Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak doako sarrerarekin ospatuko dute Santo Tomas eguna

Asteartea, 20 Abendua 2016 09:13

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren asteazkenean, abenduaren 21ean, nahi duten pertsona guztiak dohainik sartu ahal izango dira Euskal Museora (Unamuno plaza 4) eta Bilboko Berreginen Museora (San Frantzisko kalea 14). Erakunde biek modu horretan ospatuko dute Santo Tomas eguna, euskal egutegiko jairik garrantzitsuenetakoa, Bilboko kaleak jendez beteko dituena, urtero bezala. Aukera ona da, Areatzan egiten den azoka ospetsua bisitatu ostean, gure kultura deskubritzeko Euskal Museoan, edo gizateriaren historia ezagutzeko Berreginen Museoan, plastilinaz egindako erakusketa berriari esker.

Bi museoen ordutegiak hemen kontsultatu ditzakezu: www.euskal-museoa.org eta www.museoreproduccionesbilbao.org

Bilboko Berreginen Museoak pintxoak dastatzeko ibilbidea eskaintzen du, arte eta jai ugariz, gaua heldu arte

Azteazkena, 14 Abendua 2016 13:20

Bidea: Gaurkotasuna

Larunbatean, abenduaren 17an, Bilboko San Frantzisko auzoan, azoka artistikoa, plan gastronomikoa eta gaueko jaialdia egingo dira.

Berreginen Museoa jardueraz beteriko gune bilakatuko da larunbatean, abenduaren 17an, 10:00etatik aurrera. Merkatarien Elkarteak San Frantzisko auzoan antolatutako azoka dela-eta, jardunaldia arte-galeriarekin hasiko da, eta jende guztia dago bertara gonbidatuta.‘Art Market’ delakoak artista gazteek egindako benetako altxorrak ikusteko eta eskuratzeko aukera eskainiko du.Hori guztia, Museoko eskultura ugariak ikusi bitartean egiteko aukera izango da.Sarrera doakoa da, eta 15:00etara arte egongo da irekita.

Erosketak egin ondoren, jaiak ‘Pintxo Montatu’ egitasmoarekin jarraituko du; ibilaldian, auzoko bost taberna esanguratsuenak bisitatuko dira, eta, euskal gastronomiaren zaleak gozarazteaz gain, Berreginen Museoko azken erakusketari buruzko opari txiki bat lortzeko aukera eskainiko da, ibilbidea amaituz gero. Pintxoak identifikatuta egongo dira, eta taberna guztietan ezberdinak izango dira. Bakoitzak 2 € balioko du (pintxoa+potea).Modu paregabea da Museoak Mariaren Bihotza Elizan igaro dituen 10 urteak ospatzeko.

Jardunaldi bikain horri amaiera emateko, ‘Muga ln’ izeneko dantza-emanaldia eskainiko du IE-ATA Dantza Kolektiboa taldeak; izan ere, ‘Gau Irekia 2016’ egitasmoaren barruan antolatutako jardueretako bat da, eta Museoa magiaz beteko du.Taldeak eskainitako dantzaren sentsibilitateaz gozatzeko gune paregabea izango da.Bi emanaldi egingo dira, 20:15ean eta 21:00etan. Emanaldiaren iraupena 15 minutukoa izango da.Hartara, gaua iritsi, eta bertaratutako guztiek jardunaldi bikain batean parte hartu izanaren sentsazioa izango dute.

Berreginen Museoak 2016-2017 bigarren hiruhilerako marrazketa eta pintura ikastaroetarako matrikula-epea ireki du

Azteazkena, 14 Abendua 2016 11:18

Bidea: Gaurkotasuna

Las matrículas para las 125 plazas que se ofertan se pueden formalizar entre los días

7 y 16 de diciembre, las de renovación, y del 20 de diciembre al 3 de enero para nuevas matrículas.

Bilboko Berreginen Museoak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak, marrazketan eta pinturan prestakuntza jasotzeko aukera eskaintzen du aurten ere, 2016-2017 ikasturteko ikastaroen deialdiarekin.

Ikasturtean zehar, marrazketa natural, akuarela, olio eta berniz eta akrilikoen trebetasunak garatuko dira; era berean, beste hainbat alderdi ere landuko dira: marrazketa eta sormenezko proiektuetarako teknikak eta materialak, beste prestakuntza zentroetarako (unibertsitateak eta arte-eskolak) sarrera-probak prestatzea, eta abar.

Ikastaroak marrazketa gustuko duen edozein pertsonari daude zuzenduta, baita Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan bereizten dira:         

Urtarrilaren 10etik martxoaren 24ra

Klaseek bi orduko iraupena dute, eta honako txandak ezarriko dira:

Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era / Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era

Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era / Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era

Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara

 

Matrikularen prezioa 95 eurokoa da hiruhileko.

Pentsiodun, erretiratu, minusbaliotasun duen pertsona, familia ugariko kide, langabe eta ikasleentzat 65, 130 eta 195 eurokoa izango da, hiruhileko bat, bi edo hirurako, hurrenez hurren.

Matrikulak Berreginen Museoan (San Frantzisko 14, Bilbo) bete ahal izango dira.

BILBOKO BERREGINEN MUSEOA

San Frantzisko 14

Telefonoa: 94 6790255

www.museoreproduccionesbilbao.org

Matrikulen ordutegia:asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

2016ko Gabonetako Tailerrak Museoan

Astelehena, 05 Abendua 2016 10:15

Bidea: Gaurkotasuna

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak antolatutako Gabonetako jardueretan parte ahal izango dute txikienek, abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an. Eman izena abenduaren 12tik aurrera!

Gabonetako oporrak iristear daude, eta Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak Gabonetako tailerrak antolatu ditugu, txikiak minutu batean ere asper ez daitezen.Abenduaren 26an, 27an, 28an eta 29an izango dira, 10:00etatik 13:30era. Lehenengo bi egunetan, Berreginen Museoan izango dira; beste bietan, ordea, Euskal Museoan.Jarduerak bi museoetako aldi baterako erakusketen (Gizateriaren plastihistoria eta Estereoskopiak 16+16) ingurukoak izango dira.Horrez gain, parte-hartzaileek sukaldean esperimentatu ahal izango dute, euskal plater tradizionala prestatuta.Egutegia honako hau izango da:

-          Abenduak 26:Arbela txangoan (Berreginen Museoa)

-          Abenduak 27:Plastililuratu (Berreginen Museoa)

-          Abenduak 28:Superkalifragilistikoestereoskopikoa (Euskal Museoa)

-          Abenduak 29:Bapo bapo (Euskal Museoa)

Prezioa 5 €-koa da eguneko, eta izena eman behar da aldez aurretik (abenduaren 12tik aurrera).Tailerrak euskaraz izango dira, eta desberdinak izango dira egunero. Hala ere, batak bestearekin zerikusia izango dute; beraz, egunero etortzera animatzen zaituztegu, edo, behintzat, museo bakoitzeko bi jardunaldietara.

Zalantzak edo galderak argitzeko:944 150 231 edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. , astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.

Zain gaituzue!

Oinarrizko informazioa:

Egunak:abenduaren 26, 27, 28 eta 29an.

Ordutegia:10:00etatik 13:30era

Hizkuntza:euskaraz

Prezioa:5 € egunean, parte-hartzaile bakoitzeko

Adina:8 urtetik 12 urtera

Aurretiazko inskripzioa:12tik aurrera, eta abenduaren 21era arte (944 150 231 edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. )

info+:www.museoreproduccionesbilbao.org eta www.euskal-museoa.org

Gizateria plastilinazkoa bihurtu da, Bilboko Berreginen Museoan

Ostirala, 02 Abendua 2016 09:34

Bidea: Gaurkotasuna

Erakusketa berri honek historiako une paregabeak irudikatzen ditu, eta 2016ko azaroaren 21etik 2017ko otsailaren 5era bitartean ikusi ahal izango da

Bilboko Berreginen Museoak eskaintzen duen erakusketa berrian, plastilinaz egindako artelanak daude ikusgai, eta gizateriaren historian zehar egindako bidaia irudikatzen dute, Bilbotik irten gabe. Erakusketa 2016ko azaroaren 21etik 2017ko otsailaren 5era bitartean bisitatu ahal izango da.

Plastilinaz egindako 20 diorama dira, eta, horien bitartez, historiako 20 une garrantzitsuren berri ematen da.Hortxe ikus daitezke, adibidez, soldadu greziarrak eta Troyako zaldia, Nazareteko Jesus gurutzean, Amerikaren deskubrimendua edo gizakia ilargira heldu zen unea. Horiek dira Educa Fundazioak eta Plastiartek garatutako eta orain Berreginen Museoan ikusgai dagoen proiektu honetan jasotako gertakari historikoetako batzuk.

Helduek umeak balira bezala gozatuko dute, eta txikienek, berriz, gizateriaren historia modu dibertigarrian ezagutuko dute; izan ere, eurek sarritan erabiltzen dute material hori, plastilina.

Plan aparta, inguru paregabean: Mariaren Bihotza elizan. Piezak Berreginen Museoko hainbat gunetan daude jarrita, eta, gainera, MontaTU izeneko aldi baterako erakusketa ere ikusi ahal izango da bertan.

Bilboko Berreginen Museoan emango dira BilbaoHistorikoak antolatutako 2016. urteko Bihotza Sariak

Azteazkena, 30 Azaroa 2016 09:00

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren ostiralean, abenduaren 2an, Bilboko Berreginen Museoan 2016ko Bihotza Sariak emango dira, 13:00etan. Sarituak hedabide ugaritako ordezkariek hautatutako profesionalak eta erakundeak dira, gainerakoei laguntzeko egindako lanagatik nabarmendutakoak.

Horiek horrela, hedabide kolaboratzaileetako kazetariek osatutako epaimahaiak lagunduta, honako sari hauek banatuko dira:

-          Bihotza Inklusio Saria:pertsona guztien inklusiorako bihotzez eta arrakastaz kudeatutako erakundeari ematen zaio saria, batez ere talde ahulenekin edota gizarte-bazterketako arriskupean daudenekin aritzen badira.Aurten, ADSIS Fundazioari emango zaio.

-          Bihotza GKE-en KUDEAKETA Saria:saria jarduera eta ibilbideagatik nabarmendu den GKEari ematen zaio, gizartetik hartutako baliabideen kudeaketa onean oinarrituta.Aurten, APNABI Autismo Bizkaia erakundeari emango zaio.

-          Bihotza Merkataritza Saria:lanean izandako inplikazioagatik eta kausa solidarioekiko babesagatik nabarmendu den saltokiari, merkatariari edota merkataritzako taldeari ematen zaio.Aurten, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari emango zaio.

-          Bihotza Erretiro Aktiboa Saria: ibilbide profesionala amaitu ostean, bizitza aktibo eta solidarioa suspertzearen alde lanean aritu den pertsonari edo erretiratutako pertsonen taldeari ematen zaio. Aurten, SECOT – Lankidetza Teknikorako Seniorrak erakundeari emango zaio.

-          Bihotza Bizkaiko Ekintzailetza Saria:ekintzailetzarekiko edota berriki ekindako jarduera baten arrakastarekiko babesa adierazten duen erakundeari ematen zaio, baldin eta enpresak elkartasunaren aldeko apustua egiten badu.Aurten, AZERI NATURA erakundeari emango zaio.

-          Bihotza Bizkaiko Ibilbidea Saria:ekimen solidarioa denboran zehar hazi, proiektatu eta mantendu duen erakundeari edo profesionalari ematen zaio.Aurten, SABIN IPIÑA jaunari emango zaio.

-          Bihotza Komunikazioa Saria:ibilbideagatik, informatzeko ekimenagatik edota hedabideetan gaur egungo gizarte- eta elkartasun-arloa hedatzeagatik nabarmendu den komunikabideari edota profesionalari ematen zaio.Aurten, Ramón Bustamante jaunari emango zaio.

Ekitaldi paregabea izango da, eta enpresako, merkataritzako, negozioetako, patronal eta sindikatuetako, erakundeetako, instituzioetako, arlo profesionaleko, komunikazio agentzietako, elkarteetako, kultura fundazioetako eta GKE-etako ordezkariak bertaratuko dira.

Zazpi egun iraun duen urtebetetzea

Asteartea, 29 Azaroa 2016 09:37

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko Berreginen Museoak X. urteurrena ospatu du Mariaren Bihotzaren Elizan, hotsandiko ospakizun batekin

Urtebetetzeko jai klasiko batekin eta “Gizateriaren plastihistoria” erakusketaren inaugurazioarekin hasi zen dena.Bilboko Berreginen Museoko lagun ugari eta Bilboko gizarteko pertsona ospetsu asko bertaratu ziren, eta Museoko presidente eta Bilboko Udaleko Kultura zinegotzi Nekane Alonsok, Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko koordinatzaile Sorkunde Aiarzak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarriak erakundea zoriontzeko hitz politak esan zituzten.

Hasierako ekitaldi handiaz gain, ospatzeko egun gehiago izan ditugu, eta jarduera ugari egin dira.Bisita-tailerrak egin dira, helduek haurrek bezala gozatu zezaten, eta Obra bere Testuinguruan egitasmo klasikoa ere gauzatu da; oraingo honetan, Delfosen Aurigaren inguruan izan zen, eta oinarriaz eta estatuaz, indusketaz, Delfosen santutegiaz eta abarrez hitz egin zen bertan. Beti bezala, entzuleak adi egon ziren, eta Itziar Martijak programatutako gainerako jardueren berri ere eman zien.

Horrela, bada, kandelen argipean egindako bisitaren txanda ere iritsi zen. Museoan sortzen den magiagatik, beti lepo betetzen den hitzordua izaten da.Obretan inspiratutako testuak irakurri bitartean piezak kandelen argiarekin soilik ikusi ahal izatea aukera paregabe eta zoragarria da.

Asteburuan, jaiak ezin zuen etenik izan, eta, hortaz, Museoak Fair Saturday mugimendu ospetsuari egin zion ongietorria. Goizean, arte solidarioko jaialdia egin zen, eta artista asko bertaratu ziren; horrek asko alaitu zuen eguna. Arratsaldean, dantza-eskolak eman ziren.Parte-hartzaile asko izan zituzten Latino eta Swing modalitateek, eta bertaratutakoek aldakak mugitu zituzten musikaren erritmopean, gozamen betean.

Ganso & Cia konpainiak amaiera bikaina eman zion jardunaldiari, WALKMAN ikuskizunarekin. Familian gozatzeko moduko igandea izan zen, eta eskulturek ere egin zuten barre.Une oro algarak izan ziren ikuskizunean, eta heldu zein haurrek hartu zuten parte, txalo-zaparrada batekin amaitu zen arte.

Museoaren izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu egunero gurekin gozatzen duzuenoi eta Mariaren Bihotzaren Elizan igarotako 10 urte hauek ospatzeko maitasun handiz antolatu ditugun jardueretan parte hartu duzuenoi.

Eskerrik asko denoi!

Bihotza Sariak Berreginen Museoan

Ostirala, 25 Azaroa 2016 10:11

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren abenduraren 2an, Bihotza Sariak banatuko dira Bilboko Berreginen Museoan. Laister izango duzue informazio gehiago!

Fair Saturday ekimenak artez eta dantzaz beteko du Bilboko Berreginen Museoa

Ostirala, 25 Azaroa 2016 09:21

Bidea: Gaurkotasuna

Beharrizan handiena dutenei laguntzeko jardunaldia, jaialdi solidario baten eta dantza-klaseen erritmopean

Larunbat honetan, hilaren 26an, Bilboko Berreginen Museoak bat egingo du Fair Saturday mugimenduarekin. Izaera kultural eta sozialeko korronte globala da, artistek eta kultur erakundeek garatutakoa; hain zuzen ere, artista eta erakunde horiek hainbat emanaldi eskainiko dituzte azaroko azken asteburuan, GKE edo proiektu sozialen bat babesteko. Oraingo honetan, 300 ekitaldi baino gehiago izango dira, 62 hiritan baino gehiagotan.

Ekitaldi horietako bi Museoan izango dira, eta bildutako diruak EREITEN eta ANESVAD erakundeei laguntzeko balioko du. Goizari ekiteko, FAS (Arte Solidarioaren Jaialdia) izango dugu 10:00etan. Museoko zenbait tokitan, 30 artistaren lanak egongo dira ikusgai, eta bi hitzaldi eskainiko dira, bai eta jaialdiari amaiera emango dion kontzertu bat ere. Standak doakoak dira, baina artisten salmentetatik eta musikariek bildutako dirutik lortutako etekinen %10 Ereiten ikasle-elkartearentzat izango da (Sahararen aldeko UPV/EHUko ikasleen elkartea).

-          10:00etan. Ateak irekiko dira.30 artistek eta Ereiten elkarteak euren lanak erakutsiko dituzte, museoko zenbait tokitan banatutako mahaietan. 

-          10:30ean.EREITEN elkartearen hitzaldia:Susurros en el desierto:La subsistencia de un pueblo (Xuxurlak basamortuan: herri baten biziraupena).

-          12:00etan.Javier San Martínen hitzaldia:Bandera Negra (Bandera Beltza).

-          13:00etan.Kontzertua:Roger Destroyer.

17:00etatik aurrera, erritmo latinoak eta swinga ikasteko eta dantza egiteko unea helduko da, ANESVADen alde.Dohaintza-sarrera 10 €-koa izango da, eta, dantza-klaseak amaitzean, Berreginen Museoan bertan, ikasitakoa inguru paregabe batean praktikatzeko aukera egongo da, eskulturen artean.

-          17:00etan. Erritmo latinoen klasea. 

-          18:00etan. Swing-klasea. 

-          19:00etan. Dantzaldia, ikasitakoa praktikan jartzeko.

Zalantzarik gabe, merezi duen plana da; izan ere, poza bikoitza da: ezohiko jarduerez gozatzea, eta beharrizana duenari laguntzea.

Delfoseko Auriga izango da protagonista ostegunean, Bilboko Berreginen Museoko “Artelana bere testuinguruan” zikloko hitzaldian

Ostirala, 18 Azaroa 2016 10:45

Bidea: Gaurkotasuna

Hilean behin, programak Museoko bildumako piezak aztertzen ditu, hitzaldi baten eta doako bisita gidatu baten bidez. Ostegun honetan, azaroaren 24an, Delfosko Auriga izango da hitzaldiko obra gonbidatua. Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutzeko aukera daukagu.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest