BLV-ARTek ikuskizun handiak ekarriko ditu Bilboko Berreginen Museora

Bizkaiko erakundea abangoardiako adierazpen artistikoz beteko da ekainaren 7, 8, 9, 10 eta 15ean

Ekintza guztiak doakoak izango dira, lekua bete arte

Lehen aldiz, BLV-ARTen egitarauak Mariaren Bihotza plazako aztarnategi arkeologikoa bisitatzeko aukera emango du, Berreginen Museoak antolatuta.Aldez aurretik egin beharko da erreserba, 944.150.231 telefono zenbakian

 

BLV-ARTen egitaraua beste urte batez dator Bilbo Zaharreko eremua abangoardiako ekintzaz eta adierazpen artistikoz betetzeko. Egitaraua Bilboko Udalak antolatu du, auzoko kultura eragileek lagunduta, eta agertoki desberdinak izango ditu, ikuskizun handiez gozatzeko. Agertokietariko bat Berreginen Museoa izango da. Bizkaiko erakundeak ateak zabalduko dizkio BLV-ARTi ekainaren 8, 9, 10, 15 eta 16an, publiko mota guztientzako ekitaldiekin. Ekintza guztiak doakoak izango dira, lekuak bete arte.

 

Bestalde, egitarauak Mariaren Bihotza plazako aztarnategi arkeologikoa (Berreginen Museoak kudeatutakoa) bisitatzeko aukera emango du, ekainaren 15ean eta 16an.

 

Berreginen Museoan ekainaren 7an hasiko da dena, egitarau ofiziala irekitzen denean, 12:30ean, Ana Matey eta Isabel León artista eta sortzaileek zuzenean egingo duten ekintza batekin: Desovillar performancea. 20 minutuko iraupeneko pieza hori EXCHANGE Live Art proiektua sortu duten artisten performance ekintza da. Proiektuak komunikazioa eta partekatutako sormen prozesuak ikertzen ditu, eta komunikazioa-sormena prozesuarekiko euren esperientzia erakusten dute, konexioa, nahasmena, zailtasuna edo lotura uztartuta, besteak beste.

 

Ekainaren 8an, Ana Mateyren 104 performanceaz gozatzeko aukera egongo da, 19:00etan, eta, geroxeago, 21:00etan, Karim Kharbaouiren Hamasat performancea izango da.

 

Bestetik, museoak dantzarekin lotutako bi proposamen gehiago eskainiko ditu: Krego-Martín Danza-ren Zona (no) confort, ekainaren 9an, 19:30ean; eta, biharamunerako, 11:30etik aurrera, Swing Party bat antolatu da Lindy Band Collective-ren eskutik, eta jadanik ezaguna den Berreginen Museoko Swing Museoan ekimena egingo da zuzeneko musikarekin.

 

Gainera, BLV-ARTen beste ekintzetariko bat egingo da Berreginen Museoan, ekainaren 15ean. CiaAnezka Compañía-k RevOluciOn lana aurkeztuko du 19:00etan.

 

Eta, erakunde bizkaitarrean egitaraua osatzeko, ekainaren 15ean eta 16an (18:00etan eta 12:00etan, hurrenez hurren), Berreginen Museoaren lankidetzarekin, doako bisita gidatuak ere antolatuko dira (euskaraz eta gaztelaniaz), Mariaren Bihotza plazako aztarnategia bisitatzeko. Euskadiko hiri-aztarnategi interesgarrienetariko bat da, eta San Frantziskoko antzinako komentuaren zein Alfontso printzearen kuartelaren aztarna arkeologikoak biltzen ditu. Bisitak 60 minutu iraungo du, gutxi gorabehera. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 94 415 02 31 telefono zenbakian.

 

BLV-ARTen helburua da Bilboko auzo honetan espezializazio kulturala lortzea, bertako bizilagunen beharrizanak asetzeko, baina, bereziki, abangoardiako kultur polo bat bihurtzeko, bertan musikari, arte plastikoei, zinemari edo modari lotutako sorkuntza-forma desberdinak abiarazi baitira. Horrenbestez, egitarauak auzoaren balioa nabarmendu nahi du, eta hiriaren gainerako auzo guztiekin komunikazioa sustatu, esparru horretan sortutako kultura proposamenak ezagutarazteko ekintzak eskainiz, kaleok biziberritzen laguntzeko.

 

Hona hemen BLV-ARTen egitarau osoa!Aukera galduko duzu?Berreginen Museoa ere BLV-ARTen agertokia izango da!Zain izango gaituzue!

 

OHARRA. BLV-ARTen muntaiaren ordutegia Museoan

Museoan egingo diren BLV-ARTen ekitaldiek 0. solairua ordu batzuetan ixtera behartuko dute, muntaia egiteko. Horregatik, denbora-tarte horretan Museoaren sarrera doakoa izango da. Jarraian, muntaiaren datak eta ordutegia zehazten dira:

 

  • Ekainaren 7an, ostegunean, inaugurazioaren muntaia 10:00etan hasiko da; Museoa doakoa izango da goiz osoan, eta 0. solairua bisitarientzat itxita egongo da.
  • Ekainaren 8an, ostiralean, 16:30ean hasiko dira muntatzen; beraz, arratsalde osoan doakoa izango da, eta ez da egongo 0. solairua bisitatzerik.
  • Ekainaren 9an, larunbatean, muntaiak eta entseguak 10:00etatik aurrera hasiko dira; beraz, larunbat osoan, arratsaldean zein goizean, doakoa izango da, eta 0. solairua bisitarientzat itxita egongo da.
  • Ekainaren 15ean, ostiralean, muntaiak 16:00etan hasiko dira; beraz, arratsalde osoan doakoa izango da, eta 0. solairua itxita egongo da.

 

EKAINAK 6

10:00 - 13:00 SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

PERORMANCE TAILERRA

EXCHANGE Live sorkuntza, Isabel León eta Ana Mateyrekin

Izen-ematea:kulturabarrutik.eus

Prezioa: 5 €

19:00 -  ARKITEKTURA SF 38

INAUGURAZIOA:L’EMPYRÉE ERAKUSKETA

Anaïs Boudot  (EKAINAK 6 - 15)

 

EKAINAK 7

12:30 – BERREGINEN MUSEOA

IBLV-ART IREKIERA

PERFORMANCEA:Ana Matey eta Isabel León: Desovillar

13:30 - SAREAN

IREKIERA, LUNCHBOX ERAKUSKETA

(Performancerako partitura originalen nazioarteko erakusketa)

ERABATEKO ESTREINALDIA

20:00 - BILBOROCK 

PARASITE KOLEKTIBOA, Jokoa

Sarrera gonbidapenarekin

21:00 SAREAN

ISABEL LEÓN PERFORMANCEA

Tarjeta SIM

 

EKAINAK 8

10:00 - 13:00 SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

PERORMANCE TAILERRA

EXCHANGE Live sorkuntza, Isabel León eta Ana Mateyrekin

Izen-ematea:kulturabarrutik.eus

Prezioa: 5 €

19:00 – BERREGINEN MUSEOA

ANA MATEY 104 (PERFORMANCEA)

19:30 – XAKE ESPAZIOA

TRAKAMATRAKA Instrumentu birziklatuen kontzertua

20:00 - BILBOROCK 

MAY SERRANO ¡Sí, me quiero!

21:00 – BERREGINEN MUSEOA

KARIM KHARBAOUI (Maroko) Hamasat (PERFORMACEA)

ERABATEKO ESTREINALDIA

 

EKAINAK 9

13:00 SAN FRANTZISKO UDALTEGIA

PERFORMANCE TAILERRAREN AZKEN ERAKUSTALDIA

EXCHANGE Live sorkuntza, Isabel León eta Ana Mateyrekin

19:30 – BERREGINEN MUSEOA

KREGO-MARTIN DANZA Zona (no) confort

19:00 - 22:00 B-COOL TERRAZA

PASCALE CIAPP (Frantzia) ... you (PERFORMANCEA)

Iraupen-performancea

 

EKAINAK 10

11:30 – 13:00 – BERREGINEN MUSEOA

SWING PARTY MUSEOAN.Lindy Band Collective - Lindy Hop jaia

12:00 – 14:00 100’ LEKU DESBERDINAK

BASTARDAS.Performance-ibilbidea

Hasiera:Pikara, Askabide, Zinegoak, Comisión Antisida, Wikitoki

Amaiera:La Karpinteria

 

EKAINAK 14

19:45 BILBAO ARTE

ZUREKIN KOLEKTIBOA.Cocktail: agitar y servir templado

Hamabi aldiko edari eszenikoa

 

EKAINAK 15

19:00 – BERREGINEN MUSEOA

CIA ANEZKA COMPAÑÍA.RevOluciOn

19:45 BILBAOARTE

AINARA LEGARDON.Performance kontzertua

Sarrera gonbidapenarekin

 

EKAINAK 16

TERRAZA B-COOL.MAMA CREA

POESÍA A LA CARTA. Eguneko menua: “Emakume poetak“

Emanaldia 15 minuturo

12:00 – 14:00 / 19:00 - 21:00

(Emanaldi bakoitzeko 4 pertsona) Erreserbak: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

FacebookTwitterDiggDeliciousGoogle BookmarksRedditLinkedinRSS FeedPinterest