Berreginen Museoa itxita egongo da ostiralean, azaroaren 23an

Bizkaiko erakundea itxita egongo da ordu batzuez, Munduko Medikuak erakundeak antolatuta, San Frantzisko auzoan egingo diren Esku-hartze komunitarioei buruzko jardunaldiak direla-eta.

 

Bilboko Berreginen Museoak jakinarazi nahi du Museoa itxita egongo dela 2018ko azaroaren 23an (ostirala), Munduko Medikuak erakundeak antolatutako jardunaldi batzuk direla-eta;hain zuzen ere, San Frantzisko auzoko Esku-hartze integral eta komunitarioari buruzko II. jardunaldiak.Jardunaldi horietan iaz egin zen ikerketaren emaitzak jakinaraziko dira; azterketa horretan, 2014an proiektua abiatu zenetik izan duen ibilbidea landu da.

 

Era berean, auzoko zenbait elkarteren standak egongo dira, informazioa emateko.

 

Jardunaldia amaitzeko, hausnarketa egingo da taldeetan, eta hausnarketako ideiak elkarbanatuko dira.

 

Barkatu eragozpenak.

 

Bilboko Berreginen Museoa

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest