Fair Saturday jaialdiak koru, musika eta jarduera ikusgarriz beteko ditu Bilboko Berreginen Museoa eta Euskal Museoa

Jaialdi ospetsu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren laguntza dauka, eta mundu osoan zehar azaroan egiten den mobilizazio kulturala da.

 

Fair Saturday jaialdiaren helburuak solidarioak dira; azaroaren 23an Euskal Museoan egingo da, 20:00etan, eta azaroaren 24an, Berreginen Museoan, 11:30etik aurrera.

 

Sarrera dohaintza bidez ordainduko da Euskal Museoan, eta Arnasa elkarteari laguntzeko erabiliko da. Berreginen Museoan zenbait jarduera doan izango dira, beste zenbait dohaintza bidez ordaintzekoak eta beste batzuk sarrerak salduta. Bildutako dirua gizarte-proiektuetarako erabiliko da.

 

Euskal Museoak euskal koruen hautaketa ikusgarria eskainiko du, eta klaustroan abestuko dute.Bere aldetik, Berreginen Museoak egun osoko egitaraua izango du, musika eta jarduerak uztartuta, eta ikuskizun harrigarriekin.

 

Informazio guztia, hemen: www.fairsaturday.org

 

Bilboko Berreginen Museoak eta Euskal Museoak bat egingo dute aurten Fair Saturday elkartasun jaialdiarekin. Ekitaldia gizartean eragina duen mobilizazio kulturala da, eta azaroan egiten da. Mundu osoko artistak eta kultur erakundeak jaialdi global batean biltzen dira, baldintza bakar batekin: gizarte-proiektu bati laguntzea, eskainitako ekitaldiaren sarreren salmentarekin bildutako dirua dohaintzan emanez.

 

Horregatik, Euskal Museoak euskal koruen hautaketa ikusgarria eskainiko du azaroaren 23an, 20:00etatik aurrera. Garaizarko Matsorriak, Coro Club Deportivo Bilbao eta SanFran Korue arduratuko dira Bizkaiko erakundearen klaustroa musikaz betetzeaz. Ken Zazpi, S. Jaroff edota L. Cohenen bertsioak entzun ahalko dira. Sarrera dohaintza bat izango da, eta bildutako dirua Arnasa elkarteari emango zaio.

 

Bere aldetik, Bilboko Berreginen Museoak ateak zabalduko dizkio Fair Saturday jaialdiari, beste urte batez, azaroaren 24ko egun osoan, tailerrak, musika edo emanaldi harrigarriak eskainita.

 

Horrenbestez, hauxe izango da Bilboko San Frantzisko auzoan dagoen Bizkaiko erakundearen egitaraua:

-          11:30 Opera, piano eta abestien eflubioa. (Sarrera dohaintza bat izango da. Bildutako diruarekin lagunduko den gizarte-proiektua: "Barreras invisibles” –“Hesi ikusezinak”–).

-          12:30 Bizkaiko Ingeniarien Korua (Sarrera doan. Bildutako diruarekin lagunduko den gizarte-proiektua: Fibrosi Kistikoaren Elkartea).

-          16:00 Irauli ezazu zure sormena. Tailerra (Sarrerak salgai: 10 €. https://www.eventbrite.es/e/entradas-revoluciona-tu-poder-creativo-51522775007).Bildutako diruarekin lagunduko den gizarte-proiektua: Animarte).

-          17:30 “Togo eta bere aniztasuna ezagutzen”. Musika instrumentuak, Togoko arte aniztasuna eta perkusioko tailerra erakusten duen espazioa. (Sarrerak salgai: 10 €. Bildutako diruarekin lagunduko den gizarte-proiektua: Novisi Elkartea).

 

Kulturaz gozatzeko eta besteei laguntzeko modu paregabea da.

 

Prest al zaude Museoan Fair Saturday jaialdiaz gozatzeko?

 

Gozatu ezazu kulturaz ingurune paregabe batean!

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest