Berreginen Museoak ateak irekiko dizkio Open House Bilbao 2018 jaialdiari

Bilboko Berreginen Museoa (San Frantziskoko antzinako komentuaren aztarnategia barne) hirian egiten den ate irekien jaialdirik handienaren parte izango dira irailaren 22an eta 23an

 

Bisitak doakoak izango dira, eta, horietan, gidarien azalpenak eskainiko dira

 

Bilbo ezagutzeko modu desberdina, bertako arkitekturaren eta hirigintzaren bidez.Aukera bikaina museo hauetan lehenago inoiz ikusi ez diren txokoak ezagutzeko

 

Open House izeneko Bilboko Ate Irekien jaialdia Berreginen Museora eta San Frantziskoko antzinako komentuaren aztarnategira helduko da aurten.Hilaren 22an (larunbata) eta 23an (igandea), nahi duen pertsona orok ezagutu ahalko ditu bi leku horietan inoiz ikusi ez diren txokoak.Bilbo ezagutzeko eta ulertzeko modu paregabea da, bertako arkitekturaren bidez.

 

Bisita guztiak doakoak dira, eta denetan egongo da azalpenak eskaintzeko gidari bana.

 

Asteburu osoan, ordutegi desberdinetan, interesa duen oro sartu ahalko da Berreginen Museora eta San Frantziskoko antzinako komentuaren aztarnategira, Bizkaiko bi erakunde horien mamia ezagutzeko.

 

Bisiten informazio guztia lortzeko (zer egongo den ikusgai, ordutegiak, etab.), esteka hauetan sakatu:

 

BERREGINEN MUSEOA:https://bit.ly/2Qdydf0

SAN FRANTZISKOKO ANTZINAKO KOMENTUAREN AZTERNATEGIA:https://bit.ly/2Qdydf0

 

Zuen zain izango gaituzue Bilboko ate irekien jaialdirik handienean!Lehenago inoiz ikusi gabeko txokoak ikusteko gogorik bai?Etorri, eta Open Housez gozatu!

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest