Berreginen Museoak San Balendin eguna ospatuko du, San Frantziskoko aztarnategian iraganeko amodiora bidaiatuz

Bilboko erakundeak hitzaldi-bisita bat aurkeztuko du otsailaren 14an, 18:00etan, antzinako ezkontzari buruz hitz egiteko

 

Hitzaldiak, halaber, Bilbon dagoen aztarnategi arkeologiko bat ezagutzeko aukera emango du

 

Jarduera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea

 

Bilboko Berreginen Museoa artearekin maiteminduta dago.Horregatik, aurten, beste behin ere, maiteminduta daudenen eguna ospatuko du, hitzaldi-bisita oso berezi bat eskainiz.Otsailaren 14an, 18:00etan, Itziar Martija erakundeko teknikariak antzinako ezkontzari buruzko hitzaldi bat emango du San Frantziskoko aztarnategian.Gainera, jarduerara bertaratzen diren pertsona guztiek aukera izango dute duela gutxi aurkitu zen espazio hori ezagutzeko –gaur egun Berreginen Museoak kudeatzen du–.

 

Jarduera honen asmoa da San Balendin eguna ospatzea, begirada atzera ekarrita; betiere, iraganean maitasuna nola bizi zen jakiteko, eta, horrela, gaur egun existitzen diren maitasun mota guztiak balioesteko.Gogora ekarriko da antzina jendea nola ezkontzen zen, eta, era berean, Ekialde Hurbilari, Greziari eta Erromari buruz hitz egingo da. Gero, bertaratutakoek Erdi Arora eta Errenazimentura bidaiatuko dute.Bidaia Trentoko Kontzilioarekin amaituko da, horrek ezarri baitzuen gaur egun ezagutzen eta oraindik ere erabiltzen den ezkontza katolikoaren formula. Hitzaldi-bisita osatzeko, ohitura errotuenetariko batzuen jatorria zein den azalduko da: boto- nahiz eraztun-trukea edo oturuntza, eta gaur egun desagertuta dauden beste ohitura batzuen berri ere emango da.

 

Azken finean, behinolako ezkontza-prozesu luzea berrikusiko da: emakumearentzat haurtzaroa uztea eta helduaroan sartzea zekarren.Oro har, prozesu osoak honako fase hauek izaten zituen ia beti:negoziazioa (edo ezkongaia bilatzea), ezkon-hitza (normalean, familien arteko akordioa), ezkontza bera, ezkontza gauzatzea eta familia-bizitza.

 

Nork jakin nahi du nola bizi zen maitasuna iraganean?San Balendin eguna modu ezberdin batean ospatzeko jarduera egokia dugu honakoa.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest