Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

Erakusketa berri bat zabalduko du Bilboko Berreginen Museoak, eta, lehen aldiz, bi tokitan banatuko du

Osteguna, 15 Azaroa 2018 13:21

Bidea: Gaurkotasuna

Arkeologi Museoarekin eta Euskal Museoarekin elkarlanean ekoitzi du Plazaren bihotzean. El tesoro de San Francisco

Aurkezpenean izan dira Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, eta Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia

Erakusketa honetan, bost mendeko historia duen aztarnategia izango dugu ikusgai, eta, horrez gainera, indusketetan aurkitu diren piezak erakutsiko dira, hala nola komentuko elizako ehorzketa-objektuak eta kuarteleko objektuak

Erakusketa hau bi egoitzatan erakutsiko da: Berreginen Museoan eta Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian

2018ko azaroaren 15etik 2019ko maiatzaren 26ra egingo du erakusketa Bizkaiko erakundeak

 

Bilboko Berreginen Museoak aldi baterako erakusketa berritzaile bat aurkeztu du; izan ere, Plazaren bihotzean. El tesoro de San Francisco bi egoitzatan erakutsiko da, estreinako aldiz. Batetik, Mariaren Bihotza plazako Aztarnategian, Bilboko San Frantzisko auzoan. Bizkaiko instituzioak kudeatzen du gune hori, 2016ko maiatzaren 2an ireki zenetik. Toki magikoa dugu, XV. mendera eramaten baikaitu, eta, hain zuzen ere, mende horri buruzkoak deskubrituko dituzte ikusleek erakusketa honi esker. Bestalde, Berreginen Museoan bertan erakutsiko dira aztarnategia induskatzeko lanetan aurkitu diren zenbait objektu. Gainera, toki horri eta gaur egungo Bilbori buruzko estanpak, grabatuak eta objektuak erakutsiko dira.

 

Aipa dezagun, labur-labur, Aztarnategiaren ibilbidea. 2000. urtean, Bilboko Udalak, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak eraberritzeko planaren barruan, zenbait esku-hartze egin nahi zituen Mariaren Bihotza plazan. Besteak beste, lurraren azpian parking bat eraikitzeko plana zerabilten buruan. Edonola ere, ustezko arkeologia eremua zen hura. Agiri zaharren arabera, bi eraikin historiko egon ziren han: lehenik, San Frantziskoren komentua, eta, ondoren, Alfontso printzearen kuartela. Hori dela-eta, 2005. urtean, lanei ekin aurretik, Foru Aldundiko eta Udaleko arduradunek gunea miatzea erabaki zuten, egoera hobeto ezagutze aldera. Zenbait ikerketa egin ostean, gaur egun ikusgai ditugun aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten.

 

Mariaren Bihotza plazako Aztarnategia izan dadila erakusketaren diskurtsoaren ardatz nagusia, hala nahi du Bizkaiko instituzioak. Diskurtso hori elkarlanean ekoitzi da, Arkeologi Museoarekin eta Euskal Museoarekin batera, eta erakusketa 2018ko azaroaren 15etik 2019ko maiatzaren 26ra egongo da ikusgai.

 

Alfontso printzearen kuartelaren (1861-1929) aztarnak erakutsiko dira. Indusketa-lanei esker, kuartelaren atzealdea ikusteko aukera izango dugu, eta argitara aterako dira, orobat, eraikin erantsien parte ziren zenbait egitura, gaur egun Mirasol Kondearen kalera ematen dutenak. Azpimarragarria da kuarteleko putzua; Komentuko Klaustro zaharraren erdian dago, gutxi gorabehera. Kuartela zen haren jabe, ez monastegia, baina, seguru asko, kuartelaren lehen urteetan eraiki zuten, eta, litekeena da, militarrek, ahal zen heinean, aurrez fraileek egindako zulaketa baliatu izana.

 

San Frantzisko komentuan bizi ziren fraileen aztarnak ere bildu dira erakusketa honetan. Bizkaiko eraikin erlijioso guztiz garrantzitsuetako bat dugu komentua. Ondorioz, hiriko familia askok hori aukeratu zuten beren gorpuak ehorzteko, eta bertan eraiki zituzten beren kaperak. Hainbat eskola irakasten ziren komentuan: filosofia, latina eta teologia. Gaur egundaino gorde diren komentuaren aztarnen artean, elizaren aztarnak dira denetan zaharrenak, XV. mendearen amaieran eraiki zen-eta. Elizak nabe bakarra zuen, 13 metro luze zituen, eta bosna kapera zituen erdiko espazioaren bi aldeetan. Aldare nagusitik gertuen dagoen kaperan, Arbolantxa familia hobiratu zuten, Frantziskotarren ongile nagusia, eta haien parean, Epistolan, Arbieto familia ehortzi zuten.

 

Klaustroa dugu komentuko beste gune azpimarragarri bat: XVII. mendearen erdialdean eraiki zuten, eta, gaur egun ere, ederki nabarmentzen da aztarnategian. Komentua bera XV. mendearen amaieran eraiki zen, eta izango zuen klaustroren bat, toki berean beharbada, baina bi mende beranduago eraberritu zuten. Lehen klaustroak itxura gotikoa zuen; eraberritze-lanetan, ordea, garaiko kutsu klasizista gehitu zioten, eta osorik berrantolatu zuten espazioa. Hala, lau lorategitan banatu zuten patioa, eta erdiko gurutzean ur-zulo txiki bat ipini. Lorategiaren perimetroak ikusgai daude oraindik ere.

 

Plazaren bihotzean. El tesoro de San Francisco erakusketan, gainera, gertutik ikusiko ditugu aztarnategian aurkitu diren zenbait aztarna arkitektoniko. Adibidez, aldi baterako erakusketan erakutsiko dira bere garaian klaustroa eta eliza apaintzeko erabilitako harlanduak. Besteak beste, halakoak erakutsiko dira: kapitelak, letra gotikoen inskripzioak gordetzen dituzten aztarna epigrafikoak (adibidez, pieza bateko inskripzioan hauxe jartzen du: “…MUR…T…”), eta urre eta pigmentu gorrien arrastoak gorde dituzten adreiluak eta bestelako dekorazio-elementuak.

 

Azkenik, hirugarrendarren aretoa ikusteko aukera izango da, Frantziskotarren Hirugarrendarren Ordenako kideen aretoa, zeina 1614an sortu baitzen komentuan. Ikusgai daude, orobat, atezaindegia eta simaurtegia.

 

Bilboko Berreginen Museoan erakutsiko da erakusketaren bigarren zatia, eta museoan bertan eros daiteke hori ikusteko sarrera. Museoan, pieza berezi eta historiaz beteak erakutsiko dira. Adibidez, hantxe egongo da 20 eta 40 urte bitarteko emakume baten burezurra. Elizan aurkitu diren giza gorpuzkien artean, horixe da ondo gorde den bakanetako bat. Guztira, 108 hilobi aurkitu dira elizaren barruan, baina gorpuzkiak askoz gutxiago dira; izan ere, lurraren osaketak hezurrak hondatu ditu. Hilobi batzuk lau aldiz erabili ziren, eta, ohiturak hala aginduta, burua ekialderantz zutela lurperatu zituzten hildakoak, zerura begira. Gehienek, gainera, bularraren edo pelbisaren gainean zeuzkaten besoak, gurutzaturik. Burezurraren ondoan ipintzen zitzaizkien hilobiratze-hatuak: lepokoak, eskumuturrekoak, gurutzeak eta errosarioak.

 

Bestalde, Berreginen Museoan erakutsiko dira, orobat, indusketa-lanetan aurkitu diren beste zenbait pieza, kuartelari dagozkionak, adibidez, granada bat, berunezko munizioa eta berunezko zigilu bat, zeinak inskripzioak baititu bi aldetan: “artilleria” eta “piroteknia militarra”, horixe diote.

 

Azkenik, bestelako piezak ere bilduko dira Museoan: txanponak, Felipe II.aren garaikoak, Iruñean eginak 1561 eta 1574 bitartean; XIX. eta XX. mendeko beirazko botilak, garaian botikak gordetzeko erabiltzen zirenak, eta bestelako zeramika-pusketak, garaian garaiko eguneroko bizitzaren erakusgarri.

 

Plazaren bihotzean. El tesoro de San Francisco: horra hor bere garaian Bilboko eta Bizkaiko toki guztiz enblematiko bat izandakoaren isla. Horra hor hainbat urtez ezkutuan egondako aztarnategia ezagutzeko aukera, bisitarien eskura.

Bilboko Berreginen Museoak 12 urte beteko ditu, eta ospakizun gisa, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia kandelekin soilik argiztatuko du

Azteazkena, 14 Azaroa 2018 09:37

Bidea: Gaurkotasuna

Bisita berezi hau azaroaren 21ean izango da, 18:00etan. Mariaren Bihotza plazako aztarnategia ikusi ahal izango da, argiztapen ezohiko baten pean. Aldez aurretik egin beharko da erreserba, 94 415 02 31 telefono zenbakian.

 

Hamabi urte pasatu dira dagoeneko, Bilboko Berreginen Museoa ireki zenetik Mariaren Bihotzaren elizan, 2006ko azaroaren 21ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesari esker. 12 urte geroago, Bizkaiko erakundea nabarmendu egin da, daukan ekimen nahiz erakusketa jardun bizia dela-eta. Eskultura klasikoen kopiek osatutako erakusketa iraunkorra, aldi baterako erakusketak, “Swing Museoan!” eta “Obra bere testuinguruan” jarduera arrakastatsuak... Horiei esker, Berreginen Museoa kultur erreferentziako tokia bihurtu da. Espazio horretan, alderdi klasikoak (erakundearen ordezkari) bat egin du inguruko kultura aniztasunarekin, hainbat alorretan elkarrekin lan egitea sustatuta.

 

San Frantzisko auzoan eman dituen 12 urteak ospatzeko, Berreginen Museoak bisita berezia antolatu du, “kandelen argipean”. Hitzordua datorren asteazkenean izango da, azaroaren 21ean, 18:00etan, eta aukera emango digu San Frantziskoko antzinako komentuaren zein Alfontso printzearen kuartelaren aztarnak ezagutzeko, kandelekin soilik argiztatuta.Eraikinei buruzko testu garaikideen irakurketekin osatuko da bisita, Itziar Martijaren eskutik.Komentuaren eta kuartelaren historia kontatuko da, haietan ibili zirenen narrazioen bitartez.Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakian.

 

Berreginen Museoaren aurrerapena eta hedapena zor dizkiegu, neurri handi batean, bisitatzera etortzen diren pertsona guztiei.Horregatik, Berreginen Museoak, jarduera honen bitartez, eskerrak eman nahi dizkie azken 12 urte hauetan zentrotik pasatu diren pertsona guztiei.Museoaren berezko erakusketa eta ekintzez gain, ehunka jarduera antolatzen dira bertan; horietariko askok lotura estua dute erakundearen kokalekua den auzoko bizitzarekin.Era berean, San Frantziskon eta Bilbo Zaharrean antolatutako kultur lehiaketa gehienen egoitza izan da eliza: “Bilbo Zaharra, kulturarako zubia” (ekimen horretako jarduerarik jendetsuena “Tattoo Adicts” izan zen), “BAD”, “Zinegoak” eta “Fair Saturday”, adibidez.

 

Bestalde, ekitaldiak hartzeko espazio gisa, Museoak askotariko ekimenak hartu ditu: liburu aurkezpenak, moda desfileak, zinema grabazioak, pintxo aurkezpenak, hitzaldiak eta abar.

 

Oraingoan, kandelen argipean gozatuko dugu pastelaz.

 

“Kandelen argipean” bisitaren fitxa teknikoa:

Eguna:azaroak 21

Ordua:18:00etan

Lekua:Bilboko Berreginen Museoa

Prezioa:Dohainik

Aurretiazko izen-ematea: 94 415 02 31

Swingez betetako igandea berriz ere Bilboko Berreginen Museoan (Datorren igandean, azaroaren 11n)

Astelehena, 05 Azaroa 2018 14:40

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren igandean, azaroaren 11n, Bizkaiko erakundeak hirirako plan paregabe bat eskainiko dizu: artelanen artean dantza egitea, Swing Museoan! ekimen jada finkatuaren baitan.

 

Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

 

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

 

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

 

Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

 

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.

Cnidoko Afrodita izango da Berreginen Museoaren “Artelana bere testuinguruan, JEP edizio berezia” protagonista, urrian

Osteguna, 18 Urria 2018 14:42

Bidea: Gaurkotasuna

Oraingo honetan, ekimena Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da

Bizkaiko erakundeak bere hitzaldi arrakastatsua antolatuko du, arte grekoan biluzik dagoen jainkosa baten monumentuaren lehen eskulturari buruz hitz egiteko. Hitzaldi eta bisita batekin (osteguna, hilak 25, 18:00etan, sarrera doan), bere erreferentzia artistiko eta historikoak aztertuko dira

 

Urriaren 25ean (osteguna), hitzaldiak obra gonbidatu bat izango du, 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko pentsatuta berariaz, Cnidoko Afrodita, hain zuzen ere. Mota honetako ekimenei esker, Bilboko Berreginen Museoak bere bilduman dituen piezak sakonago ezagutu ditzakegu. Hitzaldia, doakoa, 18:00etan hasiko da.

 

Oraingo honetan, Itziar Martijak, Museoko teknikariak eta hitzaldiaren arduradunak, Praxitelesek K.a. IV. mendean zizelkatu zuen pieza honi buruz hitz egingo du. Arte grekoan biluzik dagoen jainkosa baten monumentuaren lehen eskultura da –Cnidoko Afrodita–, eta bere eragina garrantzi handikoa izan zen, ez soilik arte grekoarentzat, baizik eta mendebaldeko tradizioarentzat, bere osotasunean. Asko izan ziren bere berrikuntzak, eta, guztien artean, batek milurtekoetan zehar iraun behar zuen infinitura arte imitatua eta berriro interpretatua izan zedin, bai sorkuntza paganoetan, bai kristauetan. Cnidoko Afroditaren jarrerari buruz ari gara; bertan, jainkosak, bere biluztasunean harrituta eta sentibera, pubisera eramaten ditu eskuak.

 

Zein izan zitekeen keinuaren esanahia eskultorearen garaian? Zer zentzutan erabili zen, ondoren, kristau munduan? 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien ospakizunaren harira eta Praxitelesek egindako estatua abiapuntu gisa hartuta, “Artelana bere testuinguruan” programak kasto hitza mota honetako irudiak definitzera eraman zuen keinuaren esanahi ezberdinak errepasatuko ditu, eta bera K.a. IV. mendetik gure XXI. mendera arte mendebaldeko artean hedatzen da. Bertaratutakoek lan honen xehetasun guztiak deskubritu ditzakete, hitzaldi entretenitu baten bitartez.

 

Ekimena eskultura modu zuzenean begiratzea uzten duen bisita batekin osatuko da. Zikloa, jada, Museoaren programaren erreferente bihurtu da, bere alderdi pedagogiko eta kulturalean finkatuz. Bilboko Berreginen Museoa, 2006ko azaroan Mariaren Bihotzaren eliza zaharraren gaur egungo egoitzan berriz irekia, Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Orain dela 80 urte sortua, bere generoan onenetakoa da, ikusgai dituen kopien aukeraketa eta kalitateagatik.

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: osteguna, 2018ko urriaren 25a

•           Ordua: 18:00etan

•           Tokia: Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera doan; ez da aurrez hitzordua eskatu behar.

 

Museoaren ordutegi orokorra:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehen eta jaiegunetan.

Knidoko Afrodita izango da Berreginen Museoaren “Obra bere testuinguruan, JEP edizio berezia” protagonista, urrian

Osteguna, 18 Urria 2018 14:38

Bidea: Gaurkotasuna

Oraingo honetan, ekimena Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da

Bizkaiko erakundeak bere hitzaldi arrakastatsua antolatuko du, arte grekoan biluzik dagoen jainkosa baten monumentuaren lehen eskulturari buruz hitz egiteko. Hitzaldi eta bisita batekin (osteguna, hilak 25, 18:00etan, sarrera doan), bere erreferentzia artistiko eta historikoak aztertuko dira

 

Urriaren 25ean (osteguna), hitzaldiak obra gonbidatu bat izango du, 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko pentsatuta berariaz, Knidoko Afrodita, hain zuzen ere. Mota honetako ekimenei esker, Bilboko Berreginen Museoak bere bilduman dituen piezak sakonago ezagutu ditzakegu. Hitzaldia, doakoa, 18:00etan hasiko da.

 

Oraingo honetan, Itziar Martijak, Museoko teknikariak eta hitzaldiaren arduradunak, Praxitelesek K.a. IV. mendean zizelkatu zuen pieza honi buruz hitz egingo du. Arte grekoan biluzik dagoen jainkosa baten monumentuaren lehen eskultura da –Knidoko Afrodita–, eta bere eragina garrantzi handikoa izan zen, ez soilik arte grekoarentzat, baizik eta mendebaldeko tradizioarentzat, bere osotasunean. Asko izan ziren bere berrikuntzak, eta, guztien artean, batek milurtekoetan zehar iraun behar zuen infinitura arte imitatua eta berriro interpretatua izan zedin, bai sorkuntza paganoetan, bai kristauetan. Knidoko Afroditaren jarrerari buruz ari gara; bertan, jainkosak, bere biluztasunean harrituta eta sentibera, pubisera eramaten ditu eskuak.

 

Zein izan zitekeen keinuaren esanahia eskultorearen garaian? Zer zentzutan erabili zen, ondoren, kristau munduan? 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien ospakizunaren harira eta Praxitelesek egindako estatua abiapuntu gisa hartuta, “Obra bere testuinguruan” programak kasto hitza mota honetako irudiak definitzera eraman zuen keinuaren esanahi ezberdinak errepasatuko ditu, eta bera K.a. IV. mendetik gure XXI. mendera arte mendebaldeko artean hedatzen da. Bertaratutakoek lan honen xehetasun guztiak deskubritu ditzakete, hitzaldi entretenitu baten bitartez.

 

Ekimena eskultura modu zuzenean begiratzea uzten duen bisita batekin osatuko da. Zikloa, jada, Museoaren programaren erreferente bihurtu da, bere alderdi pedagogiko eta kulturalean finkatuz. Bilboko Berreginen Museoa, 2006ko azaroan Mariaren Bihotzaren eliza zaharraren gaur egungo egoitzan berriz irekia, Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Orain dela 80 urte sortua, bere generoan onenetakoa da, ikusgai dituen kopien aukeraketa eta kalitateagatik.

 

“OBRA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: osteguna, 2018ko urriaren 25a

•           Ordua: 18:00etan

•           Tokia: Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera doan; ez da aurrez hitzordua eskatu behar.

 

Museoaren ordutegi orokorra:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehen eta jaiegunetan.

Swingez betetako igandea berriz ere Bilboko Berreginen Museoan

Asteartea, 09 Urria 2018 09:27

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren igandean, urriaren 14an, Bizkaiko erakundeak hirirako plan paregabe bat eskainiko dizu: artelanen artean dantza egitea, Swing Museoan! ekimen jada finkatuaren baitan

 

Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

 

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

 

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

 

Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

 

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.

San Frantziskoko antzinako komentuko aztarnategiak Bilboko auzo honetako jaiak ospatuko ditu, ate irekien jardunaldi batekin

Azteazkena, 03 Urria 2018 12:39

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak doako bisita gidatuak eskainiko ditu urriaren 6an (larunbata) eta 7an (igandea)

 

Jardueran parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakian

 

Gunea Bilboko Berreginen Museoak kudeatzen du, eta, honenbestez, San Frantziskoko jai herrikoien parte izan nahi du

 

Bilbo Zaharrean dagoen San Frantziskoko antzinako komentuak Bilboko San Frantzisko auzoko jaiekin bat egingo du aurten. Izan ere, ate irekien jardunaldia eskainiko du, eta jende guztia dago gonbidatuta parte hartzera. Urriaren 6an (larunbata) eta 7an (igandea), Bizkaiko erakundeak doako zenbait bisita gidatu egingo ditu (euskaraz eta gaztelaniaz), horrela, jai herrikoi hauetako giro onari bere ekarpena egiteko. 

 

Jardueran parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakian. Bisita gidatuak ordu hauetan izango dira:

 

Larunbata, urriak 6

11:00 Gaztelaniaz

12:30 Gaztelaniaz

17:00 Gaztelaniaz

18:00 Euskaraz

 

Igandea, urriak 7

11:00 Euskaraz

12:30 Gaztelaniaz

 

San Frantziskoko antzinako komentuko aztarnategia hiriaren erdian ezkutatutako altxor aparta da.

 

Prest zaude XV. mendera bidaiatzeko?

 

Ospatu San Frantzisko auzoko jaiak aztarnategian!

 

Ez ezazu aukera galdu, eta eman izena!

Venus Milokoa izango da Artelana bere testuinguruan zikloko hitzaldiaren protagonista, irailean, Bilboko Berreginen Museoan

Ostirala, 21 Iraila 2018 11:56

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak bere hitzaldi arrakastatsua eskainiko du, ezagutzen diren eskulturen artean ziurrenik zaharrena denari buruz hitz egiteko.Hitzaldi-bisita baten bitartez (irailaren 27an, osteguna, 18:00etan, doako sarrerarekin), eskultura honen erreferentzia artistiko eta historikoak aztertuko dira

 

Irailaren 27an (osteguna), hitzaldiak oso artelan gonbidatu berezia izango du hizpide: Venus Milokoa. Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak edo espazioak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Era berean, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia nabarmendu behar ditugu, beraiek baitira museoaren babesleak, eta museoak gauzatutako proiektu guztiei ematen diete babesa. Hitzaldiak doakoak dira, eta 18:00etan hasiko dira.

 

Oraingo honetan, Itziar Martijak (Museoko teknikaria eta hitzaldiaren arduraduna) artelan honetaz hitz egingo du; izan ere, ezagutzen den eskulturarik zaharrena da, beharbada. 1820an aurkitu zenetik, Venus Milokoa ikono unibertsal bihurtu da. Hala ere, iradokitzeko gaitasun horregatik ez ezik, oraindik gaur egun duen misterioagatik ere bada Venus hau Artelana bere testuinguruan zikloko ikasturte berria hasteko pieza ezin hobea.

 

Aurten, Berreginen Museoak xedetzat hartu du hitzaldietan aurretik jadanik protagonista izandako piezak berreskuratzea, ikuspegi berria emanda.Lehenengoa Venus Milokoa izango da, irailaren 27an.Urrian, Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauan parte-hartzaile den aldetik, Bizkaiko erakundeak Afrodita Cnideari erreparatuko dio genero-ikuspegi batetik. Hitzaldiaren funtsa honakoa izango da: Venusen adierazpenak emakumezkoen gorputz biluzia ulertzeko modua guztiz markatu zuelako ideia. Hurrengo hilean, azaroan, oraindik zikloaren protagonista izan ez den eskultura izango da mintzagai: Diana Versailleskoa. Emakumeak protagonista dituen hasieraren ondoren, urtarriletik aurrera gizonak sartuko dira jokoan.

 

Baina, oraingoz, irailean Venus Milokoa izango da ardatza, eta bere historia liluragarria azalduko da: nola aurkitu zuten, eta gero nola aldatu zuten lekuz, Frantziara.Itziar Martija gertaera guztiak kontatzen saiatuko da, eta, halaber, estatua Louvrera eraman zutenetik gure pertzepzioa aldatu egin dela azalduko du.Estatuaren inguruan sortu diren mitoak kontatuko dira, eta ziurtasun osoz ezagutzen diren datuak (oso gutxi) aurkeztuko dira. 

 

Hitzaldi entretenigarri baten bitartez, bertaratzen direnek artelan honen xehetasun guztiak ezagutu ahalko dituzte.

 

Jarduera osatzeko, eskultura zuzenean ikusteko aukera emango duen bisita egingo da.Zikloa Museoaren egitarauaren erreferente bilakatu da dagoeneko, eta bere alderdi pedagogiko eta kulturala sendotzen du.Bilboko Berreginen Museoa (2006ko azaroan berriro zabaldu zuten oraingo egoitzan, Mariaren Bihotza eliza zaharrean) Bizkaiko hiriburuko zaharrenetarikoa da.Duela 80 urte sortu zen, eta generoko onenetarikoa da, erakusgai dauden berreginen hautaketa eta kalitateagatik.

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna:2018ko irailaren 27a (osteguna)

•           Ordua:18:00

•           Lekua:Bilboko Berreginen Museoa

•           Doako sarrera; ez da aurretiaz erreserbatu behar.

 

Museoaren ohiko ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

•           Igandeetan:10:00etatik 14:00etara.

•           Itxita:astelehen eta jaiegunetan.

2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak: Berreginen Museoak emakume-arimadun jarduerak antolatuko ditu

Osteguna, 20 Iraila 2018 10:01

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak urriko zenbait egunetan norberak gidatutako bisita bat eta tailer bat eskainiko ditu, bai eta Artelana bere testuinguruan hitzaldiaren beste edizio bat ere

 

Aurten, jardunaldiek asmo handiko egitaraua ekarriko dute, kultur ondarearen inguruan sentsibilizatzeko, eta, urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiak horrekin bat egingo du, honako izenburuarekin:Ondarea, emakume oinordetza

 

Bizkaiko Foru Aldundiak, beste behin ere, Ondarearen Europako Jardunaldiak ekarriko ditu, Ondarea, emakume oinordetza lelopean: kultur ondareari buruzko asmo handiko sentsibilizazio programa da, Europako Kontseiluak sustatua, Europar Batasunaren lankidetzarekin. Urrian egingo dira, eta ondarearekin nahiz historiarekin erlazionatutako jarduerez gozatzeko aukera emango dute.

 

Berreginen Museoak bat egingo du kultur jai honekin, eta norberak gidatutako bisita batean parte hartzera gonbidatuko du interesa duen pertsona oro, bai eta bisita-tailer batera eta Artelana bere testuinguruan berariaz egindako jarduerara ere.Jarraian, jarduerei buruzko informazio osoa:

 

EMAKUME-ARIMAREKIN

Norberak gidatutako ibilbidea, oinez

 

Duela 10 urtetik baino gehiagotik, Berreginen Museoak Mariaren Bihotza eliza du egoitza: Casilda Iturrizar andrearen dohaintzei esker eraikitako eraikina. Hori bezala, San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko leku asko emakume-arimarekin jaio ziren. Norberak gidatutako ibilbide honek (liburuxka-gida txiki batez lagunduta) ahalbidetuko digu gure oinordetzaren protagonista diren beste horrenbeste emakumeren espirituak entzungai dauden txokoak hobeto ezagutzea.

 

Hizkuntza:

Euskara / Gaztelania

 

Topalekua:

Liburuxka Bilboko Berreginen Museoan jaso daiteke

 

Eguna eta ordua:

Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara.

 

Antolatzailea:

Bilboko Berreginen Museoa

 

Informazioa eta erreserbak:

944 150 231

 

MODA MINTZAGAI

Bisita-tailerra

 

Museoak eskolei eskaintzen dien egitarau klasikoa, orain helduentzat.Bisita-tailer bat proposatzen dugu; bertan, Antzinako Greziako emakumezkoen edertasun kanonetan gizarte-arauek zer-nolako eragina izan zuten aztertuko dugu, eta, era berean, ulertuko dugu zein garrantzitsua izan den hori emakumearen ikuspegian, mendebaldeko gizartean.Esperientzia tailer batez borobilduko da; bertan, baieztatuko dugu zein neurritan egiten duen bat gure gorputzak antzinako edertasun kanon horiekin.

 

Hizkuntza:

Euskara (hilak 2 eta 16) / Gaztelania (hilak 9 eta 23)

 

Topalekua:

Bilboko Berreginen Museoa

 

Eguna eta ordua:

Urriaren 2an, 9an, 16an eta 23an (astearteetan), 18:00etan.

 

Antolatzailea:

Bilboko Berreginen Museoa

 

Informazioa eta erreserbak:

944 150 231

Plaza mugatuak

 

AFRODITA CNIDIA:GENERO IKUSPEGI BAT

Hitzaldia

 

Aurten, Berreginen Museoak Artelana bere testuinguruan zikloa (hilero bildumaren artelan bat aztertzen du) Ondarearen Europako Jardunaldietan sartu nahi du.Aldi berezi honetarako aukeratutako eskultura Knidoko Afrodita izango da, mendebaldeko artean milioika adierazpenen erreferentzia izan den irudia.

 

Hizkuntza:

Gaztelania

 

Topalekua:

Bilboko Berreginen Museoa

 

Eguna eta ordua:

Osteguna, urriaren 25ean, 18:00etan

 

Antolatzailea:

Bilboko Berreginen Museoa

 

Informazioa eta erreserbak:

944 150 231

Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

 

Euskal Museoak eta Berreginen Museoak antolatu duten kultur jaia galduko duzu?

San Frantziskoko antzinako komentuko aztarnategiak The Sunday Market Bilbaoren beste edizio bat hartuko du irailaren 22an eta 23an

Asteartea, 18 Iraila 2018 10:33

Bidea: Gaurkotasuna

Lekua Berreginen Museoak kudeatzen du, eta San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan dago. Bertan, Food Truck delakoez gozatzeko aukera ere egongo da

 

Sarreraren prezioa euro 1ekoa izango da, eta bertaratzen direnek historiaren inguruko 2.000 metro karratu baino gehiago izango dituzte gozatzeko, modari, janariari, zainketa pertsonalari edota artisautzari eskainitako erakusmahai zainduetan

 

The Sunday Market azokaren ordutegia 12:00etatik 20:00etara izango da irailaren 22an (larunbata), eta 12:00etatik 18:00etara, berriz, 23an (igandea)

 

Berreginen Museora dohainik sartzeko aukera emango du azokarako sarrerak

 

San Frantziskoko antzinako komentua, Bilbo Zaharrean dagoena, aurrekoetan izandako arrakastaren ostean, The Sunday Market azokaren beste edizio bat prestatzen ari da.Modaren, janariaren, zainketa pertsonalaren eta artisautzaren inguruko benetako altxorrak aurki daitezke azoka zaindu honetan, Bilbon, 2.000 metro karratu inguruko espazio batean.Gainera, proposamen gastronomiko harrigarria dakarkigu, Street Food korrontean oinarritutakoa, eta Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plaza beteko du.

 

The Sunday Market azokaren ordutegia 12:00etatik 20:00etara izango da irailaren 22an (larunbata), eta 12:00etatik 18:00etara, berriz, 23an (igandea).

 

Bertaratutakoek, horrekin batera, berriki aurkitutako aztarnategia ere bisitatu ahal izango dute.Aztarna arkeologikoak XV. mendeko komentu frantziskotar batenak dira, eta 2007an aurkitu zituzten azkenean eraiki ez zen parking baterako indusketak egiten ari zirela.Komentuak Euskadiko elizarik handiena eta kanpoan eraikitako lehen hilerria zituen.

 

Azokarako sarreraren prezioa euro 1ekoa izango da, eta Berreginen Museora dohainik sartzeko aukera ere emango du.

 

Kalitate goreneko produktuak artisauen eskutik ezagutzeko giro ezin hobea.The Sunday Marketek, ustekabez betetako bi jardunaldi hauetan, Bilboko historian zehar murgiltzeko aukera emango dizu, kontuz eta arretaz zaindutako erakusketa-mahaiez gozatzen duzun bitartean.

 

Prest al zaude The Sunday Market ekitaldiaren edizio berrirako?

 

Ez ezazu galdu hau bezalako ekitaldi berezi baten parte izateko aukera!

 

Zain izango gaituzue!

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest