Berreginen Museoak Swing Museoan! ekitaldi ospetsua ospatuko du maiatzean zuzeneko musikarekin, Aztarnategira ateak zabaltzeko eguna eta San Frantziskon azoka izango dira

Bizkaiko erakundeak Swing Museoan! ekimen arrakastatsua beste kutsu batekin antolatu du maiatzaren 12rako, 11:00etatik 13:30era.

Museora doan sartzeko aukera izango da, eskultura artean swingaz gozatzeko.

Udal Musika Eskolako Big Band taldea arduratuko da Museoan musika jotzeaz.

Horrez gainera, egun bat lehenago, 10:00etatik 16:00etara, San Frantzisko auzoan ohiko azoka izango da Mariaren Bihotza Plazan.

Halaber, Berreginen Museoak Mariaren Bihotza Plazako Aztarnategia bisitatzeko aukera emango du maiatzaren 11n, larunbatean, 11:00etatik 14:00etara, eta zenbait doako bisita gidatu antolatu ditu 11:30ean (euskaraz) eta 12:30ean (gaztelaniaz).

 

Berreginen Museoak, hileko bigarren igandean, 11:00etatik 13:30era Swing Museoan! izeneko ekimen ezaguna ospatuko du. Gero eta jarraitzaile gehiago ditu jarduera horrek, eta maiatzean kutsu desberdina izango du. Datorren igandean, maiatzaren 12an, swinga zuzeneko musikarekin batera iritsiko da 11:00etatik 12:30era (12:30etik 13:30era musika ohi bezala entzungo da). Udal Musika Eskolako Big Band taldea arduratuko da egun horretan erritmoa jartzeaz. Hala, Bizkaiko erakundea egun batez dantzaleku oso berezia izango da, nahi duen orok musikaren erritmora goza dezan. Jarduera, Museoak berak eta Swing Side Bilbao Elkarteak antolatua, doakoa izango da, eta bertaratutako guztiei aparteko ingurune batean, eskulturaz inguratuta, dantza modalitate horretaz gozatzeko aukera emango die.

 

Horrez gainera, egun bat lehenago, larunbatean, maiatzaren 11n, Bilboko San Frantzisko auzoan, Bilboko Mariaren Bihotza Plazan Bilbo Zaharreko azoka izango da, bigarren eskuko eta vintage produktuen azoka.10:00etatik 16:00etara izango da, eta aurreko edizioetan bezainbesteko jendetza gerturatzea espero da.Ekitaldi horrek berriz ere Bilboko Berreginen Museoaren babesa izango du.Oraingoan, Museoak berak kudeatzen duen Mariaren Bihotzaren Plazako Aztarnategira 11:00etatik 14:00etara ateak irekiz emango da babes hori. Espazio hori sakonago gozatu nahi duen publikoarentzat doako bi bisita gidatu antolatu dira, 11:30ean (euskaraz) eta 12:30ean (gaztelaniaz). Bisita horiek egin ahal izateko, aurretik izena eman behar da, 94 415 0231 telefonora deituz.

 

Plan ezin hobea azoka original batez gozatzeko, antzinako aztarnategi bat ikusteko eta goiz osoan museoan swinga dantzatzeko. Zenbait urtez arrakasta handia izan ondoren, Swing Museoan! ekimena finkatu egin da Bilboko jarduera izar gisa. Mariaren Bihotzeko antzinako elizara (San Frantzisko 14), Hiribilduko Berreginen Museoaren kokalekura, gero eta dantzari gehiago etortzen dira Swingaz gozatzera. Swinga 1920ko hamarkadaren amaieran sortu zen musika-generoa da, eta gero eta ezagunagoa da.

 

XX. mendearen hasierakoa izan arren, swingetik eratorritako dantzak oso modan daude. Ez da dantza bat bakarrik; komunitate oso bat du atzean, eta gizarte-osagai zabal bat, non jendeak musikaren eta dantzaren bidez elkarbanatzen duen eta komunikatzen den.

 

Swing Museoan! ekimena jendea dantzan jartzeko etorri zen, eta swing musika sustatzeko, baina baita dantza bere ohiko habitatetik atera eta testuinguruz aldatzeko ere. Kalera ateratzeko, edo gure kasuan bezala, museora ekartzeko, eta pertsonak, artea, musika eta dantza bilduko dituen leku bat aurkitzeko.

 

Asteburu desberdin bat izan nahi al duzu?Etorri eta ezagutu Swing Museoan! ekimena, hiriaren erdiguneko Aztarnategi bat eta azoka vintage paregabea!

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest