Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

The Sunday Market CHRISTMAS TIME abenduaren 8an eta 9an

Ostirala, 01 Abendua 2017 10:37

Bidea: Gaurkotasuna

TheSundayMarket  CHRISTMAS TIME abenduaren 8an eta 9an MARIAREN BIHOTZA PLAZAN

 

Hemen duzue ekimenaren antolatzaileak emandako informazioa, non kolaboratzaile garen:

Oraingo Sunday Market edizioan Bilboko historian zehar iraganera bidaia egingo dugu. Gauza kuttunen azoka Mariaren Bihotza Plazara eramaten dugu. San Francisco auzoan (Bilbao La Vieja), oso modan dagoena, hiriko inguru bohemioenean denda eta ostalaritzaren kalitatearekin harrituko zera.

 

Eta plazaren azpian, Euskadiko altxor arkeologiko (2000m) hirilur garrantzitsuenetariko bat  oso ezaguna ez dena. XV. mendean San Franntzisko Komentua zena eta geroago  On Alfontso Printzearen kuartela. Metro gutxitara Berreginen Museoa egun hauetan irekita egongo delarik.

 

 

Edizio honetan, 20 erakusketari baino gehiago, diseinatzaile euskaldunak eta bertoko produktugileak eta ikus daitezkeen produktu eta pieza asko ezin dira beste inon aurkitu. Kalean berriz, plazan,  foodtruckak bertoko eta janari internazional dastatzeko aukera.  Esperientzia ezin hobea kulturaz, erosketetaz eta aisialdiataz gozatzeko.

 

Gabonetako opari esklusiboenak, betaurrekoak, bitxiak, eskuz egindako arraopak, , diseinua, produktu gastronomikoak eta askoz gehiago. Eta musikarik onena giroa eta festa gogoa alaitzeko DJs Mimoloco eta Feten-en eskutik. 

 

 Abenduaren 8an eta 9an

Ordutegia: 12:00etatik 20:00etara

TOKIA: Mariaren Bihotza Plaza  , Frantziskotarren Komentua zena.

SARRERA: €1

BERTAN BEHERA. Hizlariaren arazo pertsonalak medio, gaur arratsaldeko konferentzia bertan behera geratu da. Barkatu eragozpenak

Osteguna, 30 Azaroa 2017 10:38

Bidea: Gaurkotasuna

BERTAN BEHERA. Hizlariaren arazo pertsonalak medio, gaur arratsaldeko konferentzia bertan behera geratu da. Barkatu eragozpenak

Botticelliren Venusen jaiotza izango da protagonista, ostegun honetan, Bilboko Berreginen Museoko «Artelana bere testuinguruan» hitzaldi zikloaren barnean

Erakundeak antolatu ohi dituen hitzaldi arrakastatsu horietan, Errenazimenduko margo garrantzitsuena den koadroa hartuko da hizpide oraingoan. Hitzaldi eta bisita baten bidez aztertuko dira koadroko erreferentzia artistiko eta historikoak (osteguna, azaroak 30, 18:00etan).

GALDEKETAUN lehiaketa

Azteazkena, 29 Azaroa 2017 12:41

Bidea: Gaurkotasuna

GABONETAN ABIATUKO DA GALDEKETAUN LEHIAKETAREN IV. EDIZIOA, GAZTE BILBOTARREK EUSKARAZ JOLASTU ETA IKASTEKO AUKERA IZAN DEZATEN APLIKAZIO DIBERTIGARRI BATEN BIDEZ

 

  • Galdeketaun” 12-17 urteko gazteentzat da, etaBilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak sustatutako ekimena da, Nontzeberri.com atari kulturalaren laguntzarekin.
  • Aurtengo edizioan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren, Euskal Museoaren eta Artelan Berreginen Museoaren kolaborazioa izan du jolasak, Bilboko eta Bizkaiko kulturari, historiari eta itsasadarrari buruzko itaunak proposatu baitituzte.
  • Test motako formatua du eta puntuazio altuena lortzen duena sarituko da, baina horrez gain, bestelako sariak ere zozkatuko dira parte-hartzeagatik eta lehenengo hamarren artean geratzeagatik.
  • Lehiaketa abenduaren 1etik urtarrilaren 31ra egingo da.
  • Lehiaketari buruzko informazioa guztia eta APP-a deskargatzeko esteka webgunean aurkitu daiteke.

 

Gabonekin batera, aurten ere hemen dugu gazteentzako Galdeketaun programa.Abenduaren 1etik urtarrilaren 31ra bitartean, 12-17 urteko gazte bilbotarrek Galdeketaun aplikazioa jaitsi ahal izango dute euren eskuko telefonoetan, haren bidez euskaraz jardun eta jolas dezaten.

 

Bilboko Udalak, Nontzeberri.com kulturaren atariaren laguntzarekin, aplikazio mugikorraren formatua duen “Galdeketaun” lehiaketaren laugarren edizioa jarriko du abian, 12 eta 17 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat.

Ekimen horren bitartez, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak euskarazko tresnak baliatu nahi ditu adin-tarte horretako gazteekin, euskara hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten.

Ausazko zenbait itaunek osatzen dute lehiaketa, eta bertan kultura, kirola, artea, geografia, Bilbo bera, Bizkaia eta Athletic-en inguruko galderak izango dira, besteak beste. Test motako itaunak dira, hau da, galdera eta erantzuna dutenak. Parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar du denbora jakin batean.

Zenbat-nahi aldiz olgetako aukera ematen du hilabete bi iraungo duen lehiaketak, abenduaren 1etik urtarrilaren 31ra. Puntuazio altuena lortzen duena sarituko da, baina horrez gain, bestelako  sariak ere zozkatuko dira bertan parte hartzeagatik eta baita lehenengo hamarren artean geratzeagatik ere. Hortaz, edonor izan daiteke saridun.

Iazko edizioan Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak bat egin zuen ekimenarekin. Aurten ere bai. Hain zuzen ere, itsasadarrari, kostaldeari eta uriko itsas-kulturari buruzko galderak proposatu ditu. Euskal Museoa eta Artelan Berreginen Museoa aurten batu dira ekimenera, Bilboko eta Bizkaiko historiarekin, eskulturarekin, pinturarekin, geografiarekin, azken batean, gure kulturarekin, lotutako itaunak eginez.

Aurten aurreko edizioetako galderak kendu eta ehunka itaun berri eta zail sartu dira, horietako asko hiru museoen ekarpenari esker. Jolasak denbora-pasa sustatzen du, eta zenbat-nahi aldiz jolas daiteke, euskaraz jardunez euskal kultura ikasteko.

 

ZELAN PARTE HARTU

 

Jokoa “Google Play Store”tik jaitsi behar da eskuko gailuetara. Lehiatzen hasi aurretik, parte-hartzaileek erabiltzaile-izena eta bestelako datu batzuk adierazi behar dituzte erregistratzeko. Telefono-zenbakia erabiltzailearen izenari lotua izango da, eta hortaz, ezingo dute jolastu erabiltzaile batek baino gehiagok telefono-zenbaki berberarekin.

Joan den urtean, berrehun bat jokalari ibili ziren norgehiagoka, baina harrigarriagoa da 10.000 bider baino gehiago jolastu zutela.

Datu pozgarri horrek adierazten du euskara jolaserako hizkuntza erraz eta arrunta dela gazte bilbotarrentzat, eta era berean, APP hau oso erakargarri bilakatu eta dinamikoa dela, euskaraz jolasteaz gain, kultura eskuratzeko aukera ere ematen duelako. Aurtengo erronka 200 jokalari eta 10.000 partida baino gehiago lortzea izango da.

Lehiaketari buruzko informazioa guztia eta APP-a deskargatzeko esteka www.galdeketaun.eus  webgunean aurkitu daiteke.

Botticelliren Venusen jaiotza izango da protagonista, ostegun honetan, Bilboko Berreginen Museoko «Artelana bere testuinguruan» hitzaldi zikloaren barnean

Ostirala, 24 Azaroa 2017 09:46

Bidea: Gaurkotasuna

Erakundeak antolatu ohi dituen hitzaldi arrakastatsu horietan, Errenazimenduko margo garrantzitsuena den koadroa hartuko da hizpide oraingoan. Hitzaldi eta bisita baten bidez aztertuko dira koadroko erreferentzia artistiko eta historikoak (osteguna, azaroak 30, 18:00etan).

 

Ostegun honetan, hilak 30, obra oso berezi bat izango da mintzagai: Botticelliren Venusen jaiotza. Horrelako jarduerei esker, hobeto ezagut daitezke Bilboko Berreginen Museoaren bildumako zenbait pieza edo espazio. Era berean, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia aipatu behar ditugu; izan ere, museoaren babesleak dira, eta museoaren proiektu guztiak babesten dituzte. Hitzaldiak 18:00etan hasiko dira eta doakoak dira.

Oraingo honetan, Itziar Martija Museoko teknikariak hitz egingo du aipatutako obrari buruz. Zalantzarik gabe, Errenazimentuko koadrorik famatuena da, baita, seguru asko, Artearen Historia osokoa ere. Botticellik gai mitologiko hau karrera artistikoko mailarik gorenean zegoela margotu zuen, eta inspirazio iturri izan zituen Florentziako Neoplatonismo giroko ideia humanistikoak.

Obra nork eskatu zion seguru ez badakigu ere, badirudi Lorenzo di Pierfrancescoren (Lorentzo Medicikoaren lehengusua) enkargu bat izan zela, landa inguruko bizitoki batean jartzeko. Argitu gabeko beste kontu bat hau da: ez dakigu nor izan zen Venusen figura egiteko eredu gisa hartu zuen emakumea, nahiz eta Simonetta Cattaneo Vespucci dela pentsatu nahi izan den. Genovako emakume gazte hori, Marco Vespucciren emaztea, Botticelliren modelo eta musa izateaz gainera, Giulio Medicikoaren, hau da, Lorentzo Medicikoaren anaiaren maitasun platonikoa izan zen.

Haren omenez, Giulianok lehiaketa bat antolatu zuen 1475ean. Lehiaketa horretarako idatzi zuen Angelo Poliziano poetak obra poetiko bat, eta, dirudienez, Botticelliren inspirazio iturri izan zen, Venusen jaiotzaren eszena irudikatzeko orduan.

Hitzaldi entretenigarri baten bidez, lan horren xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzte bertaratutakoek.

Hitzaldiaz gainera bisita bat egongo da, eta aukera egongo da koadroa zuzenean ikusteko. Museoaren alderdi kulturala eta pedagogikoa indartzen dituen ziklo hau jada erreferente bat da programazioan. Bilboko Berreginen Museoa, 2006ko azaroan ireki zen gaur egungo eraikinean, hain zuzen, Mariaren Bihotza, Bilboko elizarik zaharrenetako bat, zegoen lekuan. Duela 80 urte sortu zen, eta mota horretako museorik onenetako bat da, ikusgai dauden erreprodukzioen aukeraketa eta kalitatea dela-eta.

 

«ARTELANA BERE TESTUINGURUAN» ZIKLOA

•           Eguna: 2017ko azaroak 30, osteguna.

•           Ordua: 18:00etan.

•           Lekua: Bilboko Berreginen Museoa.

•           Sarrera librea; aurrez erreserbatzeko beharrik ez.

 

Museoaren ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeak: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehenak eta jaiegunak.

Bihotza Sarien emanaldi ekitaldia azaroaren 24an, ostirala, eguerdiko 13,00etan Bilboko Berreginen Museoan ospatuko da

Azteazkena, 22 Azaroa 2017 13:16

Bidea: Gaurkotasuna

Bihotza Sarien emanaldi ekitaldia azaroaren 24an, ostirala, eguerdiko 13,00etan Bilboko Berreginen Museoan ospatuko da. Etorri nahi baduzu, eskatu zure gonbidapena: 94 679 33 79 / E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Bihotza Sariak ´17:

Bihotza parte-hartzea: FAIR SATURDAY

Bihotza enplegua eta prestakuntza: PEÑASCAL KOOPERATIVA

Bihotza berdintasuna: MURGIBE

Bihotza kultura: ZINEBI

Bihotza merkataritza: PASTELERÍA DON MANUEL

Bihotza komunikazioa: DEIA

Bihotza Bizkaia ibilbidea: JAVIER VIAR

Bihotza Bizkaia ibilbidea: JON ORTUZAR

 

Antolatuz: BILBAOHISTORIKO

Artista zara eta zure obrak saldu nahi dituzu? Berreginen Museoak horretarako aukera emango dizu Art Market Solidarioan

Asteartea, 21 Azaroa 2017 13:11

Bidea: Gaurkotasuna

Abenduaren 15ean eta 16an, Bizkaiko instituzio honetan, FAS –  Arte Solidarioaren jaialdiaren II. edizioa izango da.Artistek ez dute ezer ordaindu behar izango standak jartzeagatik, eta salmenten %25 gizarte-helburuak dituen Bilbo Zaharreko erakunde bati emango zaio.Parte hartzeko, bidali curriculum txiki bat, PDFan, eta egun horietan ikusgai jarriko dituzun obren 3 adibide.Azkar ibili; izan ere, izena emateko epea azaroaren 30ean bukatuko da!

 

Oso gutxi falta da Bilboko Berreginen Museoak Art Market Solidarioa antolatzeko. Bertan, nahi duten artistek beren obrak saltzeko aukera izango dute, ongintzazko helburuekin.Horrela, abenduaren 15ean (ostirala, 16:00etatik 21:00etara) eta 16an (larunbata, 10:00etatik 17:00etara), FAS – Arte Solidarioaren jaialdiaren II. edizioa itzuliko da museora, eta saldutako obrengatik lortutako zenbatekoaren %25 Bilbo Zaharreko erakunde bati emango zaio. 

Izena emateko, CVa (PDFan) eta jaialdira eramango diren obren 3 adibide bidali beharko dira hurrengo helbide elektronikora: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .Standa doakoa izango da, eta azaroaren 30a izango da izena emateko azken eguna. Aukeratutakoei abenduaren 3an jakinaraziko zaie.Xehetasun guztiak Berreginen Museoaren webgunean aurkituko dituzu, Gaurkotasuna atalean (www.bilbokoberreginenmuseoa.eus).

Arte solidarioko azoka txiki honek artista ugari bildu nahi ditu, ahalik eta pertsona gehieni laguntzeko.Horrela, artista bazara eta jaialdi berezi honetan obrak saldu nahi badituzu, azkar ibili, eta eman izena; izan ere, plazak azkar beteko dira.

 

OINARRIAK

- FAS arte azoka solidarioaren 2. edizioa abenduaren 15ean ostirala eta 16an larunbata garatuko da, Bilboko Berreginen Museoan | San Francisco kalea, 14.

- Kulturarekin lotuta dagoen ekitaldia da hau, bi oinarri nagusi dituelarik:

     – Artistei haien lanak erakutsi eta saltzeko espazioa eskaini.

     – Irabazi-asmorik ez duen San Francisco auzoko elkarte bateri lortutakoaren %25a bideratu.

– FAS festibalak San Francisco auzoan egiten den gau irekiarekin kointziditzen du, honegatik mota ezberdinetako zenbait ekintza artistiko zein musikalak egingo dira.

– Parte hartzea interesatzen zaion edonoreri dago zabaldua.

 

Zelan parte hartu

- Izen-ematea: 2017ko azaroaren 15etik azaroaren 30era.

- Pdf batean erakutsiko diren artelanen 3 adibide eta curriculum bat bidali

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

- Hautatuen zerrenda abenduaren 3an argitartu eta bidaliko da posta elektroniko bidez.

- Postuak dohainikoak dira.

- Lortutakoaren %25a San Francisco auzoko irabazi-asmorik ez duen elkarte bateri emango zaio

- Artelanen prezio gorenak 150/200 eurotik gorakoak ez izatea aholkatzen da.

 

Muntaia

- Muntaia baino egun batzuk arinago, abenduaren 15ean muntaia zelan burutuko den esango zaie partaideei.

- Ezintasuna aurretik jakinarazi ezean, partaide bakoitzak bere artelanak jartzeko mahaia ekarri beharko du.

- Postu bakoitzaren desmuntaia abenduaren 16an burutuko da, arratzaldeko 17.00etan.

Edozein galdera edo zalantzarako E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.

 

Ekitaldiari buruzko informazioa

•           Data:2017ko abenduaren 15a, ostirala, eta 16a, larunbata

•           Ordua:abenduak 15 (ostirala), 16:00etatik 21:00etara, eta abenduak 16 (larunbata), 10:00etatik 17:00etara.

•           Lekua:Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14)

•           Derrigorrezkoa da izena aldez aurretik ematea

Bilboko Berreginen Museoak 11 urte beteko ditu Bilbo Zaharrean, kandelekin soilik argiztatuta

Osteguna, 16 Azaroa 2017 14:54

Bidea: Gaurkotasuna

Bisita berezi hau azaroaren 21ean izango da, 18:00etan. Afrodita jainkosaren hainbat alderdi ikusi ahal izango dira, argiztapen ez-ohiko baten pean.Aldez aurretik egin beharko da erreserba, 94 415 31 78 telefono zenbakian

 

 2006ko azaroaren 21ean, Bilboko Berreginen Museoa ireki zen Mariaren Bihotzaren elizan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesari esker.11 urte geroago, Bilboko erakundea nabarmendu egin da, daukan jardun bizia dela-eta.Eskultura klasikoen kopiek osatutako erakusketa iraunkorra, aldi baterako erakusketak, Swing Museoan! eta Obra bere testuinguruan jarduera arrakastatsuak... Horiei esker, Berreginen Museoa kultur erreferentziako tokia bihurtu da.Espazio horretan, alderdi klasikoak (erakundearen ordezkari) bat egin du inguruko kultura aniztasunarekin, hainbat alorretan elkarrekin lan egitea sustatuta.

Auzoan eman dituen 11 urteak ospatzeko, Berreginen Museoak bisita berezia antolatu du, ‘kandelen argipean’.Hitzordua datorren asteartean izango da, azaroaren 21ean, 18:00etan, eta aukera emango digu Afrodita. Caos. Desioa. Sexo. Amodioa? aldi baterako erakusketan dauden maitasunaren jainkosak ezagutzeko, kandelekin soilik argiztatuta.Jainkosak eragindako pasioei buruzko testu klasikoen irakurketekin tartekatuko dira piezak, Itziar Martijaren eskutik.Istorio mitologiko sutsuak kontatuko dira, non jainkosak sorrarazitako desioa protagonista den, adibidez, jainkosaren jaiotza kontatzen duen ereserki homerikoa.

Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakira deituta. Berreginen Museoak, jarduera honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkie azken 11 urte hauetan zentrotik pasatu diren pertsona guztiei.Museoaren berezko erakusketa eta jarduerez gain, ehunka jarduera antolatzen dira bertan; horietariko askok lotura estua dute erakundearen kokalekua den auzoko bizitzarekin.Era berean, San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean antolatutako kultur lehiaketa gehienen egoitza izan da museoa: Bilbo Zaharra, kulturarako zubia (ekimen horretako jarduerarik jendetsuena Tattoo Adicts izan zen), BAD, MEM Zinegoak eta Fair Saturday, adibidez.

Bestalde, ekitaldiak hartzeko espazio gisa, Museoak askotariko ekimenak hartu ditu: liburuen aurkezpenak, moda desfileak, zinema grabaketak, pintxoen aurkezpenak, hitzaldiak eta abar.

Oraingoan, kandelen argipean gozatuko dugu pastelaz.

 

‘Kandelen argipean’ bisitaren fitxa teknikoa:

Eguna:azaroak 21

Ordua:18:00

Lekua:Bilboko Berreginen Museoa

Prezioa:Dohainik

Aurretiazko inskripzioa: 94 415 02 31

FAIR SATURDAY Berreginen Museoan (25/11/2017)

Asteartea, 14 Azaroa 2017 09:37

Bidea: Gaurkotasuna

FAIR SATURDAY BERREGINEN MUSEOAN

 

KONTZERTUA: "ZARZUELA ON AIR -  CORO ROSSINI"

Eguna: 25/11/2017

Ordua: 12:00 - 13:00

Lekua: Bilboko Berreginen Museoa

Prezioa: 18€

 

KONTZERTUA: "KANTIKA KORALA"

Eguna: 25/11/2017

Ordua: 18.00

Lekua: Bilboko Berreginen Museoa

 

Informazio gehiago: https://app.fairsaturday.org/fichaevento/353

Informazio gehiago: https://app.fairsaturday.org/fichaevento/348

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak umeentzako Gabonetako tailer ezaguna antolatuko dute aurten ere

Ostirala, 10 Azaroa 2017 13:41

Bidea: Gaurkotasuna

“Zeren azpian?”

Bi erakundeek jarduera dibertigarriak eskainiko dituzte etxeko txikientzat (6-10 urte), abenduaren 26, 27 eta 28an, 10:00etatik 13:30era. Tailerrak egiteaz gain, bi museoak eta San Frantziskoko komentuaren aurriak ere bisitatuko ditugu. Prezioa 3 € dira eguneko/umeko (ez da beharrezkoa hiru egunetan parte hartzea, baina gomendagarria da). Topagunea Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14) izango da, eta aurretiko inskripzioa 94 415 02 31 telefonoan egingo da

 

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak Gabonetarako plan onena antolatu dute umeentzat, Zeren azpian? jarduerarekin. Abenduaren 26, 27 eta 28an, 10:00etatik 13:30era, bi erakundeek Gabonetako tailer ezaguna antolatuko dute, etxeko gazteenek (6-10 urte) jolas entretenigarriekin ondo pasatu dezaten.

Topagunea Bilboko Berreginen Museoa izango da (San Frantzisko kalea 14). Barruan, tailerra hasiko da, eta, bertan, hainbat gune bisitatuko dituzte. Horrela, Euskal Museoa, San Frantzisko komentuaren aurriak eta Berreginen Museoa ezagutuko dituzte. Prezioa 3 € dira eguneko/umeko; ez da derrigorrezkoa hiru egunetan parte hartzea, baina gomendagarria da. Aurretiko inskripzioa 94 415 02 31 telefonoan egingo da.

-          Abenduak 26. Berreginen Museoa: Azalaren Azpian

Afroditaren erakusketa bisitatu, eta bestelako jarduerak.

-          Abenduak 27. Euskal Museoa: Mahai-oihalaren azpian

Euskal Museoaren bilduma bisitatu, eta bestelako jarduerak.

-          Abenduak 28. San Frantziskoko komentuaren aurriak: Plazaren Azpian

San Frantziskoko komentuko aurriak bisitatu, eta bestelako jarduerak.

Ez galdu aukera paregabe hau! Etxeko txikienek gozatu eta ikasi egingo dute, leku paregabe batean jolasten diren bitartean! Ez gelditu lekurik gabe!

 

OINARRIZKO INFORMAZIOA

Eguna: abenduak 26, 27 eta 28

Ordua: 10:00tik 13.30era

Adina: 6 urtetik 10 urtera

Prezioa: 3 € eguneko/umeko

Hizkuntza: euskara

Topagunea: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko kalea 14)

Aurretiko inskripzioa: 94 415 02 31

Swingak dantzan jarriko du Bilboko Berreginen Museoa (Azaroaren 12an)

Asteartea, 07 Azaroa 2017 09:31

Bidea: Gaurkotasuna

Azaroaren 12an, erakunde bilbotarrak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskaintzen jarraituko du. Jarduera horrek artelanen artean dantza egiteko aukera eskaintzen du.

Bilboko Berreginen Museoak ez dio inoiz dantzatzeari uzten, eta, oraingoan, Swing Museoan! ekimen ospetsuarekin dator.Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest