu ziren. Azkenik, indusketan eta espazio hori herritarrentzat berreskuratzeko lanetan urteak eman ondoren, Bilboko Udalak, Berreginen Museoaren bitartez, herritarrei aukera emango die San Frantziskoko lehengo Komentuaren hondakinez gozatzeko, irailetik aurrera egongo baitira ikusgai.

Aztarnategi arkeologikora egindako bisita gidatu horiekin, Berreginen Museoak zein museoaren patronoek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, nabarmendu nahi dute leku horrek duen garrantzia, bai ondarearen zein historiaren ikuspuntutik.

Aztarnategia bisitatu ahal izango duten lehenengoak Bilbo Zaharreko auzotarrak izango dira. Irailaren 21ean, gehienez 20 pertsonaz osatutako taldeetan eta lau txandatan (11:00etan, 12:00etan, 17:00etan eta 18:00etan), lehen aldiz sartuko dira 2.000 m2tik gorako leku estali horretara, eta gunearen ikusgarritasunaz gozatu ahal izango dute. Lehenengo bisitara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, 944150231 telefonora deituta edo Berreginen Museoko harreran (San Frantzisko kalea 14).

Beraz, Bilbok historiaz jositako bisitak egiteko aukera emango duen beste espazio kultural bat dauka. Urritik aurrera, hala nahi dutenek, San Frantzisko komentuko aztarnategia bisitatu ahal izango dute. Bilboko Berreginen Museoak kudeatuko ditu bisita horiek.

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK | IRAILA - URRIA 2017

Osteguna, 14 Iraila 2017 10:55

Bidea: Gaurkotasuna

ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK

IRAILA / URRIA 2017

PAISAIA BIZIA,

paisaien eraikuntza

 
Mendiak, itsasoa, baserriak, eraikinak, zuhaitzak,
pertsonak… Geure paisaiak sortzen du geure kultura.
Geure nortasuna eratzen laguntzen du. Definitu
egiten gaitu, biak bat garelako.
 

Laster gure jardueren gainean informatuko zaituztegu!

KIZOMBA ETA AFRO HOUSE TAILERRA BERREGINEN MUSEOAN (Antolatzaile: Azkuna Zentroa)

Asteartea, 12 Iraila 2017 12:15

Bidea: Gaurkotasuna

2017(E)KO IRAILAREN 24(E)AN

Dantza-tailerraSF Koop 34-ren eskutik: Angolan sortu eta Europan oso ospetsua den Kizomba dantza, eta erritmo elektronikoak dantza afrikarrarekin uztartzen dituen Afro house-a.

SF Koop 34
SF Koop 34 mikroenpresa sozialen Saharaz azpiko mintegia da. Haren helburua da San Frantzisko auzoan gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden lagunei lana eskaintzea, eta desagertzeko zorian dagoen auzoko aniztasuna balioestea. Euskal gizartearen barruan ahots nabarmena izaten saiatzen da Koop SF34, gehienbat bazterreko aldeetako garapen ekonomikoari eta pertsonalari dagokionez. Ereduzko proiektua izan nahi du, hala tokian, nola eskualdean edota Europan bertan: kultura-arteko haztegien programa batean ari da lanean, Europako Kontseiluarekin elkarlanean.

ORDUA: 11:30EAN.

LEKUA: BILBOKO BERREGINEN MUSEOA.

SARRERA DOHAINIK.

HITZALDIA, PROZESIOA ETA ‘7 ESKAINTZA, 7 TOKI’ (Antolatzaile: Azkuna Zentroa)

Astelehena, 11 Iraila 2017 13:23

Bidea: Gaurkotasuna

2017(E)KO IRAILAREN 14(E)AN

Hitzaldia 18:30ean

Julia Morandeira komisario ikertzaileak koordinatutako hitzaldia, Janari Santuaren unibertso teoriko-sentsuala ezagutarazteko, Aida Esther Bueno Sarduy gonbidatutako hizlariarekin.

Hitzaldian, Atlantiko beltzeko erlijioetan sentsualitateak duen ardatz izaera nabarmenduko da: gorputza, afektua, ahoa, eskaintza, erritmoa, keinua, sukaldea edo janzkera bitarteko hartuta, adierazpenak nola harilkatzen duen eguneroko ehundura, ikurrez eta esanahiz janzteko moduz betez.

“Gure asmoa da candomblea, winti kultura, vudu edo santeriaren praktikak ikertzea. Sistema kultural eta espiritual konplexu horiek Amerikan agertu ziren, kolonialismoaren aurkako erresistentziako taktika gisa, diáspora afrikarraren ideiak eta pertsonak tokiko jakintzekin uztartzearen emaitza modura.

Gorputzean inskribatzen diren praktikak dira, barnekoa eta errituala, egunerokoa eta jainkozkoa zeharkatzen dituztenak, era fraktalean.”

Prozesioa 20:00etan

Hitzaldiaren ondoren, kaleko jai giroan murgilduko gara, Afrikako kulturaren ildoan, eta zazpi orisha (santu) eramango ditugu Bilboko Artelan Berreginen Museora, San Frantzisko auzoko zazpi kolektiborekin batera prozesioan.

‘7 eskaintza, 7 toki’ 21:30ean

Ibilbide gastronomikoa egingo dugu, San Frantzisko auzoko zazpi tokitatik, Sarean-en amaituta, 22:30ean. Hor, Antoni Miraldarekin hitz egin ahal izango dugu eguneko gaiei buruz.

HITZALDIA: SARRERA DOHAINIK, GONBIDAPENA IZANEZ GERO (JASO INFOPUNTUAN), LEKU GUZTIAK BETE ARTE.

Swinga inoiz baino indartsuago bueltatuko da Bilboko Berreginen Museora

Asteartea, 05 Iraila 2017 12:10

Bidea: Gaurkotasuna

Irailaren 10ean, Bilboko erakundeak bere jardueren denboraldia abiaraziko du, Swing Museoan! arrakastatsuarekin. Ekimen horri esker, dantzaz goza daiteke, baina artelanez inguratuta

Bilboko Berreginen Museoak denboraldi berriari ekingo dio, bere ekimen arrakastatsuenetako batekin: Swing Museoan delakoarekin, alegia. Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

Artelan Berreginen Museoak 2017-2018 ikasturterako marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikula-epea ireki du

Asteartea, 05 Iraila 2017 10:15

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko Artelan Berreginen Museoak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, 2017-2018 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin. Eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula-epea irailaren 12an  irekiko da, eta irailaren 29an itxiko da.

Ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira; era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira:           

Urriaren 2tik abenduaren 22ra

Urtarrilaren 9tik martxoaren 23ra

Apirilaren 10etik ekainaren 22ra

Klaseek bi orduko iraupena dute, eta honako txandak ezarriko dira:

Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era

Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era

Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara

Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko baterako, 185 eurokoa bi hiruhilekorako, eta 280 eurokoa hiru hiruhilekoko ikasturte osorako.Pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren.

Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.

BILBOKO ARTELAN BERREGINEN MUSEOA

San Frantzisko 14

Telefonoa: 94 6790255

www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

Matrikulen ordutegia:asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest