Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

Unisound Bilbao bueltan da! (Apirilaren 14an. Berreginen Museoan)

Osteguna, 05 Apirila 2018 14:10

Bidea: Gaurkotasuna

Unisound Bilbao bueltan da! Talde unibertsitarioen jaialdiak edizio berria ospatuko du apirilaren 11tik 14ra, talde zein bakarlari eta bertako zein kanpoko taldeekin; Madril, Zaragoza, Alicante, Valentzia, Santiago, Vigo, Malaga, Bartzelona, Santander, Burdeos edota Iruñeatik etorriko baitira hainbat talde.

 

Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta ostiral eta larunbateko gauak dj-en saioekin amaituko dira. Gainera, larunbatean Bilborocken ospatuko diren kontzertuak neskez osatutako 3 taldeek eskainiko dituzte.

 

Nobedade bezala, aurten Burdeoseko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa ekimenera batu dira. Izan ere, biek Unisound 2018an parte hartzeko talde bana bidaliko dute, eta euren egoitzetan talde unibertsitario euskaldun batek joko du 2018an zehar.

 

Kontzertuak hurrengo tokietan ospatuko dira: Bilborock, Nave 9, Shake! eta Rocket, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Berreginen Museoan, BilbaoArte eta Zazpikaleko Euskotreneko geltokian.

 

Ekimen hau ‘Bilbao Ciudad Universitaria’ markoaren barne dago; jarduera ekonomiko eta erakargarriagoa, sortzaileagoa eta kosmopolitagoa den hiriko espiritua estimulatuz, ezaguera eta bikaintasuna bilatzen duen publiko gaztea erakartzea helburu duena.

 

Begiratu hemen ospatuko diren kontzertuak:



Apirilaren 11an, asteazkenean,

19:00 h – Zazpikaleko Euskotreneko geltokiko sarreran

Buenas tardes Comandante (Bilbao, Shoegaze)

VVV (Madrid, Postpunk)

Keniama, (Bilbao, hip hop)

 

Apirilaren 12an, ostegunean,

19:00 h – BilbaoArte

Purple Vellocet (Bilbao, Stoner)

Los Ojos (Zaragoza, Cantabria)

22:00 h – Shake!

Putochinomaricón (Madrid, Electropop)

Ttun Ttun Brigade (Bilbao, Electropop)

MadGirls Djs (Bilbao)

Fetén DJ (Bilbao)

 

Apirilaren 13an, ostiralean,

19:00 h – Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Las Selvas (Bilbao, Garaje)

Los Nastys (Bilbao, Garaje)

Wizard (Burdeos math rock)

22:00 h – Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Auditoriumean (9. Nabean)

Boyanka Kostova (Galicia, Trap)

Los Manises (Alicante, CongoCore)

Palida (Galicia, Electrónica)

Bsn Posse (Málaga, Dubstep)

LaTrini DJ (Canarias)

 

Apirilaren 14an,

19:00 h – Berreginen Museoa

Lester y Eliza (Bilbao, Pop)

Fantastic Explosion (Madrid, Psychopopper)

Hegaz (Pamplona, Rock)

21:00 h – Bilborock

Free The Wheel (Bilbao, Hard Rock)

Las Odio (Madrid, Post Punk)

Somadantina (Club)

00:00 h – Rocket

Esteban y Manuel (Galicia, Psicocumbia)

Alvva DJ (Donostia)

Swingak dantzan jarriko du Bilboko Berreginen Museoa (Apirilaren 8an)

Osteguna, 05 Apirila 2018 08:59

Bidea: Gaurkotasuna

Apirilaren 8an, erakunde bilbotarrak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskaintzen jarraituko du. Jarduera horrek artelanen artean dantza egiteko aukera eskaintzen du.

 

Bilboko Berreginen Museoak ez dio inoiz dantzatzeari uzten, eta, oraingoan, Swing Museoan! ekimen ospetsuarekin dator.Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

 

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

 

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

Bilboko Berreginen Museoak txalaparta tailer bat eta bertsolaritzako beste bat antolatuko ditu Aste Santuan, Basque Fest jaialdiaren barruan

Astelehena, 19 Martxoa 2018 12:00

Bidea: Gaurkotasuna

Euskal kulturaren jaia martxoaren 29, 30 eta 31n helduko da Bizkaiko hiriburura, eta parte-hartzaileei bertsolaritzaren historia ezagutu eta musika tradizionalaz gozatzeko aukera emango die.

Doako jarduera da, beraz, parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea  eta bertaratutako pertsona guztiei utziko zaie sartzen, lekua bete arte.

Ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu:www.basquefest.com

 

Aste Santua bertan dago, eta Bilboko Berreginen Museoa gune nagusienetako bat izango da Basque Fest jaialdiaren barruan. Euskal kulturaren jai aparta martxoaren 29, 30 eta 31n helduko da erakunde bizkaitarrera, txalaparta tailer bat eta bertsolaritzako beste bat ekarriz. Gainera, bertaratutakoek txalapartaren erakustaldi bat ikusi ahal izango dute, instrumentu honen tailerra baino lehen, eta bertsolaritzaren atzean dagoen historia edo bertsoak nola osatzen diren ikusi ,bertsolaritza tailerra baino lehen. Doako jarduera da, lekua bete arte, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

 

Txalapartaren inguruko saio guztietan, parte-hartzaileek instrumentuarekin eta gainerako parte-hartzaileekin hartu-emana izateko aukera izango dute, txalapartarekin nola moldatu ikasteko. Bertsolaritzari eskainitako jarduerari dagokionez, bertaratutakoek euren bertsoa osatuko dute, tailerrean emango diren azalpenei esker. Azalpenak, euskara, gaztelania edo ingelesez egingo dira.

 

Jardueren datak eta ordutegiak ondorengoak dira:

Martxoaren 29a, osteguna:

- 11:00 bertsolaritza tailerra

-13:00 bertsolaritza tailerra

-18:00-20:00 txalaparta tailerra

 

Martxoaren 30a, ostirala:

-17:00 bertsolaritza tailerra

-19:00 bertsolaritza tailerra

 

Martxoaren 31a, larunbata:

- 11:00 bertsolaritza tailerra

-13:00 bertsolaritza tailerra

 

Ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu:www.basquefest.com

 

Anima zaiztez eta goza ezazu euskal kulturaz Aste Santuko egunetan zehar Bilboko Berreginen Museoan.

San Frantziskoko antzinako komentuko aztarnategiak The Sunday Market Bilbaoren beste edizio bat antolatuko du martxoaren 24an eta 25ean

Osteguna, 15 Martxoa 2018 13:29

Bidea: Gaurkotasuna

Espazioa Berreginen Museoak kudeatzen du, eta San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan dago. Bertan, Foodtrucks delakoez gozatzeko aukera ere egongo da.

Sarreraren prezioa euro 1ekoa izango da, eta bertaratzen direnek historiaren inguruko 2.000 metro koadro baino gehiago izango dituzte gozatzeko, modari, janariari, zainketa pertsonalari edota artisautzari eskainitako erakusmahai zainduetan.

The Sunday Market azokaren ordutegia 12:00etatik 20:00etara izango da martxoaren 24an, larunbata, eta 12:00etatik 17:00etara, 25ean, igandea

Azokarako sarrerak Berreginen Museora dohainik sartzeko aukera emango du

 

Bilbo Zaharrean dagoen San Frantziskoko antzinako komentuko aztarnategia The Sunday Market azokaren beste edizio bat prestatzen ari da.Modaren, janariaren, zainketa pertsonalaren eta artisautzaren inguruko benetako altxorrak aurki daitezke azoka zaindu honetan, Bilbon, 2.000 metro koadro inguruko espazio batean.Gainera, proposamen gastronomiko harrigarria dakarkigu, Street Food korrontean oinarritutakoa, eta Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plaza beteko duena.

 

Bertaratutakoek, horrekin batera, berriki aurkitutako aztarnategia ere bisitatu ahal izango dute.Aztarna arkeologikoak XV. mendeko komentu frantziskotar batenak dira; 2007an aurkitu zituzten, azkenean eraiki ez zen aparkaleku baterako indusketak egiten ari zirela.Komentuak Euskadiko elizarik handiena eta kanpoan eraikitako lehen hilerria zituen.

 

Azokarako sarreraren prezioa euro 1ekoa izango da, eta Berreginen Museora dohainik sartzeko aukera ere emango du.

 

Zuzeneko musika ere ez da faltako ekitaldi alai honetan.Kalitate goreneko produktuak artisauen eskutik ezagutzeko giro ezin hobea.The Sunday Marketek, ustekabez betetako bi jardunaldi hauetan, Bilboko historian zehar murgiltzeko aukera emango dizu, kontuz eta arretaz zaindutako erakusketa-mahaiez gozatzen duzun bitartean.

 

Ez ezazu galdu hau bezalako ekitaldi berezi baten parte izateko aukera!

 

Zain izango gaituzue!

Berreginen Museoa Aste Santuan irekita egongo da, bere bilduma eskaini eta Basque Fest jaialdia antolatzeko

Asteartea, 13 Martxoa 2018 08:16

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko Berreginen Museoak Aste Santurako ordutegi berezia eskainiko du, bisitariek bilduma iraunkorraz eta Basque Fest jaialdirako antolatutako tailerrez ahalik eta gehien goza dezaten

 

Horrela, Martxoaren 29 eta 30ean (Ostegun Santua eta Ostiral Santua), museoak ohiko ordutegia izango du.

Apirilaren 1ean, igandea, eta 2an, astelehena, museoak 10:00etatik 14:00etara irekiko du.

Anima zaitez eta goza ezazu Berreginen Museoarekin Aste Santuan!

Swingak dantzan jarriko du Bilboko Berreginen Museoa (Martxoaren 11n)

Astelehena, 05 Martxoa 2018 12:45

Bidea: Gaurkotasuna

Martxoaren 11n, erakunde bilbotarrak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskaintzen jarraituko du. Jarduera horrek artelanen artean dantza egiteko aukera eskaintzen du

 

Bilboko Berreginen Museoak ez dio inoiz dantzatzeari uzten, eta, oraingoan, Swing Museoan! ekimen ospetsuarekin dator.Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

 

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

 

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak emakumeen berdintasunari buruzko bi jardunaldi antolatu dituzte martxoaren 8a ospatzeko

Asteartea, 20 Otsaila 2018 09:44

Bidea: Gaurkotasuna

"Emakumeen aztarnen atzetik" bisita gidatua eta "Nire edertasuna marrazten" tailerra

 

  • Bi instituzioek emakumeen zeregina balioetsi nahi dute.
  • Euskal Museoak bisita gidatua antolatu du martxoaren 8an, osteguna, 18:00etan. Bisitan, euskal lanbide tradizional batzuetan emakumeek egin duten lana aztertuko da.
  • Artelan Berreginen Museoak emakumeei zuzendutako marrazketa-tailerra antolatu du martxoaren 10ean, larunbata, egun osoan (matrikula: 10€).
  • Bi jardueretan parte hartzeko, inskripzioa egin behar da aldez aurretik, telefono honetara deituta: 94 415 02 31.

 

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak emakumeen zeregina balioetsi nahi dute, eta, hortaz, bi ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8a, dela eta. Hala, bada, martxoaren 8an (Euskal Museoan) eta 10ean (Artelan Berreginen Museoan), bisita gidatu bat eta marrazketa tailer bat izango dira, hurrenez hurren, emakumeek emakumeentzat pentsatuta. Era horretan, Bizkaiko bi instituzioek berariaz nabarmendu nahi dute emakumeek egungo gizartean betetzen duten zeregin garrantzitsua.

 

Lehenengo hitzordua martxoaren 8an izango da, 18:00etan, Euskal Museoan. Bisita gidatu berezia izango da, "Emakumeen aztarnen atzetik" izenekoa. Museotik egingo den ibilaldian, itsasoari, industriari, baserriari eta etxeari lotutako euskal lanbide tradizionalak hartuko dira hizpide; emakumeek funtsezko zeregina bete dute haietan. Gainera, ziurrena, istorioak sortuko dira, euskal emakumerik ezagunen biografia batzuk oinarritzat hartuta. Azkenean, instituzioak berak duen egitura aztertuko da, historikoki emakumeek zuzendu baitute eta plantilla ere gehienbat emakume teknikariek osatzen baitute.

 

Bisitan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez, 94 415 02 31 telefonora deituta. Gehienez 30 lagunentzako tokia izango da.

 

Bigarren hitzordua martxoaren 10ean izango da, Artelan Berreginen Museoan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bea Apariciok eta Susana Carramiñak "Nire edertasuna marrazten" izeneko tailerra eskainiko dute. Jarduera emakumeei zuzenduta dago. Feminismotik abiatuta, zalantzan jarri nahi da edertasunari eta emakumeen gorputzei buruzko begirada patriarkala, eta marrazketaren bidez aukera eman nahi da berezko begirada eraikitzeko. Tailerra teoriko-praktikoa izango da, eta, parte hartu ahal izateko, marrazketako jakintzak eduki beharko dira aldez aurretik. Azken batean, tailer honetan, berezko begirada landu, eta generoak begirada eraikitzean duen zeregina aztertu nahi da.

 

Parte hartu nahi duten emakumeek aldez aurretik eman beharko dute izena telefono honetan: 94 415 02 31. Matrikularen prezioa 10 euro dira, eta guztira 15 plaza daude.

 

EUSKAL MUSEOKO BISITA GIDATUARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Eguna: Martxoaren 8a

Ordua: 18:00

Prezioa: Doan

Hizkuntza: Gaztelania

Biltzeko tokia: Euskal Museoa (Unamuno plaza 4)

Aurretiazko inskripzioa: 94 415 02 31

 

ARTELAN BERREGINEN MUSEOKO MARRAZKETA TAILERRARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Eguna: Martxoak 10

Ordua: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Prezioa: 10 euro

Hizkuntza: Gaztelania

Biltzeko tokia: Artelan Berreginen Museoa (San Frantzisko 14)

Aurretiazko inskripzioa: 94 415 02 31

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak errealitate birtuala biziko dute, Harrobia Ikastolaren lankidetzari esker

Osteguna, 15 Otsaila 2018 13:54

Bidea: Gaurkotasuna

Proiektuak gaur goizean aurkeztu dira Bilboko formazio zentroan, eta “3D animazioak, bideo-jokoak eta ingurune elkarreragileak” goi-mailako zikloko 2. mailako ikasleek garatu dituzte.

Bizkaiko bi museoez gain, Berreginen Museoaren menpeko San Frantziskoko Komentu Zaharraren Aztarnategiak ere bere proiektua du.

 

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak lankidetza sinatu dute Harrobia Ikastolarekin, eta emaitza gaurtik aurrera egongo da ikusgai. Gaur goizean, Bilbao Bizkaia Museoak eta Hezkuntza Zentroko ordezkariak egon diren ekitaldi batean, Bilboko Lanbide Heziketako Zentroko “3D animazioak, bideo-jokoak eta ingurune elkarreragileak” ikastaroko 2. mailako ikasleek azken hilabeteetan landu dituzten Errealitate Birtualeko proiektuak aurkeztu dituzte. Aurkeztutako 6 proiektuetatik 3 Euskal Museokoak, Berreginen Museokoak eta San Frantziskoko Komentu Zaharraren Aztarnategikoak dira. Momentuz, proba pilotu bat da, eta ez da erabilgarri egongo publikoarentzat, oro har.

 

2017an, ikasleek espazio ezberdinak bisitatu dituzte, eta Euskal Museoko eta Bilboko Berreginen Museoko taldearen laguntza izan dute. Euskal Museorako, ikasleek bisita birtuala prestatu dute euskal txabola tradizional batera; bertan, artzainek gazta egiten zuten, besteak beste. Aplikazioari esker, jarduera hori bera egin daiteke. Berreginen Museoari dagokionez, proiektuaren barruan, egungo bildumako pieza esanguratsuenetako batzuk behatu, jainkoak ezagutu eta eurekin elkarreraginean aritu gaitezke.  Amaitzeko, San Frantziskoko antzinako komentuak ibilbide birtual bat dauka bertako aretoetatik, XV. mendean nolakoak ziren ikusteko.

 

Ikasleak lan merkatuan modu eraginkorrean sartzeko, Harrobia Ikastolak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako ETHAZI metodologiaren bidez, ikasleak lantaldetan antolatzen ditu, enpresa edo proiektuen benetako arazoei konponbide erreala eskaintzeko. Metodologia horrek lan-merkatuak eskatutako eskumen eta gaitasunak indartzen ditu, teknikoez harago. Autonomia, talde lana, bezeroekiko tratua, proiektuen kudeaketa, arazoen konponketa eta abar lantzen dira.

 

Jardunaldi honetan aurkeztutako beste proiektu batzuk “Simulación oficina de Lanbide en la Plaza de la Cantera”, “Pantallas Amigas” eta “Sala scape para el bar Azzurro” izan dira.

 

Zalantzarik gabe, oso lankidetza interesgarria da Bilbao Bizkaia Museoak erakundearen eta aipatutako ikastetxearen artean ezarritakoa. Horri esker, Harrobia Ikastolako ikasleek harreman zuzena izango dute errealitatearekin, eta Bizkaiko bi museo horiek bilduma ikusteko modu berriak deskubritzeko aukera izango dute.

Ostegun honetan, Partenoiko Panateneen Frisoko olinpiar jainkoak izango dira Bilboko Berreginen Museoaren “Artelana bere testuinguruan” zikloko hitzaldiko protagonistak

Osteguna, 15 Otsaila 2018 13:30

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko erakundeak bere hitzaldi arrakastatsua emango du greziar eskultura klasikoaren maisulanetako bat bihurtu den behe-erliebe horri buruz hitz egiteko. Hitzaldi eta bisita banaren bidez (osteguna, hilak 22, 18:00etan, sarrera doan), artelanaren erreferentzia artistikoak eta historikoak aztertuko dira

 

Ostegun honetan, hilaren 22an, hitzaldiak artelan gonbidatu oso berezia izango du: Partenoiko Panateneen Frisoko ekialdeko eremuan agertzen diren olinpiar jainkoak. Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak sakonago ezagut ditzakegu. Halaber, museoaren patronoak, hots, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia aipatu behar ditugu, Museoak egiten dituen proiektu guztietan laguntzen baitute. Hitzaldiak doakoak dira, eta 18:00etan hasiko dira.

 

Oraingoan, Museoko teknikari eta hitzaldiaren arduradun Itziar Martijak behe-erliebean agertzen diren olinpiar jainkoei buruz hitz egingo du, eta, haietatik abiatuz, eta Museoan martxan dagoen Afrodita. Caos. Desioa. Sexo. Amodioa? aldian behingo erakusketaren ataletako bat lantzen duen gaia oinarri hartuta, edertasunaren jainkosak jainko horiekin zituen harremanak aztertuko dira.

 

Beste jainko eta jainkosa batzuk Afroditarekin harremanetan jartzen diren kontakizun mitologikoetatik abiatuta, hitzaldiak horien azpiko esanahian sakonduko du. Hasteko, diskurtsoak Afroditaren ezkontide eta jainko errementaria zen Hefesto izango du ardatz, eta, gero, jainkosaren maitale nagusietako bat aztertuko du: Ares. Protagonista izango dira, halaber, Zeus eta jainkosarekin ondorengoak izan zituzten beste jainko batzuk. Gainera, Greziako mitologiaren arabera, Afroditaren sedukzio-ahalmenek ez zuten eraginik hiru jainkosatan: Artemisa, Atenea eta Hestia. Haiei buruz ere hitz egingo da.

 

Bertaratutakoek pieza horren xehetasun guztiak ezagutu ahalko dituzte hitzaldi entretenigarri baten bidez.

 

Jarduera osatzeko, behe-erliebea zuzenean ikusi ahal izango da bisitan. Zikloa dagoeneko erreferente bihurtu da Museoaren programazioan, eta horren alderdi pedagogikoa eta kulturala finkatzen du. Bilboko Berreginen Museoa, Mariaren Bihotzaren eliza zaharraren egungo egoitzan 2006an berriz zabaldua, Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Duela 80 urte sortu zuten, eta mota horretako onenetakoa da, erakutsitako berreginen aukeraketagatik eta kalitateagatik.

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Data: osteguna, 2018ko otsailaren 22a

•           Ordua: 18:00etan

•           Tokia: Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera doan. Ez da aurretik erreserbatu behar.

 

Museoaren ohiko ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehen eta jaiegunetan.

Swingak dantzan jarriko du Bilboko Berreginen Museoa (Otsailaren 11n)

Astelehena, 05 Otsaila 2018 09:35

Bidea: Gaurkotasuna

Otsailaren 11n, erakunde bilbotarrak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskaintzen jarraituko du. Jarduera horrek artelanen artean dantza egiteko aukera eskaintzen du.

 

Bilboko Berreginen Museoak ez dio inoiz dantzatzeari uzten, eta, oraingoan, Swing Museoan! ekimen ospetsuarekin dator.Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

 

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

 

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest