Gaurkotasuna

Berreginen Museoak eskaintzen dizkizuen jarduera eta ekitaldiei buruz informa zaitez.

Berriak

Swingez betetako igandea berriz ere Bilboko Berreginen Museoan (Datorren igandean, apirilaren 14an)

Azteazkena, 10 Apirila 2019 10:26

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren igandean, apirilaren 14an, Bizkaiko erakundeak hirirako plan paregabe bat eskainiko dizu: artelanen artean dantza egitea, Swing Museoan! ekimen jada finkatuaren baitan

 

Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

 

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

 

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

 

Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

 

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.

Dantzaren Nazioarteko Eguna Berreginen Museoan

Azteazkena, 03 Apirila 2019 13:30

Bidea: Gaurkotasuna

Hurrengo apirilaren 27, 28 eta 29an, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak "Dantzaren Nazioarteko Eguna" ospatuko du, ikasle eta profesionalentzako tailer desberdinak eskainiz, BILBOKO BERREGINEN MUSEOAN.

 

Izenemateak:http://addedantza.org/eu/dantzaren-nazioarteko-eguna-ospakizun-hedatua/?fbclid=IwAR1TWLSTB_9-SV6hQ59Y5XN760IUuZmiWb7w4SYyOxMlC8rzez25A1He-9A

Berreginen Museoaren "Obra bere testuinguruan" zikloan, Euskal Museoko pieza bat eta Ramón Oleaga –hizlari gisa– izango dira martxoan

Astelehena, 25 Martxoa 2019 11:42

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak ohiko hitzaldi arrakastatsua egingo du, gaur egun Plazaren Bihotzean. El Corazón de San Francisco erakusketan ikusgai dagoen Bilboko estanpa bat hizpide hartuta. Erreferentzia artistikoak eta historikoak aztertuko dira, hitzaldi eta bisita banaren bidez (ostegunean, martxoaren 28an, 18:00etan, doako sarrera)

 

Ostegun honetan, martxoaren 28an, hitzaldia oso berezia eta desberdina izango da. Berreginen Museoak Obra bere testuinguruan ekimena antolatu du martxoan, eta Ramón Oleaga bildumagileak hitzaldi bat eskainiko du. Gainera, Euskal Museotik ekarritako pieza bati buruz hitz egingo dute bertan; pieza hori Berreginen Museoko Plazaren Bihotzean. San Frantziskoko altxorra izeneko aldi baterako erakusketan ikus daiteke orain: estanpa bat da, Bilboko Ikuspegia, hain zuzen ere. Honen moduko jarduerei esker, hobeto ezagutu ditzakegu Bilboko Berreginen Museoko bildumaren barruan dauden piezak. Museoaren patronoak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia dira. Hitzaldiak doakoak izango dira, eta 18:00etan hasiko dira.

 

Hile honetako Obra bere testuinguruan, beraz, aukera berezia izango da Berreginen Museoan. Alde batetik, hitzaldirako aukeratutako artelana Bilboko jatorrizko estanpetako bat izango delako, eta, beste alde batetik, hizlaria Oleaga bildumagilea izango delako, zeina Bizkaiko antzinako kartografiari eta irudiei buruzko argitalpen multzo ederraren arduraduna den. Horrenbestez, izan litekeen hizlaririk egokiena da, Bilboko bestelako historia erakusteko; hiribilduko irudi zaharrek azaltzen dutena, alegia.

 

Horretarako, Euskal Museoak utzitako estanpa hau erabiliko da: Bilboko bista, XIX. mendearen bigarren erdian Regil inprentan ekoitzia. Horri esker, mende horretako lehenengo hereneko Bilbo irudikatu ahal izango da, San Frantzisko komentua lehen planoan dela.

 

Bertaratzen direnek pieza horren xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzte, hitzaldi atsegin baten bitartez.

 

Jardueraren osagarri, artelana zuzenean behatzeko aukera eskainiko duen bisitaldi bat egingo da. Ziklo hau Museoaren programazioko erreferente bihurtu da dagoeneko, haren arlo pedagogikoa eta kulturala bermatuz. Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan Mariaren Bihotzeko garai bateko eliza izandakoan dagoen oraingo egoitzan ireki zen berriz, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetako bat da. Duela 80 urte sortu zutenez geroztik, bere generoko onenetakoa da, bertan erakutsitako berreginen hautaketagatik eta kalitateagatik.

 

“OBRA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: osteguna, 2019ko martxoaren 28a

•           Ordua: 18:00

•           Lekua: Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera doan, aurrez erreserba egin beharrik gabe.

 

Museoaren ordutegi orokorra:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.

•           Astelehen eta jaiegunetan: itxita.

Swingez betetako igandea berriz ere Bilboko Berreginen Museoan (Datorren igandean, martxoaren 10ean)

Azteazkena, 06 Martxoa 2019 08:55

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren igandean, martxoaren 10ean, Bizkaiko erakundeak hirirako plan paregabe bat eskainiko dizu: artelanen artean dantza egitea, Swing Museoan! ekimen jada finkatuaren baitan.

 

Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

 

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

 

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

 

Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

 

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.

Karlos V.aren bustoa izango da protagonista, ostegun honetan, Bilboko Berreginen Museoaren “Artelana bere testuinguruan” hitzaldi zikloaren barruan

Ostirala, 22 Otsaila 2019 10:31

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak hitzaldi bat egingo du eskultura horri buruz hitz egiteko. Hain zuzen ere, “Plazaren bihotzean. El Corazón de San Francisco” aldi baterako erakusketaren barruan dagoen bildumako erreprodukzio bakarra da eskultura hori. Hitzaldi eta bisita gidatuaren bidez (osteguna, hilak 28, 18:00etan, sarrera librea), lanaren erreferentzia artistikoak eta historikoak aztertuko dira.

 

Ostegun honetan, hilak 28, obra gonbidatua oso berezia izango da: Karlos V.aren bustoaren kopia. Era honetako jarduerei esker, sakonago ezagutu ditzakegu Bilboko Berreginen Museoko bildumako piezak. Museoaren patronoak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia dira. Hitzaldia, doakoa, 18:00etan hasiko da.

 

Oraingoan, Itziar Martija Museoko teknikari eta hitzaldiaren arduradunak “Plazaren Bihotzean. El Corazón de San Francisco” aldi baterako erakusketan dagoen Museoko bildumako pieza bakarrari buruz hitz egingo du. Karlos V.aren marmolezko bustoaren kopia da; originala Leone Leonik egin zuen enperadorearentzat, XVI. mendearen erdialdean.

 

1549an, Enperadoreak Leone Leoni eskultore italiarrari estatua batzuk eskatu zizkion gorterako. Enperadorearen eta haren arrebaren, Maria Hungariakoaren, hainbat erretratu ziren; hala tamaina naturalekoak nola brontzez eta marmolez egindako bustoak. Horien artean zeuden, mintzagai izango den bustoaz gainera, Karlos V.a eta Furfuriaren multzo famatua. Azken obra horretan, eskultoreak brontzelari gisa zuen gaitasuna utzi zuen agerian; marmolezko bustoan, berriz, bikain interpretatu zituen erromatar inspirazioko all’antica erretratu tradizionalak, eta Karlos V.aren irudiari esanahi alegoriko berriak eman zizkion, haren duintasun inperialarekin bat zetozenak.

 

Hitzaldian, Leone Leonik eta Pompeo haren semeak Espainiako gortearen zerbitzura egin zuten ibilbidearen errepasoa egingo dugu. Ondoren, 1549an egin zitzaion enkargua hartuko dugu hizpide, eta, azkenik, bustoaren analisia egingo dugu.

 

Hitzaldi entretenigarri bati esker, bertaratutakoek piezaren xehetasun guztien berri izango dute.

 

Jarduera osatzeko, artelana zuzenean ikusi ahal izango da, bisitan. Zikloa dagoeneko erreferente bat da Museoaren programazioaren barruan, eta hori indartu egiten du hezkuntzaren eta kulturaren ikuspegitik. Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan ireki zen berriz gaur egungo egoitzan, Mariaren Bihotza eliza izandakoaren egoitzan, alegia, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Duela 80 urte sortu zen, eta bere generoaren barruan onenetarikoa da, erakutsitako erreprodukzioen aukeraketa eta kalitatea direla-eta.

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: 2019ko otsailaren 28a, osteguna

•           Ordua: 18:00etan

•           Lekua: Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera librea, aurrez erreserbatzeko beharrik gabe

 

Museoaren ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehenetan eta jaiegunetan

Berreginen Museoak San Balendin eguna ospatuko du, San Frantziskoko aztarnategian iraganeko amodiora bidaiatuz

Osteguna, 07 Otsaila 2019 09:33

Bidea: Gaurkotasuna

Bilboko erakundeak hitzaldi-bisita bat aurkeztuko du otsailaren 14an, 18:00etan, antzinako ezkontzari buruz hitz egiteko

 

Hitzaldiak, halaber, Bilbon dagoen aztarnategi arkeologiko bat ezagutzeko aukera emango du

 

Jarduera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea

 

Bilboko Berreginen Museoa artearekin maiteminduta dago.Horregatik, aurten, beste behin ere, maiteminduta daudenen eguna ospatuko du, hitzaldi-bisita oso berezi bat eskainiz.Otsailaren 14an, 18:00etan, Itziar Martija erakundeko teknikariak antzinako ezkontzari buruzko hitzaldi bat emango du San Frantziskoko aztarnategian.Gainera, jarduerara bertaratzen diren pertsona guztiek aukera izango dute duela gutxi aurkitu zen espazio hori ezagutzeko –gaur egun Berreginen Museoak kudeatzen du–.

 

Jarduera honen asmoa da San Balendin eguna ospatzea, begirada atzera ekarrita; betiere, iraganean maitasuna nola bizi zen jakiteko, eta, horrela, gaur egun existitzen diren maitasun mota guztiak balioesteko.Gogora ekarriko da antzina jendea nola ezkontzen zen, eta, era berean, Ekialde Hurbilari, Greziari eta Erromari buruz hitz egingo da. Gero, bertaratutakoek Erdi Arora eta Errenazimentura bidaiatuko dute.Bidaia Trentoko Kontzilioarekin amaituko da, horrek ezarri baitzuen gaur egun ezagutzen eta oraindik ere erabiltzen den ezkontza katolikoaren formula. Hitzaldi-bisita osatzeko, ohitura errotuenetariko batzuen jatorria zein den azalduko da: boto- nahiz eraztun-trukea edo oturuntza, eta gaur egun desagertuta dauden beste ohitura batzuen berri ere emango da.

 

Azken finean, behinolako ezkontza-prozesu luzea berrikusiko da: emakumearentzat haurtzaroa uztea eta helduaroan sartzea zekarren.Oro har, prozesu osoak honako fase hauek izaten zituen ia beti:negoziazioa (edo ezkongaia bilatzea), ezkon-hitza (normalean, familien arteko akordioa), ezkontza bera, ezkontza gauzatzea eta familia-bizitza.

 

Nork jakin nahi du nola bizi zen maitasuna iraganean?San Balendin eguna modu ezberdin batean ospatzeko jarduera egokia dugu honakoa.

Swingez betetako igandea berriz ere Bilboko Berreginen Museoan (Datorren igandean, otsailaren 10ean)

Asteartea, 05 Otsaila 2019 10:52

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren igandean, otsailaren 10ean, Bizkaiko erakundeak hirirako plan paregabe bat eskainiko dizu: artelanen artean dantza egitea, Swing Museoan! ekimen jada finkatuaren baitan.

 

Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

 

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

 

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

 

Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

 

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.

Sileno eta Dionisio umea artelana izango da protagonista, ostegun honetan, Bilboko Berreginen Museoaren “Artelana bere testuinguruan” zikloan

Astelehena, 28 Urtarrila 2019 08:22

Bidea: Gaurkotasuna

Bizkaiko erakundeak dagoeneko arrakastatsua den hitzaldia egingo du eskultura berezi honi buruz hitz egiteko; hain zuzen ere, Artelana bere testuinguruan zikloan hizpide hartu ez den erakusketa iraunkorreko pieza bakarra da.Hitzaldi eta bisita baten bitartez (urtarrilaren 31n, osteguna, 18:00etan, doako sarrera), lanaren erreferentzia artistiko eta historikoak aztertuko dira.

 

Ostegunean, hilak 31, obra gonbidatu oso berezia izango da hitzaldian: Sileno eta Dionisio umea.Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutu ditzakegu. Museoaren babesleak Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia dira.Hitzaldia, doakoa, 18:00etan hasiko da.

 

Oraingoan, Itziar Martija Museoko teknikari eta hitzaldiaren arduradunak bilduma iraunkorrean dagoen baina oraindik ere Artelana bere testuinguruan zikloan protagonista izan ez den eskultura bakarrari buruz hitz egingo du.Ikusgai dagoen kopiak Louvre museoan du jatorria.Antza denez, marmolezko estatua hori, era berean, K.a. IV. mendeko Lisiporen (edo haren ikasleren baten) eskulturaren kopia da. Litekeena da jatorrizko hura brontzezkoa izatea.Hitzaldian Lisiporen estiloaren gakoak argituko dira, bai eta hori nola islatzen den Silenoren estatuan ere. Horretarako, Louvreko kopia alderatuko da gai horri buruzko beste bi bertsio garrantzitsurekin: Vatikanokoa eta Municheko Gliptotekakoa.Bestalde, eskulturan irudikatutako gaiari buruz hitz egingo da. Itxura denez, K.a. V. mende erdialdeko atikar sorkuntza da.

 

Jarduera hau osatzeko eskultura zuzenean ikusteko aukera emango duen bisita bat egingo da.Zikloa dagoeneko erreferente bat da Museoaren programazioan, eta hori indartu egiten du hezkuntzaren eta kulturaren ikuspegitik. Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan ireki zen berriz gaur egungo egoitzan, Mariaren Bihotza eliza izandakoaren egoitzan, alegia, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da.Orain dela 80 urte sortua, bere generoan onenetakoa da, ikusgai dituen kopien aukeraketa eta kalitatea direla-eta.

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna:2019ko urtarrilaren 31, osteguna

•           Ordua:18:00etan

•           Lekua:Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera libre; aurrez erreserbatzeko beharrik ez

 

Museoaren ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan:10:00etatik 14:00etara

•           Itxita:astelehenetan eta jaiegunetan

Berreginen Museoa Arkeologi Museora joango da, elkarrekin eskaintzeko Artelana bere testuinguruan ekimenaren saio berezi hau

Ostirala, 18 Urtarrila 2019 11:56

Bidea: Gaurkotasuna

Jardueraren ardatza Agripinaren bustoaren erreprodukzioa izango da, Mulieres: Emakumeak Augusta Emeritan aldi baterako erakusketako eskulturetako bat

Testuinguruan sartzeko informazioa emango da bisita gidatu baten bidez. Hitzordua, urtarrilaren 24an, Arkeologi Museoan (Unamuno plaza. Bilbo)

Bi txanda egongo dira bisita egiteko: lehena 18:00etan, eta bigarrena 19:00etan

Bertara joateko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, 94 404 09 90 telefonora deituta

 

Bilboko Berreginen Museoak hamarkada bat baino gehiago darama Artelana bere testuinguruan ekimen famatuarekin arrakasta lortzen.Ekimena honetan datza: hitzaldi bat izaten da, testuinguruan jartzeko bisita eta guzti; horrela, artearen historiako eskultura famatuenen sekretuak jartzen dira agerian.Oraingoan, baina, guztiz aldatu, eta Arkeologi Museoraino joango da, han Agripina Gaztearen bustoaren bisita gidatu berezi-berezi bat eskaintzeko. Mulieres: Emakumeak Augusta Emeritan erakusketan dago bisitaren ardatza izango den eskulturaren erreprodukzio bat, eta otsailaren 3ra arte egongo da ikusgai.

 

Hitzordua urtarrilaren 24an izango da, bi txandatan: 18:00etan eta 19:00etan. Jarduerara joateko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea 94 404 09 90 telefonora deituta, eta sarrera doan izango da.

 

45 minutu inguru iraungo du bisitak, eta Agripina Gaztearen bustoaren erreprodukzioaren datu harrigarrien berri emango zaie bertaratutakoei. Hain zuzen ere, Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean dago busto originala.Enperadoreen arreba, emaztea eta ama izan zen emakume honen biografiaren errepaso bat egingo da.Agripina Gaztea, Julio-Klaudia dinastiako emakumezko entzutetsua, izan zen erromatar printzerriaren historian botererik gehien izan zuen emakumeetako bat.Gortean izan zuen zeregin garrantzitsuaren emaitza dira haren irudikapen eskultoriko zein numismatikoak.Konparazio baterako, Agripina izan zen dinastia horretako lehen emakumezkoa, bizirik zela, txanpon batean bere irudia izan zuena.Horiek eta Agripina Gaztearen beste hainbat alderdi jorratuko dira urtarrilaren 24ko bisitan.

 

Galdu egingo al duzu Artelana bere testuinguruan berezi hau?Bizi ezazu jarduera hau beste testuinguru batean!

Swingez betetako igandea berriz ere Bilboko Berreginen Museoan (Datorren igandean, urtarrilaren 13an)

Asteartea, 08 Urtarrila 2019 08:35

Bidea: Gaurkotasuna

Datorren igandean, urtarrilaren 13an, Bizkaiko erakundeak hirirako plan paregabe bat eskainiko dizu: artelanen artean dantza egitea, Swing Museoan! ekimen jada finkatuaren baitan.

 

Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea dantza-pista handi bihurtzen da, nahi duten guztiek musikaren erritmoan gozatu ahal izateko. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.

 

Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.

 

XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.

 

Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.

 

Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai?Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest