Euskal Museoak eta Berreginen Museoak bat egingo dute Museoen Nazioarteko Eguneko festarekin, eta sarrera doan izango da

Euskal Museoak bisita gidatu bat eskainiko du, ‘Tradizio industriala: Etorkizunari begira’, maiatzaren 17an, 18:00etan.

Berreginen Museoak, aldiz, “Artelana bere Testuinguruan” berezia antolatu du Museoen Nazioarteko Egunera egokituta, maiatzaren 16an, 18:00etan, Dionisori buruz.

Bi museoek sarrera doan izango dute maiatzaren 18an eta 19an

Jarduera guztiak doakoak dira. Euskal Museoko bisita gidaturako, 94 415 02 31 telefonora deitu eta izena eman beharko da aurrez.

 

Euskal Museoak eta Bilboko Berreginen Museoak aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Oraingo honetan, Euskal Museoak bisita gidatu bat eskainiko du maiatzaren 17an (ostirala), 18:00etan: ‘Tradizio industriala: Etorkizunari begira’. Ramón de la Sotarekin hasiko da ibilbidea; Bizkaiko industrializazioan eta garapen ekonomikoan funtsezkoa izan zen, eta aurretik zegoen egoera ekonomikoa, soziala eta kulturala ere aztertuko da, baita bere fortuna nola lortu zuen ere maila guztietan, aurreko egoera horretan izan zuen ekintzailetzari esker.

 

Bisita honetan parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, 94 415 02 31 telefonora deituta.

 

Berreginen Museoak, aldiz, “Artelana bere Testuinguruan” izeneko ekitaldi berezia antolatu du, 2019ko Museoen Nazioarteko Egunera egokituta. Hitzaldi honetan, Dionisioren figura aztertuko da, bai eta bere kultuak –Greziako beste jainkoekin alderatuz gero, oso desberdina– eta figurak historiako zenbait unetan izan duten eragina ere.

 

Gainera, Bizkaiko bi erakundeek sarrera doan eskainiko dute egun hori ospatzeko. Bertaratzen direnak doan sartu ahal izango dira bi museoetara, maiatzaren 18an eta 19an.

Aukera egokia Euskal Museoko eta Berreginen Museoko bilduma iraunkorrak eta aldi baterakoak ezagutzeko.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest