Ostegun honetan, Venus makurtua izango da Bilboko Berreginen Museoko “Artelana bere testuinguruan” zikloko denboraldiko azken hitzaldiko protagonista

Ostegun honetan, hilaren 19an, Venus makurtua izango da denboraldiko azken hitzaldiko protagonista.Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutzeko aukera daukagu.Era berean, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia nabarmendu behar ditugu, beraiek baitira museoko patronoak, eta, hortaz, museoak gauzatutako proiektu guztiei emandako babesa eskertu nahi diegu.

 

Hitzaldiaren hasieran, Venus makurtua gugana oso formatu anitzetan nola iritsi den azalduko da –marmolezko estatuak, terrakotak, brontze txikiak, harribitxiak, txanponak…–; horietako gehienak garai erromatarrekoak dira, eta horrek erakusten digu antzinako erromatarrek gustuko zuten gaia zela.

 

Nahiz eta irudia kopia ugariren bidez ezagutzen dugun, jatorrizko ereduaren alderdi askok misteriotsuak izaten jarraitzen dute.Jatorrizko eskultura egiteko erabili zen materialaren inguruko eztabaidak irekita jarraitzen du, bai eta pose zehatzari, jarrerari eta egileari buruzkoak ere.Ikerketa gehienen arabera, jatorrizko pieza Doidalsas izeneko eskultore bitiniarrarena da, eta hori Plinio Zaharraren Historia Naturalaren zati batetik ondorioztatu da.

 

Galdera horien erantzuna zeinahi dela ere, Afroditaren pose helenistiko berria Praxítelesek K.a. IV. mendean egindako modelotik datorrela dirudi, hain zuzen ere, Afrodita Cnidia ospetsutik.Jainkosaren errepresentazio biluziari ateak irekitzeaz gain, bainuaren gaia ere gehitu zuen.Horrela, garai helenistikoan, Praxítelesen ekarpenak eta bainua hartu aurretik biluzik eta makurtuta ageri ziren hainbat emakumezko dibinitate irudikatzeko K.a. V. mendetik aurrerako ohitura piktoriko greziarra konbinatu ziren.

 

Hitzaldian, gaur egun dauden Afrodita makurtua delakoaren kopiez ere hitz egingo da –-40 baino gehiago–; horiek bi taldetan sailkatu daitezke, formaren zein jatorrizko eredu hipotetikoa irudikatzeko erabilitako leialtasunaren arabera: lehenengo taldekoek leialki jarraitzen dute Doidalsasen Afrodita izenpean ezagutu ohi diren jatorrizkoaren konposizioa, eta bigarren taldekoak, aldiz, Rodasko Afroditatik abiatzen dira, uretatik atera ondoren jainkosak ilea lehortzen duen unean.

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: osteguna, maiatza 19

•           Ordua: 18:00.

            Lekua: Conde Mirasol, 2

•           Sarrera librea, aldez aurretik erreserbatu gabe.

 

Museoaren ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.

•           Itxita astelehen eta jaiegunetan.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest