Bilboko Berreginen Museoak Marrazketa eta Margolaritza ikastaroko ikasleen artelanez osatutako erakusketa inauguratuko du

Bizkaiko erakundean askotariko gai eta teknika erakusten dituzten 100 lan inguru egongo dira ikusgai

 

Erakusketaren inaugurazioa asteazkenean izango da, ekainaren 20an, 18:00etan.

 

Bilboko Berreginen Museoak datorren ekainaren 20an, 18:00etan, 2017-2018 ikasturtean Marrazketa eta Margolaritzako ikastaroan parte hartu duten ikasleek egindako 100 lan inguru jasotzen dituen erakusketa aurkeztuko du.

 

Lan horiek teknika arras desberdinak erabiliz egin dira ikasturtean zehar.Ohiko marrazki eta akuarelez gain, ikasleek aurten, lehendabizi, collage-teknika praktikatu dute, eta lan horiek ere ikusgai izango dira erakusketan.Piezen gaiei dagokienez, Museoaren Bildumaren natura hilak nahiz irudiak daude –bai Mariaren Bihotza elizan erakusten direnenak bai Mirasol Kondearen kalean gordetzen diren funtsenak–.

 

Museoaren Marrazketa eta Margolaritza ikastaroan dauden maila eta adin guztien lagin adierazgarria izango da erakusketa, zeharo.

 

Museoak urtero artea ikasteko interesa daukaten guztiei eskaintzen dien ikastaroaren oinarriak dira marrazketa eta margolaritza.Ahokadura eta proportzio tekniketatik, apunte azkarretara zein naturalaren marrazketara, eta akuarela edota akrilikoraino helduz, ikastaroak aukera ematen die ikasleei teknika artistiko anitzetan sakontzeko, eta halaxe ikusiko ahalko da Berreginen Museoaren lehenengo solairuan.

 

Ekainaren 20an, 18:00etan, inauguratuko den erakusketa irailera arte egongo da ikusgai, Museoaren ohiko ordutegian.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest