Berreginen Museoa Arkeologi Museora joango da, elkarrekin eskaintzeko Artelana bere testuinguruan ekimenaren saio berezi hau

Jardueraren ardatza Agripinaren bustoaren erreprodukzioa izango da, Mulieres: Emakumeak Augusta Emeritan aldi baterako erakusketako eskulturetako bat

Testuinguruan sartzeko informazioa emango da bisita gidatu baten bidez. Hitzordua, urtarrilaren 24an, Arkeologi Museoan (Unamuno plaza. Bilbo)

Bi txanda egongo dira bisita egiteko: lehena 18:00etan, eta bigarrena 19:00etan

Bertara joateko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, 94 404 09 90 telefonora deituta

 

Bilboko Berreginen Museoak hamarkada bat baino gehiago darama Artelana bere testuinguruan ekimen famatuarekin arrakasta lortzen.Ekimena honetan datza: hitzaldi bat izaten da, testuinguruan jartzeko bisita eta guzti; horrela, artearen historiako eskultura famatuenen sekretuak jartzen dira agerian.Oraingoan, baina, guztiz aldatu, eta Arkeologi Museoraino joango da, han Agripina Gaztearen bustoaren bisita gidatu berezi-berezi bat eskaintzeko. Mulieres: Emakumeak Augusta Emeritan erakusketan dago bisitaren ardatza izango den eskulturaren erreprodukzio bat, eta otsailaren 3ra arte egongo da ikusgai.

 

Hitzordua urtarrilaren 24an izango da, bi txandatan: 18:00etan eta 19:00etan. Jarduerara joateko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea 94 404 09 90 telefonora deituta, eta sarrera doan izango da.

 

45 minutu inguru iraungo du bisitak, eta Agripina Gaztearen bustoaren erreprodukzioaren datu harrigarrien berri emango zaie bertaratutakoei. Hain zuzen ere, Espainiako Arkeologia Museo Nazionalean dago busto originala.Enperadoreen arreba, emaztea eta ama izan zen emakume honen biografiaren errepaso bat egingo da.Agripina Gaztea, Julio-Klaudia dinastiako emakumezko entzutetsua, izan zen erromatar printzerriaren historian botererik gehien izan zuen emakumeetako bat.Gortean izan zuen zeregin garrantzitsuaren emaitza dira haren irudikapen eskultoriko zein numismatikoak.Konparazio baterako, Agripina izan zen dinastia horretako lehen emakumezkoa, bizirik zela, txanpon batean bere irudia izan zuena.Horiek eta Agripina Gaztearen beste hainbat alderdi jorratuko dira urtarrilaren 24ko bisitan.

 

Galdu egingo al duzu Artelana bere testuinguruan berezi hau?Bizi ezazu jarduera hau beste testuinguru batean!

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest