Diana Versaillesekoa izango da protagonista azaroan, Berreginen Museoaren “Artelana bere testuinguruan” zikloan

Lehen aldiz aztertuko da saio honetarako aukeratutako pieza hitzaldi honetan

Bizkaiko erakundeak Paulo IV.ak Enrike II.ari oparitu zion estatuari buruz hitz egingo du ziklo arrakastatsuaren saio honetan.Hitzaldi eta bisita baten bitartez (azaroaren 29an, osteguna, 18:00etan, doako sarrera), lanaren erreferentzia artistiko eta historikoak aztertuko dira

 

Ostegunean, hilak 29, hitzaldian obra gonbidatua oso berezia izango da: Diana Versaillesekoa.Mota honetako jarduerei esker, Bilboko Berreginen Museoko bilduman dauden piezak hobeto ezagutu ditzakegu.Hitzaldia, doakoa, 18:00etan hasiko da.

 

Oraingo honetan, Museoko teknikaria eta hitzaldiaren arduraduna den Itziar Martijak artelan hori hartuko du hizpide; nahiz eta urteetan uste izan zen Frantziara Frantzisko I.aren erregealdian iritsi zela, 1987an argitara ateratako dokumentazioari esker, jakin da estatua Paulo IV.ak Enrike II.ari egindako opari bat izan zela.Antza denez, aita santuak, beraren iloba Carlo Carafa kardinal ezagunaren bitartez, Frantziako gorteari helarazi zion opari diplomatikoa izan zen.

 

Frantziar gortera iritsi zenean, Frantziako monarken eskuetara iritsi zen lehen antigoaleko pieza garrantzitsua zen hura Fontainebleau jauregiko Erreginaren lorategian jarri zen, ohitura errenazentistari jarraituz, estatuak lorategiak apaintzeko erabiltzen baitzituzten.Irudi bikain bat, jainkosa ehiztariarena, jatorriz ehiza pabilioi izan zen jauregi bat apaintzeko.Badirudi, lorategian, haren ondoan, Frantziskoren garaian egin ziren brontze urtuko erreprodukzio batzuk egon zirela. Erromako Cortile del Belvederen zeuden antigoaleko piezetatik abiatuta egin ziren, eta Erregeak Fontainebleaura eramanarazi zituen.Edonola ere, Diana izan zen erdiko espazioa okupatzeko aukeratutakoa, ohorezko eta lehentasunezko posizioa, beraz.

 

XVII. mendearen hasieran, Diana Louvrera eraman zuten.Lehenengoz, berariazko toki bat diseinatu zen monarkiaren artelan bildumak publikoari erakusteko, eta Dianak leku nabarmena izan behar zuen bertan.Gero, 1666an, estatua Tuileriak jauregira eraman zen, eta urte batzuk geroago, azkenean, Versaillesera eraman zen, izena emango zion jauregira, alegia.

 

Ez dakigu askorik estatua frantziar gortera iritsi baino lehenagoko egoeraz.Dena dela, horri buruz hitz egiterakoan –XVII. mendeaz geroztik– errepikatzen den ideia da Apolo Belvederekoarekin duen lotura.Denbora luzez pentsatu izan da bikotea osatzen zutela, eta bikote gisa sortu zituztela.XIX. mendera arte inork ez zuen pentsatu bietako bat ere Greziako originala izan zitekeenik, eta hala da.

 

Jarduera hau osatzeko, eskultura zuzenean ikusteko aukera emango duen bisita bat egingo da.Zikloa, dagoeneko, Museoaren programazioan erreferente bihurtu da, bere alderdi pedagogikoan eta kulturalean finkatuz.Bilboko Berreginen Museoa 2006ko azaroan ireki zen berriz Mariaren Bihotza eliza izandakoaren egoitzan, eta Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da.Orain dela 80 urte sortua, bere generoan onenetakoa da, ikusgai dituen kopien aukeraketa eta kalitateagatik.

 

Ez galdu 2018ko azken Artelana bere testuinguruan saioa!

 

“ARTELANA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna:2018ko azaroaren 29a, osteguna

•           Ordua:18:00etan

•           Lekua:Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera libre; aurrez erreserbatzeko beharrik ez

 

Museoaren ordutegia:

•           Asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan:10:00etatik 14:00etara

•           Astelehen eta jaiegunetan:itxita

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest