Knidoko Afrodita izango da Berreginen Museoaren “Obra bere testuinguruan, JEP edizio berezia” protagonista, urrian

Oraingo honetan, ekimena Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da

Bizkaiko erakundeak bere hitzaldi arrakastatsua antolatuko du, arte grekoan biluzik dagoen jainkosa baten monumentuaren lehen eskulturari buruz hitz egiteko. Hitzaldi eta bisita batekin (osteguna, hilak 25, 18:00etan, sarrera doan), bere erreferentzia artistiko eta historikoak aztertuko dira

 

Urriaren 25ean (osteguna), hitzaldiak obra gonbidatu bat izango du, 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko pentsatuta berariaz, Knidoko Afrodita, hain zuzen ere. Mota honetako ekimenei esker, Bilboko Berreginen Museoak bere bilduman dituen piezak sakonago ezagutu ditzakegu. Hitzaldia, doakoa, 18:00etan hasiko da.

 

Oraingo honetan, Itziar Martijak, Museoko teknikariak eta hitzaldiaren arduradunak, Praxitelesek K.a. IV. mendean zizelkatu zuen pieza honi buruz hitz egingo du. Arte grekoan biluzik dagoen jainkosa baten monumentuaren lehen eskultura da –Knidoko Afrodita–, eta bere eragina garrantzi handikoa izan zen, ez soilik arte grekoarentzat, baizik eta mendebaldeko tradizioarentzat, bere osotasunean. Asko izan ziren bere berrikuntzak, eta, guztien artean, batek milurtekoetan zehar iraun behar zuen infinitura arte imitatua eta berriro interpretatua izan zedin, bai sorkuntza paganoetan, bai kristauetan. Knidoko Afroditaren jarrerari buruz ari gara; bertan, jainkosak, bere biluztasunean harrituta eta sentibera, pubisera eramaten ditu eskuak.

 

Zein izan zitekeen keinuaren esanahia eskultorearen garaian? Zer zentzutan erabili zen, ondoren, kristau munduan? 2018ko Ondarearen Europako Jardunaldien ospakizunaren harira eta Praxitelesek egindako estatua abiapuntu gisa hartuta, “Obra bere testuinguruan” programak kasto hitza mota honetako irudiak definitzera eraman zuen keinuaren esanahi ezberdinak errepasatuko ditu, eta bera K.a. IV. mendetik gure XXI. mendera arte mendebaldeko artean hedatzen da. Bertaratutakoek lan honen xehetasun guztiak deskubritu ditzakete, hitzaldi entretenitu baten bitartez.

 

Ekimena eskultura modu zuzenean begiratzea uzten duen bisita batekin osatuko da. Zikloa, jada, Museoaren programaren erreferente bihurtu da, bere alderdi pedagogiko eta kulturalean finkatuz. Bilboko Berreginen Museoa, 2006ko azaroan Mariaren Bihotzaren eliza zaharraren gaur egungo egoitzan berriz irekia, Bizkaiko hiriburuko zaharrenetakoa da. Orain dela 80 urte sortua, bere generoan onenetakoa da, ikusgai dituen kopien aukeraketa eta kalitateagatik.

 

“OBRA BERE TESTUINGURUAN” ZIKLOA

•           Eguna: osteguna, 2018ko urriaren 25a

•           Ordua: 18:00etan

•           Tokia: Bilboko Berreginen Museoa

•           Sarrera doan; ez da aurrez hitzordua eskatu behar.

 

Museoaren ordutegi orokorra:

•           Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

•           Igandeetan: 10:00etatik 14:00etara

•           Itxita: astelehen eta jaiegunetan.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest