Bilboko Berreginen Museoak talentuz beteko ditu Bilbo Zaharreko kaleak, Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko VIII. Akuarela Lehiaketarekin

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko VIII. Akuarela Lehiaketa antolatu du. Bertan, pintura maite duten pertsona interesdun guztiek hartu ahal izango dute parte: haurrek zein helduek.

 

Aurten, lehiaketaren helburua da “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia” eta bertako eraikin, plaza, parke eta bazterrak ondoen islatzen dituen obra aurkitzea. Horretarako, parte-hartzaileek beren trebetasun tekniko eta artistiko guztiak erabili ahal izango dituzte, lehiaketaren gune izango den hiri-inguruari buruzko gaiari lotuta, betiere.

 

Ekainaren 1etik 3ra bitartean (egun biak barne) eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoaren bi egoitzetan: Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakian, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; eta San Frantzisko kaleko 14. zenbakian, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Era berean, lehiaketaren egunean bertan (ekainaren 4an) ere eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoan, 08:30etik 10:00etara.

 

Euskarria (taula eta akuarela-papera) 08:30etik 10:00etara bitartean zigilatuko da, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian.

 

Zenbait sari egongo dira: Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria:   500 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria:   250 €

                                        Umeen sari berezia

                                        Berreginen Museoko marrazketa-ikastaroko ikasleen sari berezia.

 

Pintura maite duten guztiak animatzen ditugu jendetsua izatea nahiko genukeen ekitaldi honetan parte hartzera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak Museoaren webgunean kontsultatu ditzakezue.

 

Eta motorrak berotzeko, egun bat lehenago, ekainaren 3an, Julia Morkechok akuarela-masterclass bat eskainiko du. Hitzordua Museoan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Teknika honen zaleek akuarelari buruz gehiago ikasteko behar diren ezagutzak aurkituko dituzte jardunaldian zehar.

 

_____________________________________________________________________________

 

LEHIAKETA

•           Eguna: larunbata, maiatza 4

•           Ordua: 8.30etatik 13.30etara

•           Izen-emate aurretik

             San Francisco,14: 946790255

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest