Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

Bilboko Berreginen Museoaren Laocoonteak Italiako Padri e Figli erakusketaraino bidaiatu du

Azteazkena, 23 Maiatza 2018 11:57

Bidea: Gaurkotasuna

Comitato di San Florianok Bizkaiko erakundeari bere bildumaren pieza garrantzitsuenetariko bat eskatu zion

Bidaia luze baten ostean, Laocoonte eta bere semeakeskultura-multzoa orain Illegioko Casa delle Esposizioni zentroan dago, erakusketaren egoitzan

 

Joan den maiatzaren 7an, Laocoontek, Berreginen Museoaren Bildumaren pieza adierazgarrienetariko batek, italiar Alpeetako herri txiki bateraino eraman duen abentura hasi zuen, Padri e Figli izeneko aldi baterako erakusketan ikusgai egoteko.

 

2017ko abenduaren amaieran, Bilboko Berreginen Museoari Comitato di San Florianok Laocoonte eta bere semeak eskultura-multzoa maileguan eskatu zion, Padri e Figli (Aita-semeak) aldi baterako erakusketarako.

 

Museoaren Administrazio Kontseiluak mailegua onetsi ondoren, eskulturaren lekualdaketarako beharrezko tramiteak hasi ziren.Horrela, zenbait hilabetez gestioak egin ostean, joan den maiatzaren 7an, TTIko talde bat (artelanak garraiatzeko nazioarteko enpresa) Museora heldu zen, eskultura paketatzeko eta Illegioraino eramateko (Friuli-Venezia Giulia eskualdeko herri txiki bat, Alpe Karnikoen behealdean).

 

Laooconte maiatzaren 8ko goizeko lehen orduan abiatu zen Bilbotik, eta bere ibilbidean Bartzelona, Milan eta Veneziatik pasatu ondoren, maiatzaren 10ean, ostegunean, Illegiora heldu zen.Iritsi bezain laster, eskultura Casa delle Esposizioni zentroan instalatu zen, erakusketaren egoitzan, horretarako berariaz gordeta zeukaten espazioan. Laocoonte eta bere semeak eskultura-multzoak harrera ikusgarri eta hunkigarria egiten die Comitato di San Florianok antolatutako aldi baterako den erakusketa berri honen bisitariei.Laocoonte, bere posizio pribilegiatutik, ez da soilik erakusketaren diskurtsoa hasten duen pieza, baizik eta baita aldi baterako erakusketa iragartzeko irudi nagusia ere.

 

Nazioarteko mailegu hau dela-eta, eta datorren urrira arte eskultura ez dela Bilbora itzuliko kontuan hartuta, Bilboko Berreginen Museoak bideo labur bat prestatu du, eta, bertan, eskultura-multzoaren Italiarako lekualdaketa kontatzen da irudiz.

 

Padri e Figli erakusketa 2018ko maiatzaren 13tik urriaren 7ra arte egongo da ikusgai

Informazio gehiago:www.illegio.it

Facebook:Illegio-Comitato di San Floriano

Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko Akuarela Lehiaketaren 10 urteak ospatuko ditu, Bilbo Zaharra talentuz betez

Azteazkena, 16 Maiatza 2018 12:44

Bidea: Gaurkotasuna

Hitzordua maiatzaren 26an izango da, eta erakunde bizkaitarrak parte hartzeko deia egiten die helduei zein umeei

Lehiaketan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea Berreginen Museoan

Litekeena da irabazleek beren artelanak museoan ikusgai jarri ahal izatea

 

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso" Aire Libreko X. Akuarela Lehiaketa antolatuko du aurten. Interesa daukaten eta margolaritza maite duten guztiek parte hartu ahalko dute, umeek zein helduek. Honezkero 10 urte bete dira Bilbo Zaharreko kaleak talentuz betetzen.Ekitaldia maiatzaren 26an izango da, Bilbo Zaharrean.

 

Oraingo honetan, lehiaketaren helburua hauxe izango da: “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia (eraikinak, plazak, parkeak, bazterrak...)” ondoen islatzen duen artelana aurkitzea.

 

Izen-ematea maiatzaren 21etik 25era bitartean (biak barne) egin ahalko da Bilboko Berreginen Museoan: Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakiko egoitzan, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; edo San Frantziskoko egoitzan, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Halaber, izen-ematea lehiaketaren egun berean (maiatzak 26) ere onartuko da, Bilboko Berreginen Museoan (San Frantzisko kalea 14), 08:30etik 10:00etara. Artistei frogagiri bana emango zaie, eta lehiaketaren egunean aurkeztu beharko dute. Epez kanpo ez da izen-ematerik onartuko.

 

Euskarriari (ohola eta akuarela-papera) San Frantzisko kaleko 14an jarriko zaio zigilua, 08:30etik 10:00etara. Jakin beharra dago euskarriaren alde biek ezin dutela 50 cm baino txikiagoak izan, ezta 116 cm baino handiagoak ere. Egile bakoitzak artelan bakarra aurkeztu ahalko du. Artistek ekarri beharko dute lana egiteko beharrezkoa duten material guztia.

 

Sariak hauek izango dira:

Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €

Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria: 500 €

Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria: 250 €

Umeentzako sari berezia

Berreginen Museoaren margolaritza-ikastaroko ikasleentzako sari berezia.

 

Gaian adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak aukeratuko ditu artelan irabazleak.Gainera, litekeena da aurkeztutako artelanetariko batzuk Berreginen Museoko gela batean ikusgai jartzea.

 

Margolaritzan interesa dutenentzat eta berau maite dutenentzat ekitaldi ezin hobea izango da.

 

Margolaritzaz gozatzera etor zaitez!Bilbo Zaharraz eta arteaz gozatzeko plan aparta.

 

Lehiaketaren oinarrien xehetasun guztiak Berreginen Museoaren webgunean aurkituko dituzu.

 

 

LEHIAKETA

  • Eguna:maiatzaren 26a, larunbata
  • Ordua:0008:30etik 13:30era
  • Derrigorrezkoa da izena aldez aurretik ematea
  • Harremanetarako telefonoa:Mirasol kondea 944150231
  • San Frantzisko 14. 946790255

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute, jardueraz betetako jai batekin

Astelehena, 14 Maiatza 2018 13:00

Bidea: Gaurkotasuna

Euskal Museoak ‘Funtsak bidaian doaz’ bisita gidatua eskainiko du maiatzaren 18an: 17:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz)

Berreginen Museoak, bere aldetik, ‘Artelana bere testuinguruan’ zikloaren edizio bat antolatu du, Museoen Nazioarteko Egunera egokitutakoa: ‘Frejuseko Venus’, maiatzaren 17an, 18:00etan, eta, ‘Laocoonte Illegiora doa’ ikus-entzunezko bidaia, maiatzaren 18tik urriaren 14ra

Jaia biribiltzeko, Bizkaiko bi erakundeok ‘Hiperkonektatutako artelanak’ lehiaketa prestatu dute: parte-hartzaileek Instagram erabili beharko dute museo bien lanen arteko loturak egiteko

Doako jarduerak dira.Euskal Museoko bisita gidatuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefonoan

 

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da urtero.Oraingoan, jaiaren izena honakoa izango da: ‘Hiperkonektatutako Museoak: ikuspegi berriak, publiko berriak’.Hori dela eta, Euskal Museoak eta Berreginen Museoak kultur jardueraz betetako zenbait jardunaldi antolatzea erabaki dute.

 

Euskal Museoak ‘Funtsak bidaian doaz’ bisita gidatua eskainiko du maiatzaren 18an: 17:30ean (euskaraz) eta 18:00etan (gaztelaniaz).Ibilbide bat egingo da Museoaren bildumetan zehar, eta horien bidaiak azalduko ditu, museo barrukoak zein kanpokoak: nola sartzen diren, nola mailegatzen diren edo nola izaten diren erakusketa desberdinen parte.Bisita gidatuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakian.

 

Antolatutako beste jardueratako bat maiatzaren 17an egingo da, 18:00etan, Berreginen Museoan.Erakundeak ‘Artelana bere testuinguruan’ programaren edizio bat egingo du, Museoen Nazioarteko Egunera egokitutakoa, Frejuseko Venus gertutik ezagutzeko.Gainera, maiatzaren 18tik urriaren 14ra, ikus-entzunezko bidaia batez gozatzeko aukera egongo da, Laocoontek museoko bilduma dela medio Bilbotik Italiara egin berri duen bidaia azalduko duena bideo baten bitartez, artelana Illegiora nola mugitu den ikus daiteke, bertako Padre e Figli erakusketarako eramana.

 

Museoen Nazioarteko Egunaren inguruko jardueraz betetako agenda zabala osatzeko, erakunde biek Instagram sare sozialean egingo den lehiaketa bat proposatzen dute:‘Hiperkonektatutako artelanak’ izenburupean, bi museoek bisitariak bilduma deskubritzera joatera gonbidatzen dituzte, bai eta bi pieza aukeratzera ere (Euskal Museoko eta Berreginen Museoko pieza bana), horiek Instagramera igo ditzaten, #obrashiperkonektadas (#hiperkonektatutakoartelanak) traolaz.Parte-hartzaile guztien artean, museo bietako argitalpen/opari-sorta bat eta urtebeteko bazkidetza zozketatuko dira.

 

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak antolatu duten jai kulturala galduko al duzu?Ospatu ezazu Museoen Nazioarteko Eguna.

 

Egun horretan eta asteburuan zehar Museorako sarrera doakoa izango da.

 

Datak agendan apuntatu, eta ez hutsik egin.

Swingak dantzan jarriko du Bilboko Berreginen Museoa (Maiatzak 13)

Astelehena, 07 Maiatza 2018 09:13

Bidea: Gaurkotasuna

Maiatzaren 13an, erakunde bizkaitarrak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskaintzen jarraituko du. Jarduera horrek artelanen artean dantza egiteko aukera eskaintzen du.

 

Bilboko Berreginen Museoak ez dio inoiz dantzatzeari uzten, eta, oraingoan, Swing Museoan! ekimen ospetsuarekin dator.Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

 

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

 

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen antzinako komentuko aztarnategiak ate irekien jardunaldia antolatuko du, bisita gidatu eta guzti

Azteazkena, 25 Apirila 2018 14:28

Bidea: Gaurkotasuna

Berreginen Museoak antolatutako espazioa maiatzaren 12an bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Bizkaiko erakunde honek bisita gidatuak antolatu ditu maiatzaren 12rako. Bisita gidatuak 10:00etan (gaztelaniaz) eta 13:30ean (euskaraz) egingo dira.

Bisita gidatuan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94.415 02 31 telefono zenbakian

 

Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan dagoen altxor arkeologikoa, XV. mendean toki hartan zegoen komentu zaharreko aztarnategia, dohainik bisitatu ahal izango da datorren maiatzaren 12an.Berreginen Museoak, espazioa kudeatzearen ardura duen erakundeak, ate irekien jardunaldia antolatu du 10:00etatik 12:00etara, eta bisita gidatua ere egongo da, 12:00etan gaztelaniaz eta 13:30ean euskaraz. Bisita gidatuetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea 94.415 02 31 telefono zenbakian.

 

Aukera aparta da hainbat metroko sakonera duen eta Bizkaiko ikusgarrienetakoa den hiri-aztarnategi hau ezagutzeko. Historiaz gainezka dagoen espazioa da, eta oraingoan dohainik bisitatu ahalko da. Jarduerak San Frantzisko auzoan egun berean egingo diren beste bi ekitaldirekin bat egingo du. Alde batetik, Berreginen Museoak jada ezaguna den Art Market antolatu du, artistek euren obrak erakutsi eta saldu ditzaketen lekua, alegia. Eta, bestetik, Mariaren Bihotza plazan izango den bigarren eskuko azoka.

 

Aukera galduko duzu?Maiatzaren 12an, goza ezazu San Frantzisko auzoaz.Plan bikaina da, egun berean hiru jardueraz gozatzeko aukerarekin. Zain izango gaituzu!

Berreginen Museoak dei egiten die artistei, euren obrak ikusgai jarri eta saldu ahal izan ditzaten egun batez, museoko aretoetako batean

Osteguna, 19 Apirila 2018 11:36

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakunde honek ART MARKET ekimena antolatu du maiatzaren 12rako, 10:00etatik 15:00etara.

Parte hartu nahi duten artista guztien lana eta esfortzua sustatu nahi ditu kultur ekitaldi honek.

Jarduerak bigarren eskuko azokarekin bat egingo du; azken hori San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan izango da, eta musika eta artea egongo dira ikusgai bertan.

 

Artista zara eta zure obrak sustatu nahi dituzu?Bilboko Artelan Berreginen Museoak ART MARKET antolatuko du maiatzaren 12an, 10:00etatik 15:00etara, eta, bertan, horretarako aukera izango duzu.Bizkaiko erakundea artista bila dabil, euren lanak Museoaren barruan ikusgai jarri eta saldu ditzaten egun batez.Kultur ekitaldi horrekin, artearen alde lan egiten duten pertsona horien guztien lana eta esfortzua sustatu nahi ditu Museoak.Gainera, jarduerak bat egingo du San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan izango den bigarren eskuko azokarekin.Ekitaldian askotariko musika- eta arte-emanaldiak eskainiko dira.

 

Berreginen Museoaren asmoa da artea sortzen diharduten pertsonek aukera izan dezaten erakundearen artista gonbidatuak izateko egun batez.

 

Jakin nahi duzu zelan parte hartu?Hemen duzu informazio guztia

Nahi duten artista guztiek har dezakete parte, eta izen-ematea 2018ko apirilaren 20tik maiatzaren 8ra egin ahal izango da. Horretarako, beharrezkoa izango da dosier labur bat bidaltzea, standean ikusgai jarriko diren obren 3 adibiderekin, baita CVa ere (pdf formatuan), E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

 

Lanak ikusgai jartzeko erabiliko diren standak doakoak dira erabat.Hautatuen zerrenda posta elektroniko bidez jakinaraziko da maiatzaren 8an.

 

Standak egunean bertan muntatuko dira, 08:30ean, eta espazioak (2 x 1,5 m) heldu ahala banatuko dira.Parte-hartzaile bakoitzak bere mahaia edo astoak ekarri beharko ditu muntaketa egiteko, eta eguna amaitutakoan jasoko dira.

 

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikoa jarri da artisten eskura: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Ez zalantzarik izan!Idatzi orain, eta izan zaitez Berreginen Museoko artista egun batez!

Bilboko Berreginen Museoak, Artelana bere testuinguruan ekimenaren 10. urteurrena ospatzeko, Michelangelo – Amor y muerte dokumental ospetsua eskainiko du

Asteartea, 17 Apirila 2018 08:23

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak hileko azken ostegunean egiten du jarduera hau. 80 sarrera banatuko ditu, hitzordu garrantzitsu honetara etortzeko. Sarrerak Museoan bertan jaso beharko dira. (Gaurtik Aurrera)

Doako ekitaldi hau apirilaren 26an izango da, arratsaldeko 18:00etan.

 

Bilboko Berreginen Museoak apirilaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, ospatuko du bere jarduerarik arrakastatsuenetako baten urteurrena: Artelana bere testuinguruan. Bizkaiko erakundean hileko azken ostegunean izaten diren hitzaldi arrakastatsu hauek 10 urte beteko dituzte, eta hori ospatu beharra dago. Hori dela eta, Michelangelo - Amor y Muerte dokumentala ematea erabaki du Museoak, EXHIBITION ON SCREENen laugarren denboraldiko azken dokumentala. Egile hau aukeratu da, Artelana bere testuinguruan ekimenaren lehenengo saioko (2008ko apirilaren 24a) protagonista Michelangeloren Moises izan baitzen.

 

Artelana bere testuinguruan ekimenean Museoko Bildumako piezak aztertzen dira hilean behin, doako hitzaldi eta bisita gidatu baten bidez. Oraingo honetan urrats bat gehiago eman da, eta film luze arrakastatsu bat eskainiko da, bertaratuko direnen harrigarri. Izan ere, 10 urte hauetan programa honetaz gozatu duten 5.000 lagun baino gehiago saritu beharra dago.

 

EXHIBITION ON SCREENen laugarren denboraldiko dokumentalak Michelangelo eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari ospetsuaren bizitza eta obra aztertu ditu.

 

Michelangelo - Amor y Muerte dokumentalak jardunaldi zinematografikoa proposatzen du Florentzia, Erroma eta Vatikanoko kapera eta museo nagusienetan zehar, baita Europako grabatuen eta marrazkien aretoetan zehar ere, Michelangeloren bizitza gorabeheratsua aztertzeko. Figura enigmatiko eta karismatiko hau sakonago ezagutzea da filmaren xedea, dela bere garaikideekin izan zituen harremanen bidez dela legatu artistikoaren bidez.

 

Michelangeloren obra eta prozesu artistikoa modu intimoan aztertzeko gonbita egiten digu dokumentalak; hasi Carrarako harrobietan –Michelangelok bertan lortzen zuen marmola– eta obra berriak egozteko erabili diren teknologia berrietara arte. Dokumental honek Rothschild Brontze harrigarriak hobeto ezagutzeko aukera ere eskainiko digu; izan ere, Cambridgeko akademikoek, urtebetez ikertzen aritu ondoren, 2015ean erabaki zuten Michelangelorenak zirela, mende batetik gorako eztabaida eta gero.

 

Film honetan badira funtsezko ekarpen batzuk ere, hala nola, Martin Gayford eta Jonathan Jone arte-kritikariak, Vatikanoko Museoetako zuzendari-ordea ere azken hori; Arnold Nesselrath irakaslea eta Tania Kovats artista garaikidea.

 

Firenzeko Buonarroti etxea, Carrarako marmol-harrobiak, Medici kapera eta Vatikanoa ageri dira, besteak beste. Toki eder horiek eta Michelangeloren maisulanen bereizmen handiko irudiak uztartu dira, eta ikus-esperientzia harrigarria sortu dute.

 

David Bickerstaffek zuzendu du dokumentala, eta Phil Grabsky izan da ekoizlea, EXHIBITION ON SCREEN serie aitzindariaren zati gisa. Nazioarteko museo eta galeriarik garrantzitsuenekin aritzen direnez lanean, beraien filmetan munduko arterik preziatuena ikus daiteke, artisten biografia zehatzekin konbinatuta. 2011n estreinatu zenetik, milioi bat lagunek baino gehiagok gozatu dute EXHIBITION ON SCREENeko filmez, 50 herrialdetan baino gehiagotan.

 

Urteurren oso berezia denez Berreginen Museoarentzat, publiko leialari eskerrak emateko modu hau aukeratu du.

 

Ekitaldiari buruzko informazioa

•           Data: 2018ko apirilaren 26a.

•           Ordua: 18:00etan.

•           Tokia: Bilboko Berreginen Museoa (San Frantzisko 14)

•           Berregimen Museoan hartu behar da gonbita.

Unisound Bilbao bueltan da! (Apirilaren 14an. Berreginen Museoan)

Osteguna, 05 Apirila 2018 14:10

Bidea: Gaurkotasuna

Unisound Bilbao bueltan da! Talde unibertsitarioen jaialdiak edizio berria ospatuko du apirilaren 11tik 14ra, talde zein bakarlari eta bertako zein kanpoko taldeekin; Madril, Zaragoza, Alicante, Valentzia, Santiago, Vigo, Malaga, Bartzelona, Santander, Burdeos edota Iruñeatik etorriko baitira hainbat talde.

 

Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta ostiral eta larunbateko gauak dj-en saioekin amaituko dira. Gainera, larunbatean Bilborocken ospatuko diren kontzertuak neskez osatutako 3 taldeek eskainiko dituzte.

 

Nobedade bezala, aurten Burdeoseko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa ekimenera batu dira. Izan ere, biek Unisound 2018an parte hartzeko talde bana bidaliko dute, eta euren egoitzetan talde unibertsitario euskaldun batek joko du 2018an zehar.

 

Kontzertuak hurrengo tokietan ospatuko dira: Bilborock, Nave 9, Shake! eta Rocket, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, Berreginen Museoan, BilbaoArte eta Zazpikaleko Euskotreneko geltokian.

 

Ekimen hau ‘Bilbao Ciudad Universitaria’ markoaren barne dago; jarduera ekonomiko eta erakargarriagoa, sortzaileagoa eta kosmopolitagoa den hiriko espiritua estimulatuz, ezaguera eta bikaintasuna bilatzen duen publiko gaztea erakartzea helburu duena.

 

Begiratu hemen ospatuko diren kontzertuak:



Apirilaren 11an, asteazkenean,

19:00 h – Zazpikaleko Euskotreneko geltokiko sarreran

Buenas tardes Comandante (Bilbao, Shoegaze)

VVV (Madrid, Postpunk)

Keniama, (Bilbao, hip hop)

 

Apirilaren 12an, ostegunean,

19:00 h – BilbaoArte

Purple Vellocet (Bilbao, Stoner)

Los Ojos (Zaragoza, Cantabria)

22:00 h – Shake!

Putochinomaricón (Madrid, Electropop)

Ttun Ttun Brigade (Bilbao, Electropop)

MadGirls Djs (Bilbao)

Fetén DJ (Bilbao)

 

Apirilaren 13an, ostiralean,

19:00 h – Bizkaia Aretoa UPV/EHU

Las Selvas (Bilbao, Garaje)

Los Nastys (Bilbao, Garaje)

Wizard (Burdeos math rock)

22:00 h – Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko Auditoriumean (9. Nabean)

Boyanka Kostova (Galicia, Trap)

Los Manises (Alicante, CongoCore)

Palida (Galicia, Electrónica)

Bsn Posse (Málaga, Dubstep)

LaTrini DJ (Canarias)

 

Apirilaren 14an,

19:00 h – Berreginen Museoa

Lester y Eliza (Bilbao, Pop)

Fantastic Explosion (Madrid, Psychopopper)

Hegaz (Pamplona, Rock)

21:00 h – Bilborock

Free The Wheel (Bilbao, Hard Rock)

Las Odio (Madrid, Post Punk)

Somadantina (Club)

00:00 h – Rocket

Esteban y Manuel (Galicia, Psicocumbia)

Alvva DJ (Donostia)

Swingak dantzan jarriko du Bilboko Berreginen Museoa (Apirilaren 8an)

Osteguna, 05 Apirila 2018 08:59

Bidea: Gaurkotasuna

Apirilaren 8an, erakunde bilbotarrak Swing Museoan! jarduera arrakastatsua eskaintzen jarraituko du. Jarduera horrek artelanen artean dantza egiteko aukera eskaintzen du.

 

Bilboko Berreginen Museoak ez dio inoiz dantzatzeari uzten, eta, oraingoan, Swing Museoan! ekimen ospetsuarekin dator.Hilabete bakoitzeko bigarren igandean, 11:30 eta 13:30 artean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtuko da, eta, horrela, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izango dute. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute, doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean, eskulturen artean. Aurreko denboraldiko arrakasta izugarriaren ostean, Swing Museoa Bilboko jarduera izarretako bat izatera heldu da. Gero eta dantzari gehiago etortzen dira Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa, Swingaz gozatzeko. Genero musikal hori Estatu Batuetan sortu zen, 1920ko hamarkadaren amaieran.

 

XX. mende hasierakoak izan arren, swingetik eratorritako dantzak guztiz modan daude. Ez da dantza hutsa: horren atzean, komunitate bat dago, bai eta oso osagai sozial zabala ere, non jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita, uneak partekatzeaz gain.

 

Swing Museoan! ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina, baita ere, dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko: dantza kalera eramateko, edo, kasu honetan bezala, museo batera eramateko, eta pertsonen, artearen, musikaren eta dantzaren topalekua sortzeko.

Bilboko Berreginen Museoak txalaparta tailer bat eta bertsolaritzako beste bat antolatuko ditu Aste Santuan, Basque Fest jaialdiaren barruan

Astelehena, 19 Martxoa 2018 12:00

Bidea: Gaurkotasuna

Euskal kulturaren jaia martxoaren 29, 30 eta 31n helduko da Bizkaiko hiriburura, eta parte-hartzaileei bertsolaritzaren historia ezagutu eta musika tradizionalaz gozatzeko aukera emango die.

Doako jarduera da, beraz, parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea  eta bertaratutako pertsona guztiei utziko zaie sartzen, lekua bete arte.

Ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu:www.basquefest.com

 

Aste Santua bertan dago, eta Bilboko Berreginen Museoa gune nagusienetako bat izango da Basque Fest jaialdiaren barruan. Euskal kulturaren jai aparta martxoaren 29, 30 eta 31n helduko da erakunde bizkaitarrera, txalaparta tailer bat eta bertsolaritzako beste bat ekarriz. Gainera, bertaratutakoek txalapartaren erakustaldi bat ikusi ahal izango dute, instrumentu honen tailerra baino lehen, eta bertsolaritzaren atzean dagoen historia edo bertsoak nola osatzen diren ikusi ,bertsolaritza tailerra baino lehen. Doako jarduera da, lekua bete arte, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.

 

Txalapartaren inguruko saio guztietan, parte-hartzaileek instrumentuarekin eta gainerako parte-hartzaileekin hartu-emana izateko aukera izango dute, txalapartarekin nola moldatu ikasteko. Bertsolaritzari eskainitako jarduerari dagokionez, bertaratutakoek euren bertsoa osatuko dute, tailerrean emango diren azalpenei esker. Azalpenak, euskara, gaztelania edo ingelesez egingo dira.

 

Jardueren datak eta ordutegiak ondorengoak dira:

Martxoaren 29a, osteguna:

- 11:00 bertsolaritza tailerra

-13:00 bertsolaritza tailerra

-18:00-20:00 txalaparta tailerra

 

Martxoaren 30a, ostirala:

-17:00 bertsolaritza tailerra

-19:00 bertsolaritza tailerra

 

Martxoaren 31a, larunbata:

- 11:00 bertsolaritza tailerra

-13:00 bertsolaritza tailerra

 

Ekitaldiari buruzko informazio guztia hemen aurki dezakezu:www.basquefest.com

 

Anima zaiztez eta goza ezazu euskal kulturaz Aste Santuko egunetan zehar Bilboko Berreginen Museoan.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest