Irekita dago Berreginen Museoaren 2018-2019 ikasturteko marrazketa eta pintura ikastaroetan matrikulatzeko epea

Eskaintzen diren 125 plazetarako matrikula epe honetan egin daiteke: irailaren 11tik 28ra.

 

Bilboko Berreginen Museoak beste urte batez aukera emango du marrazketa eta pinturaren arloko prestakuntza jasotzeko, 2018-2019 ikasturterako prestaturiko ikastaroetan. 125 plaza eskainiko dira; datorren irailaren 11n irekiko da izena emateko epea, eta hilaren 28an amaituko da.

 

Ikasturtean zehar, hainbat trebetasun landuko dira arlo hauetan: marrazketa naturala, akuarelak, olio pinturak eta bernizak eta akrilikoak. Halaber, marrazketa teknikak eta materialak zein sormen proiektuak landuko dira, bai eta beste hezkuntza zentro batzuetarako, esate baterako, unibertsitate edo arte eskoletako sarrera probak prestatzeko ere.

 

Marrazketa gogoko duten guztiei irekita daude ikastaroak, bai eta Arkitektura eta Arte Ederretako ikasleei ere, eta hiru hiruhilekotan daude banatuta:      

Urriaren 2tik abenduaren 21era

Urtarrilaren 8tik martxoaren 29ra

Apirilaren 2tik ekainaren 21era

 

Eskolak bi ordukoak izango dira, eta hauek izango dira txandak:

Astearte eta ostegunetan, 10:30etik 12:30era/ Asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 12:30era

Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:50era/ Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:50era

Astearte eta asteazkenetan, 18:10etik 20:00etara

 

Matrikula 95 eurokoa izango da hiruhileko baterako, 185 euro bi hiruhilekotarako eta 280 euro ikasturte osorako (hiru hiruhileko). Pentsionistek, erretiratuek, ezinduek, familia ugarietako kideek, langabeek eta ikasleek prezio hauek izango dituzte: 65 euro, 130 euro eta 195 euro, hiruhileko baterako, bitarako eta hirutarako, hurrenez hurren. 

 

Matrikula Berreginen Museoan egin ahal izango da, Bilboko San Frantzisko kaleko 14.enean.

 

BILBOKO BERREGINEN MUSEOA

San Frantzisko kalea 14.a

Telefonoa: 94 6790255

www.bilbokoberreginenmuseoa.eus

Matrikula egiteko ordutegia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest