Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

KANPOKO AKUARELA MANUEL BALSA “EL RUSO” VIII. LEHIAKETA ARAUTZEKO OINARRIAK

Ostirala, 13 Maiatza 2016 13:49

Bidea: Gaurkotasuna

1.-PARTE-HARTZAILEAK:

Interesa duten guztiek, umeek eta nagusiek parte hartu ahal izango dute.

 

2.- IZENA EMATEA

Ekainak 1etik 3ra, biak barne, izena eman daiteke Bilboko Berreginen Museoan, Mirasol Kondearen kalea, 2an duen helbidean, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara edota San Frantzisko kalea 14an duen helbidean, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era, eta 16:00etatik 19:00etara.

Era berean, antolatzaileek aukera emango dute lehiaketaren egunean bertan izena emateko, Bilboko Berreginen Museoan, San Frantzisko kaleko 14an duen helbidean, 8:30etik 10:00etara.

Artista bakoitzari egiaztagarria emango zaio, eta lehiaketaren egunean aurkeztu beharko du.

Ez da izen-ematerik onartuko ezarritako epetik kanpo.

 

3. LEHIAKETA

Lehiaketa 2016ko ekainaren 4an egingo da, eguraldiak ezinezko ez badu egiten behintzat. Artistek euren artelana egiteko behar duten material guztia ekarri beharko dute, baita astoa ere, epaimahaikideek artelana ikusi eta baloratu dezaten. Parte-hartzaileek artelana egin bitartean sortzen dituzten hondakinak jaso beharko dituzte.

 

4. ZIGILATZEA, FORMATUA E IDENTIFIKAZIOA

Euskarriaren mihisea edo taula zuri kolorekoa izango da, bastidorearen gainean. Euskarria 8:30etik 10:00etara zigilatuko da, Bilboko Berreginen Museoan: San Frantzisko kalea, 14. Izena eman duten momentua gorabehera, parte-hartzaile guzti-guztiek euskarria zigilatu beharko dute adierazitako lekuan eta ordutegiaren barruan.

Aldeek gutxienez 50 cm izen beharko dituzte, eta gehienez 116 cm.

Egile bakoitzak artelan bakarra aurkeztu dezake.

 

5.- GAIA

Gaia Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri paisaia izango da: eraikuntzak, plazak, parkeak, bazterrak… Erabili behar izango den teknika akuarela da.

 

6.- ARTELANAK JASOTZEA

Artelanak 13:00etatik 13:30era jasoko dira. Euskarria zigilatzearekin batera adieraziko zaio artistari artelana zer lekutan eman behar duen. Artelana sinatu gabe aurkeztuko da. Baztertu egingo dira atal hau betetzen ez duten artelanak.

Aukeratu edo saritu ez diren artelanak lehiaketaren egunean bertan jasoko dira: 14:00etik 14:30era, epaimahaikideek ebazpena eman duten lekuan.

 

7.- EPAIMAHAIAREN AKTA IRAKURTZEA

Epaimahaiaren Akta Bilboko Berreginen Museoan irakurriko da 14:00ean, lehiaketaren egunean bertan.

 

8.- EPAIMAHAIA

Epaimahaia osatuko dute: Museoko arduraduna, lehendakari-lana egingo duenak, eta arte plastikoetako aditu bi.

 

9.- SARIAK

-         Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 euro

-         Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria: 500 euro

-         Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria: 250

-         Umeentzako sari berezia

-         Berreginen Museoko marrazketa kurtsoan haritutako ikasleari sari berezia

Saritutako artistek artelana sinatu beharko dute.

 

10.- AUKERATUTAKO ETA SARITUTAKO LANEN ERAKUSKETA

Bilboko Berreginen Museoak beretzat gordetzen du aukeratutako eta saritutako artelanen erakusketa antolatzeko eskubidea –aukeratutako artelanak ezin izango dira 25 baino gehiago izan–. Erakusketa Museoaren egoitzan egingo litzateke, lehiaketaren arduradunek zehaztutako datan. Dena dela, urte hau amaitu baino lehen egingo litzateke erakusketa.

Museoak beretzat gordetzen ditu aukeratutako eta saritutako artelanak erakusteko, era grafikoan erreproduzitzeko eta argitaratzeko eskubideak. Beraz, beretzat gordetzen du aukeratutako eta saritutako artelanekin katalogo bat egiteko eskubidea.

Antolatzaileek artelanak zainduko ditu bere babesean dauden bitartean, baina ez du ardurarik hartuko artelanek kalteren bat jasotzen badute.

Saria ez duten aukeratutako artelanen egileei esango zaie noiz etorri artelanak jaso ditzaten; dena dela, erakusketa amaitu eta hurrengo astean izango da. Saritutako artelanak Berreginen Museoarenak izango dira.

 

11.- ANTOLAKUNTZA

Epaimahaiak oinarri horiek interpretatzeko ardura izango du, baita oinarrietan ezarri ez den gorabeheraren bat ebazteko ere.

Era berean, Bilboko Berreginen Museoak, Lehiaketaren antolatzaileak hain zuen, beretzat gordetzen ditu oinarri horiek aldatzeko edo oinarrietan arautu gabe dauden ekimenei ekiteko eskubideak, betiere horrela lehiaketa arrakastatsuagoa bada.

Lehiaketan parte hartze hutsak oinarriak onartzea dakar.

Bilboko Berreginen Museoak talentuz beteko ditu Bilbo Zaharreko kaleak, Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko VIII. Akuarela Lehiaketarekin

Ostirala, 13 Maiatza 2016 13:40

Bidea: Gaurkotasuna > Ekitaldiak

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko VIII. Akuarela Lehiaketa antolatu du. Bertan, pintura maite duten pertsona interesdun guztiek hartu ahal izango dute parte: haurrek zein helduek.

 

Aurten, lehiaketaren helburua da “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia” eta bertako eraikin, plaza, parke eta bazterrak ondoen islatzen dituen obra aurkitzea. Horretarako, parte-hartzaileek beren trebetasun tekniko eta artistiko guztiak erabili ahal izango dituzte, lehiaketaren gune izango den hiri-inguruari buruzko gaiari lotuta, betiere.

 

Ekainaren 1etik 3ra bitartean (egun biak barne) eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoaren bi egoitzetan: Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakian, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; eta San Frantzisko kaleko 14. zenbakian, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Era berean, lehiaketaren egunean bertan (ekainaren 4an) ere eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoan, 08:30etik 10:00etara.

 

Euskarria (taula eta akuarela-papera) 08:30etik 10:00etara bitartean zigilatuko da, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian.

 

Zenbait sari egongo dira: Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria:   500 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria:   250 €

                                        Umeen sari berezia

                                        Berreginen Museoko marrazketa-ikastaroko ikasleen sari berezia.

 

Pintura maite duten guztiak animatzen ditugu jendetsua izatea nahiko genukeen ekitaldi honetan parte hartzera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak Museoaren webgunean kontsultatu ditzakezue.

 

Eta motorrak berotzeko, egun bat lehenago, ekainaren 3an, Julia Morkechok akuarela-masterclass bat eskainiko du. Hitzordua Museoan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Teknika honen zaleek akuarelari buruz gehiago ikasteko behar diren ezagutzak aurkituko dituzte jardunaldian zehar.

 

_____________________________________________________________________________

 

LEHIAKETA

•           Eguna: larunbata, maiatza 4

•           Ordua: 8.30etatik 13.30etara

•           Izen-emate aurretik

             San Francisco,14: 946790255

BilbaoHistoriko-k gogo handiz Bilbo Zaharra eta San Frantziskoko Merkatura gonbidatzen zaitu larunbat honetan, maiatzaren 14an, eguerdiko 13:00etan!

Azteazkena, 11 Maiatza 2016 11:15

Bidea: Gaurkotasuna > Ekitaldiak

Ohikoa denez, BilbaoHistoriko presente egongo da San  Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Enpresa eta Merkatari  Elkarteak, burutuko duen Bilbo Zaharra  Merkatuan,  Mariaren Bihotz Enparantzan, hurrengo larunbatan, maiatzaren 14an goizeko 10.00etatik 15:00etara arte.

 

BilbaoHistoriko–tik, eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Enpresa eta Merkatari Elkarteak, goiz atseginaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu pertsonalki, TALOtoki zein 60 eskulan, zaharkin, liburu, diska eta abarretako salmenta-postu baino  gehiago ikusten! Guzti hori, Batukada Bitxo do Samba, Sanfran Korue  eta Dj batzuren musikarekin, enparantza, San Frantzisko kalea eta inguruak girotuta.

 

Aurten, “ART Market” jarduera izango dugu, artelanak merkatuko prezioekin Bilboko Berreginen Museoaren barruan. Jardunaldi osoan zehar museoak bere ateak irekiak izango ditu eta sarrera doakoa izango da, eta bertan arte azoka txiki bat aurkituko dugu erakusgai egongo diren artelanak, ilustrazioak, argazkiak, margoak eta abar artistengandik zuzenean erosteko prest.
BilbaoHistorikoren postutan eguerdiko 13.00tan itxaroten zaitugu, gure lagunekin tartetxo gozo bat pasatzeko.

 

Ekintza hauetaz zurekin gozatzea espero dugu, Animatu, zatoz larunbat honetan Bilbo Zaharra Merkatura!!!

“Kevin McClouden Grand Tour ibilbidea” dokumental-hitzaldi zikloa

Azteazkena, 11 Maiatza 2016 10:46

Bidea: Gaurkotasuna > Ekitaldiak

Museoak Mariaren Bihotza elizan bete dituen 10 urteak ospatzeko asmoz 2016rako programatutako jardueren barruan

 

Bidaiaren azken etapan, McCLoudek Greziara bidaiatu zuen, James Stuart britainiar arkitekto eta arkeologoaren eta Nocholas Revelt arkitekto amateurraren (Atenasko aurriei buruzko “Athenian” liburuagatik ezaguna) arrastoei jarraiki.

 

12-05-2016

18:00 h.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest