BILBAO BIZKAIA PRIDE... Berreginen Museoan

Arte Pride, LGBT arte jaialdiak Bilbo urpetuko du

 

Bilboko Berreginen Museoan, San Frantzisko kalean 14.zenbakian, publikoak bisita gidatuaz gozatu ahal izango du Sexu Dibertsitatea eta Arte Klasikoa ulertzeko eta analizatzeko. Bisita gidatua bakarrik ostegunean, 21ean, izango da, 18:00tan. Sarrera doainik. Erreserbak: 94 415 02 31.

 

Bilbok Bilbao Bizkaia PRIDE –ren 4. Edizioa hartuko du ekainaren 20tik 30era

 

 

Aniztasun sexu-afektiboa eta mundo osoko LGTB kolektiboetako pertsonen eskubideekiko gizartearen elkartasuna dira edizio honetako mezurik garrantzitsuenak

 

Bilbok 2018.eko ekainaren 20tik 30era Bilbao Bizkaia Pride hartuko du. Ekitaldiak giza- aktibitatez betetako programazioa biltzen du, bai sentsibilizaziozkoak, bai artistiko zein kulturalak, hiriko eta Bizkaia osoko aniztasun sexu-afektiboa ospatzera zuzenduta daudenak, baita LGTB pertsonen eskubideak aldarrikatzera eta Bilbao Bizkaiaren izaera irekia, solidarioa eta inklusiboa agerian jartzera.

 


Aurtengo gakoarekin ‘Aniztasunaren alde nabigatu’,  Pride-ren helburua LGTB kolektiboen pertsonekiko berdintasunezko, elkartasunezko eta errespetuzko balioak hedatzea, ikustaratzea  eta sentsibilizatzea da. Honetaz gain, Bilbao Bizkaia bateratzeko gunea bihurtzea ere, guztiontzako elkartasunezko, elkarbizitzeko eta inklusiozko adibidea izanik.

 


Bestalde, LGTB kolektiborako, bere familientzako, lagunentzako, eta orokorrean Arku Atlantikoko  gizarte guztiarentzat Bilbao Bizkaia erreferentziazko zentro  atraktiboa izatea lortu nahi da.

 

50 aktibitate bahino gehiago gustu ezberdinetarako


Ekainaren 20tik aurrera jaialdiaren barne 30 aktibitate ospatuko dira eta 25 aktibitate baino gehiago offPride ekitaldi ofizialen inguruan. Aktibitate hauek kulturalak, ludikoak, musikalak famialiarrak eta kirolekoak izango dira.


Jaialdiaren aktibititateak egingo diren egoitza eta espazioak Bilboko puntu desberdinetan sakabatutak egongo dira. Ripa Kaia, Ribera Zubia, Marzana Kaia, Burtsa Hiritar Zentroa, Bidebarrieta Kulturgune, Barria Enparantza, BBK Sala, Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoa edota Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa izango dira beste atzuen artean programa hartuko duten lekuak.



UrParade, Itsasontzien desfilea Bilboko Itsasadarretik


UrParade Bilbao Bizkaia Pride-ren aktibitaterik ikoniko eta egituratzaileena da, puntu ezberdinetik irtengo diren itsasontzien desfilea Bilboko arteriarik garrantzitsuenetik pasatuko da, Bilboko Itsasadarratik hain zuzen ere, gure gizartearen dibertsitatea eta aniztasuna modu paregabe batean aditzera emanez. Ekainaren 23an ospatuko da, arratsaldean, eta bere momentu gorena Guggenheim Museoaren aurrean izango da 17:00tik 17:30ra, non itsasontzien kontzentrazioa izango da. Momentu horretan itsasontziek formazioa apurtuko dute Bilboko Itsasadarretik nabigatzeko eta dibertsitatearen mezua eramango dute itsasadarreko udalerri guztietatik.


Sinbolismo handiko ekitaldia izango da, gizarte eta komunikabideetan garrantzia izango duena, eta kolorez betetako jai aktibitate partehartzailea agerian ipiniz eta dibertsitatearen aldeko nabigatzaileak erakarriz baita desfilea jarraitu nahi duten persona guztiak itsasadarraren bi eskuinaldeetatik.

 

Rainbow Market,  Bilbao Bizkaia Pride-ren “fan zone” handia Abandon


Aurten Ripa Kaia Bilbao Bizkaia Pride–ren “fan zone” handian bihurtuko da, 21etik,ostegunetik 24ra, igandera, 11:00tik 22:00ra. Guneak Rainbow Market hartuko du 50 postu desberdinekin: artisautza, janari organikoa, dekorazioa, espazio hosteleroa eta Love & Pride Bar, atsedena hartzeko eta indarberritzeko, espezialitate gastronomikoak eta La Salve Garagardo artesanalak frogatzeko. Parte hartzeko tailerrak eta kaleko animazio musikala egongo da baita ere.

 

Bilbao Bizkaia Pride-ren La salve infoPuntua gune honetako epizentroa izango da. La Salveko kontenedore laranjak LGTB eskubideen arloko sentsibilizazio programa hartuko du, elkarte ezberdinen eskutik: Gehitu, Amnistia Internazionala, Chrysallis, T4 elkartea eta Munduko Medikuak.

Guzti honi goiko terrazan izango diren aktuazio musikalak eta DJ-ak gehituko dira. Pop One boskote musikala 2 kontzertu emango ditu, ostegunean eta ostiralean, 20:00etan Pride musikaren bertsioekin.

Larunbateko arratsaldean atentzio berezia hartuko du DJ lokal hoberenekin eta 3. Gala Drag-Bilbao Bizkaia Pride 2018 Saria, 23:00tik 21:00era.

 

Igandearen goiza, 24a, lore eta olerkietara zuzenduta egongo da, Poet@s del Arco Iris” errezitaldi poetiko musikalarekin, 12:00etan Andrea Uña eta Roberto López San José rapsodekin.

 

Azken finean, super fan espazio bat aktibitate askorekin eta kolorez betetako giroarekin eta bakezko, maitasunezko eta dibertsitatezko mezua zabaldu nahi duena.

 

Poeta Dibertsuak

Burtsako eraikina, Ibaiondoko hiritar zentroa, hitz handietaz beteko da Bizkaitarren Elkarte Artistikoarekin antolatuko den LGTB kolektiboen aldeko poesia errezitaldiari esker. Ekainaren 20an 19:30tan.

 

Zinema Pride, LGBT zinema zikloa

Bilbao Bizkaia Pride edizio honetan dibertsitate handiko edukietako zinema ziklo bat izango du. Bidebarrieta Kulturgunean, Burtsako Hiritar Zentroan, Bilboko Itsasadar Itsas Museoan eta BBk Salan proiektatuko direnak

Ziklo honen barruan, Euskadin Arantza Etxebarriaren ‘Carmen y Lola’ lehen film luzearen  estreinaldia nabarmentzen da, azkeneko Cannes Festibalean zuzendarien hamabostaldian

hautatua izan zena, zuzendari eta gidoilari bilbotarra bertan izango delarik.

 

Euskaltel & Family Pride

Igandearen goiza, Ekainaren 24a, 12etatik aurrera, familien dibertsitateari eta haurrei zuzenduta egongo da. Euskaltel & Family Pride ekitaldia Bilboko Plaza Barrian ospatuko da Euskaltzaindiaren egoitzaren ondoan, eraikinaren fatxada egun horretarako kolore ezberdinetako puxikaz apainduta egongo da. Txikiek eta bere gurasoek dibertsitatezko joku parte-hartzaileetaz, animazio musikalaz, globoflexia eta aupergiak margozteko tailerretaz gozatuko dute. Hurbiltzen diren haurren artean Euskaltelek ehunka puxika oparituko ditu.

 

Arte Pride, LGBT arte jaialdiak Bilbo urpetuko du

BilbaoHistoriko ExpoGelan, San Frantzizko kalean 32.zenbakian, Warren Omler-en lana ikusi ahal izango da, bere pinturaren erakusketaren erreferentzia gizona, emakumea eta dibertsitatearen koloreak izango dira. Ekainaren 21etik irailararte.

Bilboko Berreginen Museoan, San Frantzisko kalean 14.zenbakian, publikoak bisita gidatuaz gozatu ahal izango du Sexu Dibertsitatea eta Arte Klasikoa ulertzeko eta analizatzeko. Bisita gidatua bakarrik ostegunean, 21ean, izango da, 18:00tan. Sarrera doainik. Erreserbak: 94 415 02 31.

Jujo Ortiz-ek Arte Prideren edizio honetan bi modutan egongo da presente: Alde batetik bere pintura eta fotografiazko arte mixtoa erakutsiko du “Ekialdea Dibertsitatean” tituluarekin BilbaoCentro elkarte komertzialaren erakusketa aretoan, Particular de Indautxun 1.zenbakian, ekainaren 18tik uztailaren 30era.Bestalde, “Bilbo Begiradan” Jujo Ortiz eta Guillermo Pardavilaren erakusketa Portuberri Berria Tabernan ikusi ahal izango da,  Iturribide kalean 12.zenbakian, ekainaren 18tik uztailaren 30era.

Artepride, Euskal Artea Sexu dibertsitate eta generoaren aldeko erakusketa kolektiboak 9 euskal artista bilduko ditu, estilo eta teknika desberdinekin bizkaitar guztien etxean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan hain zuzen ere, artista eta DJ den Unai Goikolearen komisariotzarekin. Honela, ArtePrideren edizio honetarako, Elssie Ansareoren, Alba Burgosen, Bubi Canalen, Eduardo Gaviñaren, Alberto de las Herasen, Cachorro Lozanoren, Miriam Ocarizen, Eduardo Sourrouilleren eta Azucena Vietesen lana bildu ahal izan da erakusketa honetan. Ekainaren 20tik Irailaren 2ra.

Guzti honetaz aparte, eta informazio hau itxi den momenturarte, Alde Zaharreko zenbait espazio Lamiak, Kasko edota La Ley Seca, artista eta kolektibo ezberdinen interes eta dibertsitate handiko lanak aurkeztuko dituzte, Euskadi Cuba bezala. Dudarik gabe lokal gehiago gehituko dira erakusketa aktibitate honetara eta aurrerantzean informatu egingo da.

 

OlimPride, Martzana Kaian kirola eta dibertsioa bat egingo dute

Aurreko edizioan izandako arrakasta olinpikoa dela eta, Las Fellini antzerki-kabareta talde arrakastatsua Martzana Kaiako arean XXI. Mendeko gladiatoreak dinamizatu eta animatu egingo ditu herri kiroletako txapelketa partehartzaile ezberdinetan, beti ere dibertsio eta indar handiarekin. Pride Olinpiada honen amaiera gisa Takoi Lasterketa – OlimPride Saria ospatuko da, gizaki batentzat erresistentzia, oreka eta adore gehien eskatzen duen froga.

 

Bilbo eta Bizkaiaren beste udalerriak ostadarraren kolorez gainezka egongo dira .

Aurreko edizioetan bezala Bilbok eta Bizkaiko beste udalerriek ostadarraren kolorez beteko dituzte dendak, gozo-dendak, ostalaritza eta hainbat espazio publiko. Ribera Zubian egingo den ekitaldi bat bereziki nabarmenduko da: Dibertsitatearen aldeko begiztak, non erakundeek, elkarteek eta publiko orokorrak kolaboratuko egingo dute kolore ezberdinetako begiztak zabalduz, mila begizta baino gehigoko zubi sinboliko bat sortuz sexu dibertsitatea, afektiboa eta generozkoaren alde.

Gainera, Komertzioa eta ostalaritzarentzat sortutako aktibitate ezberdinek Bilboko hiria kolorez beteko dute: Erakuslehio, terraza eta balkoi Lehiaketa, Pasteles Pride Bizkaiko Gozogintzaren eskutik, Pride Corners Liburu-dendetan  Bilboko Liburu-saltzaileen Elkartearen eta Euskadiko Liburu Ganberaren laguntzarekin eta Circuit Terrace hotelen terraza eta kafetegietan, beste aktibitate askoren artean.

 

Bilbao Bizkaia Prideren egun handietarako eguraldi oso ona: Ekainak 21, 22, 23 eta 24

Aurreko hiru edizioetan baino jende gehiago etortzea aurreikusten da, bai Bilboko ekitaldietara bai Bizkaiko udalerrietara ere. Honetaz gain, eguraldi onaren iragarpenak lagunduko ditu kanpoko espazioetan ospatuko diren ekintza anitzak.

 

50 elkarte pribatu eta publiko baino gehiagok Bilbao Bizkaia Pride 2018-rekin kolaboratzen dute 

Jaialdia Bilbao Bizkaia Friendly-k eta BilbaoHistorikok antolatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Euskaltelen babesarekin eta hurrengoen laguntzarekin: BilbaoDendak, Bilbao Port, La Salve Garagardoak, Alzola Ura, Amaia Bidaiak, La Fragua de Vulcano, Press&Events; eta elkarte publiko eta pribatuen kolaborazioarekin: Bizkaiko Batzar Nagusiak, BBK Sala, Bilboko Itsasadar Itsas Museoa, Bilboko Berreginen Museoa, Getxo Punta Begoña Galeriak, Bilboko Alde Zaharra, Bilbao La Vieja, San Frantzisko eta Zabala Denda eta Ostalaritza Elkartea, La Ribera Merkatua, Distrito 2 Auzo Berritzen, Bilbao Centro, Deusto, Zorroza, Rekalde, Txurdinaga, Santutxu. Hurrengo enpresa elkarteak parte hartzen dute baita ere: Bizkaiko Gozogintza, Destino Bilbao eta Bizkaiko Ostalaritza Enpresarioen Elkartea.

 

150 denda, ostalaritza, hotel, liburu-denda eta gozodenda baino gehiago gehituko dira ostadarraren koloreak janztera bere erakuslehio, barra eta terrazak apainduz edota gozoki koloretsuagoak eginez. Bilbao Bizkaia Pride Erakuslehio, terraza eta barra Lehiaketak antolatu ditu Bilboko txoko guztiak ostadarreko kolorez beteta egoteko. Bere aldetik, Alde Zaharreko Denden Elkarteak sari berezi bat sartu du balkoi “flower power”-enarentzat bere balkoi lehiaketa tradizionalaren barne. San Frantzisko, Bilbao La Vieja eta Zabala Denda eta Enpresen Elkarteak, BilbaoCentrok, Deusto Bizirik eta beste elkarte batzuek ere ekintza dinamizatzaileak bultzatuko dituzte, merkataritzak hiria egiten baitu eta Bilbo dibertsitatearen alde nabigatzera gehitzen baita.

 

Bestalde, hainbat giza-elkarte bere ekitaldeekin laguntzen dute: Gehitu, Amnistia Internazionala, Ortzadar LGBT, Chrysallis, T4 Elkartea, Munduko Medikuak, Zinemakumeak, Ikusezin Zinema Jaialdi Internazionala, Sierra Maestra Euskadi Elkartea, Euskadi Cuba Elkartea, Bizkaitar Artistika Elkartea, Zinegoak eta Institut Français.

 

Hauetaz aparte, Bilbao Bizkaia Pride-rekin Erakunde Internazional Desberdinak kolaboratzen dute, hala nola: Biarritz Pride - Les Bascos, Bordeaux Pride – Le Girofard EPOA EuroPride, InterPride, IGLTA, Pride Barcelona, Fierté Montréal Pride y Copenhagen World Pride 2021.  

 

-
Informazio gehiagoeta elkarrizketak eskatzeko:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
637556802/ 646344260

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest