Ekitaldiak

Berreginen Museoaren ekitaldi guztiak ezagutzeko gure agenda kontsulta ezazu.

Berriak

Bilboko Berreginen Museoak Marrazki eta Pintura Ikastaroko ikasleek egindako margolanak jarriko ditu ikusgai

Ostirala, 17 Ekaina 2016 09:12

Bidea: Ekitaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Bilboko Berreginen Museoak 2015-2016 ikasturtean Marrazki eta Pinturako eskoletan parte hartu duten ikasleek egindako 90 artelan inguru aurkeztuko ditu Museoan.

 

Museoak urtero eskaintzen duen ikastaroko ardatzak marrazkia eta pintura dira; izan ere, ikaskuntza artistikoan interesa dutenei eskainitako ikastaroa da. Ikastaroak teknika artistiko anitzetan sakontzeko aukera eskaintzen die ikasleei: mihiztadura eta proportzioko tekniketatik hasi, apunte azkar eta marrazki naturalera igaro, eta akuarelarekin edo akrilikoarekin amaitzeko. Horiek ikusteko aukera egongo da Berreginen Museoko lehenengo solairuan, uztailera arte.

 

Uztailaren 18ra arte egongo da irekita jendearentzat, Museoaren ohiko ordutegian.

Bilboko Berreginen Museoa dantza-pista handi bilakatuko da (ekainaren 12an)

Osteguna, 09 Ekaina 2016 08:53

Bidea: Ekitaldiak

Datorren igandean, ekainaren 12an, eskulturen artean Swing jardunaldi batez gozatzeko aukera izango da.

 

Berreginen Museoa eta Bilboko Swing Side konpainia arduratuko dira erritmoa Bilbora ekartzeaz asteburu honetan. Museoa hartzen duen Mariaren Bihotza Eliza Swinga (1920. hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan sortutako musika-generoa da) nagusi izango den gunea bilakatuko da, eta bertako lanek musika-akordeak eta dantzarien urratsak zainduko dituzte. Bertaratutako guztiek Swing Museoan! egitasmoaz gozatzeko aukera izango dute, 11:30etik 13:30era. Doako jarduera izango da, eta hilean behin errepikatuko da.

 

Nahiz eta XX. mendearen hasieran duen jatorria, swingetik datozen dantzek erabateko gaurkotasuna dute. Ez da dantza bat soilik; izan ere, atzean komunitate eta osagai sozial zabala dago, eta, bertan, jendea musikaren eta dantzaren bidez partekatzen eta komunikatzen da.

 

Swing Museoan! egitasmoa swing musika dantzatzeko eta sustatzeko gauzatu da, baina baita dantza bere habitatetik eta testuingurutik ateratzeko ere. Kalean jarri nahi da, edota, kasu honetan bezala, museoan; eta, hortaz, pertsonak, artea, musika eta dantza elkartzeko eremu komuna aurkitu.

 

Sarrera: Doan

Ostegun honetan, Venus makurtua izango da Bilboko Berreginen Museoko “Artelana bere testuinguruan” zikloko denboraldiko azken hitzaldiko protagonista

Astelehena, 16 Maiatza 2016 09:34

Bidea: Ekitaldiak

Ostegun honetan, hilaren 19an, Venus makurtua izango da denboraldiko azken hitzaldiko protagonista.Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutzeko aukera daukagu.Era berean, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia nabarmendu behar ditugu, beraiek baitira museoko patronoak, eta, hortaz, museoak gauzatutako proiektu guztiei emandako babesa eskertu nahi diegu.

 

Hitzaldiaren hasieran, Venus makurtua gugana oso formatu anitzetan nola iritsi den azalduko da –marmolezko estatuak, terrakotak, brontze txikiak, harribitxiak, txanponak…–; horietako gehienak garai erromatarrekoak dira, eta horrek erakusten digu antzinako erromatarrek gustuko zuten gaia zela.

 

Nahiz eta irudia kopia ugariren bidez ezagutzen dugun, jatorrizko ereduaren alderdi askok misteriotsuak izaten jarraitzen dute.Jatorrizko eskultura egiteko erabili zen materialaren inguruko eztabaidak irekita jarraitzen du, bai eta pose zehatzari, jarrerari eta egileari buruzkoak ere.Ikerketa gehienen arabera, jatorrizko pieza Doidalsas izeneko eskultore bitiniarrarena da, eta hori Plinio Zaharraren Historia Naturalaren zati batetik ondorioztatu da.

 

Galdera horien erantzuna zeinahi dela ere, Afroditaren pose helenistiko berria Praxítelesek K.a. IV. mendean egindako modelotik datorrela dirudi, hain zuzen ere, Afrodita Cnidia ospetsutik.Jainkosaren errepresentazio biluziari ateak irekitzeaz gain, bainuaren gaia ere gehitu zuen.Horrela, garai helenistikoan, Praxítelesen ekarpenak eta bainua hartu aurretik biluzik eta makurtuta ageri ziren hainbat emakumezko dibinitate irudikatzeko K.a. V. mendetik aurrerako ohitura piktoriko greziarra konbinatu ziren.

 

Hitzaldian, gaur egun dauden Afrodita makurtua delakoaren kopiez ere hitz egingo da –-40 baino gehiago–; horiek bi taldetan sailkatu daitezke, formaren zein jatorrizko eredu hipotetikoa irudikatzeko erabilitako leialtasunaren arabera: lehenengo taldekoek leialki jarraitzen dute Doidalsasen Afrodita izenpean ezagutu ohi diren jatorrizkoaren konposizioa, eta bigarren taldekoak, aldiz, Rodasko Afroditatik abiatzen dira, uretatik atera ondoren jainkosak ilea lehortzen duen unean.

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: osteguna, maiatza 19

•           Ordua: 18:00.

            Lekua: Conde Mirasol, 2

•           Sarrera librea, aldez aurretik erreserbatu gabe.

 

Museoaren ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.

•           Itxita astelehen eta jaiegunetan.

Bilboko Berreginen Museoak talentuz beteko ditu Bilbo Zaharreko kaleak, Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko VIII. Akuarela Lehiaketarekin

Ostirala, 13 Maiatza 2016 13:40

Bidea: Ekitaldiak

Bilboko Berreginen Museoak Manuel Balsa “El Ruso” Aire Libreko VIII. Akuarela Lehiaketa antolatu du. Bertan, pintura maite duten pertsona interesdun guztiek hartu ahal izango dute parte: haurrek zein helduek.

 

Aurten, lehiaketaren helburua da “Bilbo Zaharreko eta San Frantziskoko hiri-paisaia” eta bertako eraikin, plaza, parke eta bazterrak ondoen islatzen dituen obra aurkitzea. Horretarako, parte-hartzaileek beren trebetasun tekniko eta artistiko guztiak erabili ahal izango dituzte, lehiaketaren gune izango den hiri-inguruari buruzko gaiari lotuta, betiere.

 

Ekainaren 1etik 3ra bitartean (egun biak barne) eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoaren bi egoitzetan: Mirasol Kondearen kaleko 2. zenbakian, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; eta San Frantzisko kaleko 14. zenbakian, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Era berean, lehiaketaren egunean bertan (ekainaren 4an) ere eman ahal izango da izena, Bilboko Berreginen Museoan, 08:30etik 10:00etara.

 

Euskarria (taula eta akuarela-papera) 08:30etik 10:00etara bitartean zigilatuko da, San Frantzisko kaleko 14. zenbakian.

 

Zenbait sari egongo dira: Manuel Balsa “El Ruso” 1. saria: 1.000 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 2. saria:   500 €

                                        Manuel Balsa “El Ruso” 3. saria:   250 €

                                        Umeen sari berezia

                                        Berreginen Museoko marrazketa-ikastaroko ikasleen sari berezia.

 

Pintura maite duten guztiak animatzen ditugu jendetsua izatea nahiko genukeen ekitaldi honetan parte hartzera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren oinarriak Museoaren webgunean kontsultatu ditzakezue.

 

Eta motorrak berotzeko, egun bat lehenago, ekainaren 3an, Julia Morkechok akuarela-masterclass bat eskainiko du. Hitzordua Museoan izango da, 18:00etatik 20:00etara. Teknika honen zaleek akuarelari buruz gehiago ikasteko behar diren ezagutzak aurkituko dituzte jardunaldian zehar.

 

_____________________________________________________________________________

 

LEHIAKETA

•           Eguna: larunbata, maiatza 4

•           Ordua: 8.30etatik 13.30etara

•           Izen-emate aurretik

             San Francisco,14: 946790255

BilbaoHistoriko-k gogo handiz Bilbo Zaharra eta San Frantziskoko Merkatura gonbidatzen zaitu larunbat honetan, maiatzaren 14an, eguerdiko 13:00etan!

Azteazkena, 11 Maiatza 2016 11:15

Bidea: Ekitaldiak

Ohikoa denez, BilbaoHistoriko presente egongo da San  Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Enpresa eta Merkatari  Elkarteak, burutuko duen Bilbo Zaharra  Merkatuan,  Mariaren Bihotz Enparantzan, hurrengo larunbatan, maiatzaren 14an goizeko 10.00etatik 15:00etara arte.

 

BilbaoHistoriko–tik, eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Enpresa eta Merkatari Elkarteak, goiz atseginaz gozatzera gonbidatu nahi zaitugu pertsonalki, TALOtoki zein 60 eskulan, zaharkin, liburu, diska eta abarretako salmenta-postu baino  gehiago ikusten! Guzti hori, Batukada Bitxo do Samba, Sanfran Korue  eta Dj batzuren musikarekin, enparantza, San Frantzisko kalea eta inguruak girotuta.

 

Aurten, “ART Market” jarduera izango dugu, artelanak merkatuko prezioekin Bilboko Berreginen Museoaren barruan. Jardunaldi osoan zehar museoak bere ateak irekiak izango ditu eta sarrera doakoa izango da, eta bertan arte azoka txiki bat aurkituko dugu erakusgai egongo diren artelanak, ilustrazioak, argazkiak, margoak eta abar artistengandik zuzenean erosteko prest.
BilbaoHistorikoren postutan eguerdiko 13.00tan itxaroten zaitugu, gure lagunekin tartetxo gozo bat pasatzeko.

 

Ekintza hauetaz zurekin gozatzea espero dugu, Animatu, zatoz larunbat honetan Bilbo Zaharra Merkatura!!!

“Kevin McClouden Grand Tour ibilbidea” dokumental-hitzaldi zikloa

Azteazkena, 11 Maiatza 2016 10:46

Bidea: Ekitaldiak

Museoak Mariaren Bihotza elizan bete dituen 10 urteak ospatzeko asmoz 2016rako programatutako jardueren barruan

 

Bidaiaren azken etapan, McCLoudek Greziara bidaiatu zuen, James Stuart britainiar arkitekto eta arkeologoaren eta Nocholas Revelt arkitekto amateurraren (Atenasko aurriei buruzko “Athenian” liburuagatik ezaguna) arrastoei jarraiki.

 

12-05-2016

18:00 h.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest